Lankide:AlanPa16/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erbinude zuria (Mustela erminea)

Erbinude zuria 20-30 zentimetroko luzera duen Mustelidae familiako ugaztun haragijalea da. Bere izen zientifikoa Mustela erminea da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erbinude arrunt baten itxura du, baina erbinude zuria askoz handiagoa da eta punta beltz bereizgarria du isatsean. Erbinude zuriek gorputz eta lepo luzea eta zilindrikoa dute, isats luzea dute eta hanka motzak dituzte. Ile marroia eta zuria du udan, neguan, aldiz, zuria bihurtzen da.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainia Handia

Gehienbat Britainia Handian aurki ditzakegu habitat ezberdinetan: belardietan, basoetan,.. Beraien populazioa 462.000-koa dela estimatzen da. Iberiar penintsulan barrena, Kantabrian, Asturiasen, Galizian, Gaztela Leonen eta Pirinioetan aurki ditzakegu. Euskal Herrian, nahiz eta oso gutxi egon, aurki ditzazkegu; Nafarroa ekialdean eta Enkarterrian (Bizkaia).

Iberiar Penintsulan Mustela erminea non aurki dezakegun adierazten da mapa honetan.

Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, animalia hau haragijalea da, hau da, haragiz soilik elikatzen da. Batez ere karraskariak jaten ditu: satorrak, arratoiak eta saguak, erbiak, arrautzak, txoriak, igelak, muskerrak, satinak, zizareak, sarraskiak...

Beste animaliekin harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Erminude zuri talde bati "karabana" esaten zaiola?

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso lurraldekoia da, hau da, bizitzen dagoen tokira ez dio inori uzten sartzen, sexu berekoei bereziki. Gehienetan bakarrik ibiltzen da. Gordelekuetan bizi da, gehienetan beste animalia batzuei lapurtua. Erbinude zuria egunez zein gauez mugitzen da. Lo egiteko tarteak hartzen ditu (ez motzak baina ez oso luzeak ere).

Harrapariak eta harrapakinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere harrapakariak hontzak, belatzak edo haragijale handiagoak dira; azeria edo etxeko katua bezala. Harrapakinak, lehen esan bezala, karraskariak, igelak, arrautzak eta beste hainbat animali jaten ditu. Zuhaitzak igotzen oso abila da eta bera baino askoz handiagoak diren animaliak hiltzeko gai da. Harrapakinak hiltzeko, garondoan kosk egiten die.


Bizi zikloa eta ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mustela erminea

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa gertatzen denetik 4 bat aste pasatzen dira umea jaio arte. Jaiotzean, begiak itxita dituzte, ez dute ilerik eta belarriak tolestuta dituzte. Arrak heldutasun sexuala jaio eta urte betera lortzen dute. Emeak jaio eta hilabete eta erdira ernalgarriak dira. Ugaztuna da, hau da, ornodunen sailkapenaren barne sartzen dira eta umeak sabelean hazten dira, ugalketa gertatu ondoren. Kumeak jaio eta gero, amek esnea ematen die bularren bidez.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexu ugalketa bidez ugaltzen dira. Hau da, kopulazioa gertatzen da, arrak emeari zakila aluan sartzen dio eta Espermatozoideak askatzen dio barnean. Ondoren emearen Obulua fekundatzen da espermatozoide batekin, hau da, espermatozoidea obluan sartzen da eta haurdunaldiak 4 aste irauten du. Azkenik, kumea jaiotzen da.

Lepahoria (Martes martes)

Euskal Herrian bere eta antzerakoen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lepahoria (Martes martes): duela urte batzuk oso urria izatera heldu zen baina gaur egungo egoera asko hobetu da; Basoen edaketaren ondorioz.
  • Lepazuria (Martes foina): eremu irekiagoetan bizi da eta beti izan dira nahiko ugariak Euskal Herrian, ez da asko aldatu gauza.
  • Erbinude Zuria (Mustela erminea): beti izan dira urriak Euskal Herrian. Lehen aipatu bezala, Nafarroa ekialdean eta Enkarterrian aurki ditzazkegu.
  • Bisoi Europarra (Mustela lutreola): Euskal Herrian egoera larrienean dagoena da. Bere gainbeheraren arrazoiak bi dira: Bisoi Amerikarraren sarrera 2000. urtean eta Kantauri isurialdean egon diren eraikuntza-programa basatiak.
  • Igaraba (Lutra lutra): 1985. urtean arriskuan zegoen eta berdintsu mantendu zen 2005. urterarte, geroztik, gora egin du. Araban daude batez ere, baita gutxi batzuk Bizkaian ere.

Esteka interesagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://zientzia.eus/artikuluak/euskal-herriko-karniboroak-dozena-bat-gehi-bat/


Erabilitako iturri bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Mustela_erminea#:~:text=Se%20alimenta%20principalmente%20de%20roedores,sue%C3%B1o%20m%C3%A1s%20o%20menos%20prolongados.

https://www.miteco.gob.es/content/dam/miteco/es/biodiversidad/temas/inventarios-nacionales/ieet_mami_mustela_erminea_tcm30-99834.pdf

https://animapedia.org/animales-terrestres/armino/

https://zientzia.eus/artikuluak/euskal-herriko-karniboroak-dozena-bat-gehi-bat/