Lankide:Amaiur Pérez 12/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kupido[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologia klasikoan, Kupido[1] (latinez: Cupīdō [kʊˈpiːdoː], «desira» euskaraz) desiraren, amodio erotikoaren, erakarpenaren eta maitasunaren jainkoa da. Sarritan, Venus maitasunaren jainkosaren eta Marte gerraren jainkoaren semea bezala erretratatua da. Latinez Amor («Amodioa») bezala ere ezagutzen da. Bere baliokide greziarra Eros da.[2] Eros, greziar arte klasikoan, oro har, gazte argal eta hegodun bat bezala erretratatu zuten arren, garai helenistikoan, gero eta gehiago, haur potolo bat bezala erretratatu zuten. Garai horretan, Kupidoren ikonografiak bere boterearen iturria irudikatzen duten arkua eta gezia bereganatu zituen: Kupidoren geziak pertsona bat edo, are, jainko bat harrapatzen duenean, kontrolatu ezineko desira batez betetzen du. Mitoetan garrantzi gutxiko pertsonaia da Kupido, eta trama martxan jartzeko balio du batez ere. Kupido eta Psikeren mitoan baino ez da pertsonaia nagusia, bere armek zaurituta amodioaren oinazea jasaten baitu Kupidok. Berari buruzko beste istorio luzerik kontatzen ez den arren, gai poetiko eta agertoki bisual askotako motibo da, hala nola den «Orori garaitzen zaio Maitasuna» lanean eta Kupidoren zigorra edo tortura errepresalian.

Artean, Kupido sarri agertzen da Amores (edo amorini, artearen historiako terminologia berriagoaren arabera) deituriko forma anitzetan, eta horiek greziar eroteen baliokideak dira. Kupidoak ohiko motiboa dira erromatar artean eta tradizio klasikoaren ondorengo mendebaldeko artean. XV. mendean, Kupidoren ikonografia eta puttoa bereizezinak izaten hasi ziren.

Kupidok pertsonaia ezaguna izaten jarraitu zuen Erdi Aroan. Izan ere, kristautasunaren eraginez, sarri izaera bikoitza zuen, eta zeruko nahiz lurreko amodioa irudikatzen zuen . Pizkundean, filosofia klasikoarekiko interes berritu batek esanahi alegoriko konplexuz hornitu zuen. Gaur egungo herri kulturan, amodio erromantikoa inspiratzeko bere arkua tenkatzen agertzen da Kupido, askotan San Valentin eguneko ikono gisa.[3]

Jatorria eta jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek greziar Erosen mitoak eta kontzeptuak berrinterpretatu zituzten Kupidorentzat euren literatura eta artean, eta Erdi Aroko eta Pizkundeko mitografoek bi bertsioak uztartu zituzten libreki. Greziar tradizioan, Erosek genealogia bikoitza eta kontraesankorra zuen: Sexu-elkarketarik gabe sortutako jatorrizko jainkoetako bat zen; bere belaunaldiaren ondoren, ordea, jainko-jainkosak gizon-emakume elkarketen bidez sortu ziren.[4] Hesiodoren Teogonian, Kaos eta Gaia (Lurra) baino ez dira zaharragoak. Hala, genero-dikotomia existitu aurretik, Erosek ez ditu bi pertsonak elkartzen hirugarren bat sortzeko, baizik eta izate baten barnean dagoen bikoiztasuna agerian uzten du.[5]

Irudi gorriko plater bat, Eros gaztea eskaintza bat egiten agertzen duena (K. a. 340-320). Walters Arte Museoa, Baltimore.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0082.pdf
  2. Larousse Desk Reference Encyclopedia, The Book People, Haydock, 1995, p. 215.
  3. This introduction is based on the entry on "Cupid" in The Classical Tradition, edited by Anthony Grafton, Glenn W. Most, and Salvatore Settis (Harvard University Press, 2010), pp. 244–246.
  4. Leonard Muellner, The Anger of Achilles: Mễnis in Greek Epic (Cornell University Press, 1996), pp. 57–58; Jean-Pierre Vernant, "One ... Two ... Three: Erōs," in Before Sexuality: The Construction of Erotic Experience in the Ancient Greek World (Princeton University Press, 1990), p. 467.
  5. Vernant, "One ... Two ... Three: Erōs," p. 465ff.