Lankide:Jon Axel Gonzalez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pablo Martín Páez Gaviria (Los Palacios y Villafranca, Sevilla, 2004ko abuztuaren 5a), Gavi ezizenarekin ezagutua, futbolari

Jon Axel Gonzalez/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

espainiar profesionala da eta erdilari aritzen da. Espainiako lehenengo dibisioko Bartzelona Futbol Kluban eta Espainiako futbol selekzio nazionalean jolasten dau.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Palacios y Villafranca-ko La Liara Balompié-n 6 urtekaz jolasten hasi zan. Bere entrenatzaileen ustez, teknika oso ona eukan eta gol asko sartzen ebazan[2]. Ondoren, 8 urtekaz, bere aitaren ezagun bat, Manuel Alba, Real Betis Balompié-ko benjaminaren entrenatzailea zena, eurekin jolastera gonbidatu eban, eta, nahiz eta Gavi pre-benjaminekoa izan, hau da, txikiagoa izan, Manuelek eurekin jolasteko ekartzen eban, eta horregaitik, Real Betis-en jolasten hasi zan.[3]

Futbol-denboraldi batean 90 gol baino gehiago sartu eta gero, futbol talde oso garrantzitsuak fitxatu nahi eben, horren artean Bartzelona Futbol Kluba, Villareal F.C. eta Real Madril. Real Betis eta Bartzelonaren artean jokatu zen partidu baten, Gavik 3 gol sartu ebazan Bartzelonaren kontra, eta, horregaitik, Jose Antonio Valdivieso, Bartzelonaren ikuskatzaile bat, fitxatu nahi izan zuen. Ivan de la Peñak, jokalari erretiratu bat, hasieratik aholkatu zuen, Bartzelonarekin harremanetan jarriz. Horregaitik, Jordi Rourak eta Aureli Altimirak Sevillara jaitsi eta fitxatzea erabaki eben. 2015ean, Bartzelona Futbol Klubera jolastera joan zan.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelona Futbol Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015-2020[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, hamaika urterekin, Bartzelonara joan zen bizitzera familiarekin. Marc Serraren Alevin ‘A’ kategorian zegoen bitartean, ezusteko batekin topo egin zuen. Talde kataluniarrak 18 urtetik beherako jokalariak kontratatzeko ezintasuna eukien, FIFAk zigortuta.

Zigorra kendu ondoren, lesio batek denbora luzatu zuen jokatu gabe. Vicente Ferrer-Saint Cugat Esport III. Txapelketan eta Espanyolen aurka, aurkariaren hankaren kontra talka egitean sudurra hautsi zuen, eta ebakuntza-gelatik igaro eta beste hilabete bat itxaron behar izan zuen osatu arte.

Itzuli zenean, ordea, maila handian jokatu zuen, eta maila horretako txapeldun izendatu zen, Preferenteko 1. Multzoko 28 partidak irabaziz. Urte horretan bertan, beste final bat jokatu behar izan zuen, Fallas Torneokoa, Burrianan, Betisen aurka, eta azkenean gol bat sartu zuen 2-1erako. Titulu bat lortzeaz gain, txapelketan proiekziorik handiena izan zuen jokalaria izan zan. Handik aurrera, nazioarteko mailan sartu zen, eta handik gutxira Manchester City agertu zen, oso eskaintza tentagarriarekin, baina Gavik nahiago izan zuen Bartzelonan jarraitu, Patrick Kluivert aurrelari nederlandarrak konbentzituta. Akordio horren zati bat lehen kontratu profesional baten eskaintza izan zen. Infantil ‘A’ kategoriara igo zan, Alex Urrestarazu entrenatzaile zela, eta ondoren Sergi Milak eta Pere Romeuk zuzendutako Cadete ‘B’ ra igo zan.

2020an bere lehenengo kontratu profesionala sinatu eban, Juvenil ‘A’-n jolasten ebanean.

2020-Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020/21 denboraldian jada bi partida jokatu zituen Bartzelona B-rekin Bigarren B Mailan (Hirugarren Espainiarra) Francesc Xavier García Pimientak Juvenil A mailatik deitu zuenean, eta horrela egin zuen debuta bigarren talde katalanean 16 urterekin, Gavik debuta egin zuen eta 6-0 irabazi eben L 'Hospitaleten aurka. Ondoren, Espanyol Bren aurka jolastu eban, eta bost hilabete geroago, lehen taldeagaz jokatzeko deitua izan zen, eta hasiera bikaina izan eban Xuttgart taldearen aurkako lagunarteko partiduan.

2021eko abuztuaren 29an debuta egin eban Getaferen aurka Camp Noun, Bartzelonak 2-1 irabazi eben, eta Gavi 73 minutuan Sergi Robertoren ordez sartu zan. Egun batzuk geroago, irailaren 14an, UEFAko Txapeldunen Ligan debutatu zuen, azken ordu erdia Bayern Munichen aurka, baina 0-3 galdu eben.

Ondoren, Koemanek titular jarri zuen Cadizen aurka eta ez zen hasierako hamaikakotik atera.

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gavik Julen Guerreroren 15 urte azpikoen selekzio nazionalean jolastu eban eta gero 16 urte azpikoenean eta 18 urte azpikoenean ere parte hartu zuen.

Bartzelonako lehen taldean zazpi partida bakarrik jokatuta (Espainiako Ligako bost eta UEFAko Txapeldunen Ligako bi), Gavi 17 urterekin hasi zen Espainiako selekzio nagusian jolasten, Nations League semifinalean Italiaren aurka, urriaren 6eko partiduan, eta irabazi eta gero, Frantziaren kontra jolastu eban ere, baina galdu eben 2-1.

Hilabete bat eta gero Suediaren kontra jolastu eba, eta partidu hori irabazteagaitik futbol mundiala klasifikatu ziren.

17 urte eta 62 egun besterik ez zituela, Gavi Espainiako selekzioan debuta egin zuen jokalaririk gazteena bihurtu zen, Pedro Regueiro (17 urte eta 161 egun 1927an) eta Angel Zubieta (17 urte eta 284 egun 1936an) gaindituz.[4]

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko maiatzaren 22an jokatutako azken partidara eguneratua.

Kluba Dibisioa Denboraldia Liga Kopa nazionalak Nazioarteko kopak Totala
Part. Gol Asist. Part. Gol Asist. Part. Gol Asist. Part. Gol Asist.
Bartzelona Futbol Klub BEspainia 2. B 2020-21 2 0 0 2 0 0
1go RFEF 2021-22 1 0 0 1 0 0
Klubeko totala 3 0 0 0 0 0 0 0 0 3 0 0
Bartzelona Futbol KlubaEspainia 1goa 2021-22 34 2 5 2 0 0 11 0 0 47 2 5
Klubeko totala 34 2 5 2 0 0 11 0 0 47 2 5
Totala karreran 37 2 5 2 0 0 11 0 0 50 2 5

Internazionalak (Espainia)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko ekainaren 2an jokatutako azken partidura eguneratuta

Espainia
Urtea Part. Gol Asist.
2021 4 0 0
2022 3 0 0
Total 7 0 0

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Nacimientoagosto 5, Información personalNombre CompletoPablo Martín Páez Gavira; Apodo/PseudónimoGaviNacionalidadEspañolaEstatura1, 2004Edad17 añosOcupaciónFutbolista. (2021-12-15). «Gavi» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) deportivo, Estadio. «La Liara reivindica a Gavi: "Era Oliver Atom"» www.estadiodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  3. (Gaztelaniaz) deportivo, Estadio. «El hombre que fichó a Gavi para el Real Betis: "Era un artista"» www.estadiodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  4. (Gaztelaniaz) de 2021, Por Sergio Levinsky20 de Octubre. «La historia de Gavi, la joya del Barcelona de apenas 17 años que en ocho meses pasó de la Segunda B a la selección española» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).