Edukira joan

Lankide:Joxan Garaialde/Argazkigintza

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Le Graseko leihoko ikuspegia (1826), Nicéphore Niépce. Lehen argazki iraunkorra kontsideratzen dena.

Argazkigintza, argazkilaritza edo fotografia argiari sentikor den gainazal batean irudi finkoak grabatzeko prozesu eta arteari deritzo. Horretarako kamera ilun (camera obscura) deritzan printzipioa erabiltzen da, zeinarekin gainazal batean egindako zulo txiki batekin jasotako irudia proiektatzea lortzen den, honen tamaina txikituz eta gardentasuna handituz. Irudi hauek gordetzeko pelikula sentikorrak erabiltzen ziren orain gutxi arte, baina gaur egun CCD eta CMOS sentsore digitalak erabiltzen dira.

Ez da erraza teknikaren asmatzailea zein izan zen zehaztea, aurrekari asko izan baititu, baina orokorrean esan dezakegu argazkigintzak Joseph Nicéphore Niépce zor diola bere garapena, eta Louis-Jacques-Mandé Daguerrek egin zuela publiko aurkikuntza, teknika hau perfekzionatu ostean. Hasiera batean argazkigintzaren teknika dagerrotipia zen ezaguna.

Etimologikoki, argazkilaritza hitza konplexua da. Grezierazko -fos eta -grapha hitzetatik dator: φῶς phōs (erroa φωτ- phōt, argia) eta γράφω grapho (erroa γράφ- graf, marraztu, idatzi), eta, elkarrekin, argiarekin idatzi/grabatu esan nahi du.

Baliteke hainbat pertsona, sustrai horietatik abiatuta, termino berri bera asmatu izana, modu independentean. Hercules Florencek, Brasilgo Campinasen bizi izan zen margolari eta asmatzaile frantsesak, frantsesezko forman erabili zuen argazkilaritza hitza, eta, Brasilgo historialari batek uste du 1834an idatzi zirela ohar pribatu batzuetan. Baieztapen hori oso zabalduta dago, baina, oraindik ere, nazioartean, ez da aitortua izan. Asmatzaile frantses-brasildarraren hitzaren lehen erabilera oso ezaguna egin zen 1980an, Boris Kossoyren ikerketaren ondoren.

Argazkigintzaren Historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Argazkilaritzaren historiaren gainbegirada bat, Daguerrotipoetatik pixeleraino

Argazkigintza gizartea aurre industria garaitik industria garaira igarotzean eman zen. Garai hauetan, filosofía positibistaren kontzeptua garatu zen, zeinetan naturako edozein elementu empirikoki egiaztatua egon behar zen. Honetan, Burgesia zen nagusi eta argazkilaritza autoerreprezentazio gisa erabili zuten, gizartean zuten goi postua erakusteko asmoz.

Historiako garai hauetan, argazkigintza gero eta ohikoagoa izaten hasi zen. Antzinaroko garaietatik, hain zuzen ere IV eta V. mendeetan, Ibn al-Haytham-ek, [1] kamera iluna aztertu baitzuen. Lehenik eta behin, brontzezko plakak erabili izan ohi zituzten eta irudiak, ur lurrunez errebelatzen zituzten gero iodo bidez brontzezko plaka horietan agertzeko asmoz. Hala eta guztiz ere, prozesu hau nahiko garestia izaten zelarik, argazki makinak pisu asko izanik eta ur lurruna osasunarentzat kaltegarria suertaturik, aldatu beharra zegoela agerian geratu zen. Hori dela eta, 1840. urtean, William Henry Fox Talbot-ek, Kalotipo izeneko negatibo-positibo bidezko prozesua asmatu zuen. Hau paper negatibo bat positibo baten gainean jartzea oinarritzen zen eta papera bustiz, argazkia errebelatzen zen. Honen bidez, argazkigintzaren kopia sortu zen, negatibo batetik hainbat positibo irtetzen zirelako.

1842. urtean, John Frederick William Herschel astronomo eta kimiko ingelesak, Zianotipia izeneko prozesuari ekin zion. Honetaz gain, 1819. urtean Herschel-ek sodio hiposulfatoaren teknika aurkitu zuen, honen bidez argazkiaren oinarria sortuz. Ondoren, Talbot eta Daguerrek, hain zuzen ere 1839. urtean, lehenengo beirazko negatiboa sortu zuten. Argazkien kalitatea hobetzeko asmoz, 1950. urtean Blanquart Evrardek albumina papera erabili zuen, material honen gainean arrautza erabiliz eta argazkiaren fibra kalitatea hobetuz.

1851. urtean, Gustave Le Grayek kolodio bustia sortu zuen. Hau, beirazko plaken gainean kolodio produktua jartzean oinarritzen zen. Ondoren, kalitatezko negatibo bat sortuaz. Beraz esan daiteke, argazkigintzan lan egiten zutenak, laborategi txiki bat eraman behar zutela, argazkiaren kalitate osoa lortzeko helburuarekin.

Espainiar estatuan argazkigintzan lan egin zuten hainbat argazkilari egon ziren, haien artean Charles Clifford ingelesa izanik. Honetaz gain, José Martínez Sánnches espainiarra ere, argazkigintzaren ikerkuntzan aritu zen buru belarri. 1861. urtean James Clerk Maxwell eskoziarrak, argazkiak kolorean ikusteko aukera asmatu eta plazaratu zuen, honela Historian zeharreko lehen argazki kromatikoa sortuaz. Honetan, hiru kolore ageri ziren hain zuzen ere, gorria, horia eta urdina.

Bestalde, 1888. urtean, George Eastman-ek Kodak kamera asmatu zuen eta 1907. urtean, kolorezko argazkiak merkaturatu ziren Lumière lantegiaren bidez, era honetan beirazko plakak ordezkatuz. Hariari jarraituz, 1931. urtean flash-a sortu zen, argitasun gabezia zegoen uneetarako. Gainera, 1948. urtean, uneko argazkia plazaratu zen Polaroid zeritzona. Funtsean, argazkia atera eta bere kasa errebelatzen zen 60 segundotan.

Azkenik, 1990. urtean argazkigintzaren digitalizazioa eman zen. Argazkiak sentsore elektriko baten bidez barneratzen ziren eta ondoren, barruko aparailu elektroniko batean gorde.

Kameraren funtzionamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera: «Argazki-kamera digital»

Kamera iluna irudiak sortzeko gailua da, eta argazki-filma edo sentsore elektronikoa, berriz, hura harrapatzeaz arduratzen dena. Hartutako irudien biltegiratzea kamera motaren araberakoa da; pelikula berean gordeko da makina klasikoen kontua bada, edo memoria-gailu baten gordeta geldituko da makina digitaletan. Azken kasu horretan, lortzen den irudia elektronikoki gordetzen da informazio digital gisa, eta pantaila batean ikusi, edo paperean edo filmean erreproduzitu daiteke.

Argazkia ateratzeko, argazkilariak, aldez aurretik, kamera eta objektiboa konfiguratzen ditu, material fotosentikorraren gainean proiektatuko den argi-irudiaren kalitatea doitzeko. Obturadoreari ematerakoan, material hori agerian geratzen da azkenean, eta, bertan, irudi sor osatzen duten alterazio kimiko edo fisikoak eragiten ditu, oraindik ikusi ez baina barne egituran daudenak. Behar bezala prozesatu ondoren, informazio hori erabilgarri den irudia bihurtuko du. Kamera klasikoetan, material sentikorra argazki pelikula edo plaka bat da; digitalek, berriz, argi-sentikortasuna duten gailu elektronikoak erabiltzen dituzte, CCD edo CMOS teknologian oinarrituta egon daitezkeenak.

Film-kamera argazki-kamera mota berezia da, film-zerrendetan argazkien sekuentzia azkar bat egiten duena. Abiadura jakin batean erreproduzitzen direnean, pertsona baten begiek eta garunak irudi bereizien sekuentzia lotzen dute, eta mugimendu sentsazioa sortzen da.

Kamera guztietan, espezializatu batzuetan izan ezik, esposizio zuzena lortzeko prozesua kontrol sorta baten doikuntzaren bidez gertatzen da, eta, haren bitartez, argazki argia, indartsua eta ondo argiztatua agertuko da. Sartzen diren ohiko kontrolak hauek dira:

Kamera historiko bat: Contax-S 1949koa —pentaprismadun lehen reflex kamera—
Eiffel dorrea, 1902.
Kontrola Deskribapena
Hurbilketa Irudiaren punturik zorrotzena nahi duzun tokian jartzen duen doiketa. Kamera modernoetan, fokatze automatikoko puntuak egongo dira, kameraren autofokatze sistemak fokatzen saiatuko dena.
Irekiera Leiarraren diafragmaren doiketa, f-zenbakiaren bidez neur daitekeena eta leiarretik igarotzen den argi kantitatea kontrolatzen duena. Irekierak bi elementutan du eragina: eremu-sakontasuna eta difrakzioa: f-zenbakia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta irekiera txikiagoa izango da; objektibotik argi gutxiago sartuko, eta eremu-sakontasuna handiagoa izango da, eta, gainera, difrakzio- eta lausotze-efektua handiagoa da. f zenbakiaz zatitutako foku distantzia da irekieraren diametro eraginkorra ematen duena.
Obturazio abiadura Harraldi bakoitzean, sentsoreak edo pelikulak argiaren eraginpean jartzen diren denboraren ezarpena. Obturazio-abiadura bizkorrek edo esposizio-denbora laburrak argi-kantitatea eta kamera astintzeko, pultsuaren ondorioz, aukera murrizten dute kamera tripoderik gabe erabiltzean.
Zurien balantzea Ekipamendu digitaletan, argi-baldintza jakin batzuekin lotutako kolore-tenperaturaren konpentsazio elektronikoa, irudi-sentsorean argi zuria horrela erregistratzen dela bermatuz eta, beraz, irudiko koloreak natural agertuko direla bermatuz. Pelikula-kameretan, funtzio hori argazki-pelikula mota batzuk aukeratuz edo koloreak zuzentzeko iragazkiekin gauzatzen da. Irudiaren kolore naturala erregistratzeko zurien balantzeaz gain, argazkilariek helburu estetikoetarako erabil dezakete, adibidez, kolore tenperatura beroagoak lortzeko.
Neurketa Esposizioaren kalkulua argiak zein itzalak argazkilariaren asmoen arabera ager daitezen. Kameretan esposizio automatikoa egon aurretik, esposizio-neurgailu izeneko argi-neurgailu bat erabiliz edo neurketak egiterakoan argazkilariaren ezagutza eta esperientziaren arabera kalkulatzen zen. Argi-kopuru jakin bat esposizio-denbora eta irekiera erabilgarri jakin batean bihurtzeko, neurgailua pelikularen ASA sentikortasunera edo sentsorea ISO argiarekiko ezarri behar da.
ASA/DIN/ISO sentsorearen argazki- eta sentikortasun-eskala . Tradizionalki, kamerari zinema-kameretan erabiltzen den filmaren ASA/DIN abiadura adierazteko erabili izan da. Gaur egun, kamera modernoetan, ISO abiadurak erabiltzen dira sistemaren argi-irabazia zenbakizko formatuan adierazteko eta esposizio sistema automatikoa kontrolatzeko. Zenbat eta ISO zenbakia handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da pelikula edo sentsorearen sentikortasuna argiarekiko, eta, ISO zenbaki txikiagoarekin, filma ez da hain sentikorra argiarekiko. ISO abiadura, irekiera eta obturazio abiaduraren konbinazio egokiarekin, ez ilunegia ez argiegia den irudia lortzen duzu, eta, beraz, "zuzen egina".

Beste elementu batzuek ere eragin nabarmena izan dezakete argazki baten kalitatean edo estetikan; horien artean, honako hauek:

  • Foku-luzera eta leiar mota (telefotoa edo leiar luzea, leiar makroa, angelu zabala, arrain begia edo zoom leiarra)
  • Argazki-iragazkiak, argazkia atera nahi den subjektuaren eta hartzailearen artean kokatzen dira, eta leiarraren aurrean edo atzean jar daitezke.
  • Kolore bakoitzaren argiaren intentsitatearekiko eta uhin-luzerarekiko bitartekoaren sentikortasuna.
  • Argi-harrapatzailearen izaera; adibidez, bere bereizmena pixeletan edo zilar-halogenuroaren aleetan neurtuta.

Aire eta orbitako argazkigintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireko argazkigintza, lurraren azaleko ikerkuntza egiteko balio duen tresna gisa ezagutzen da, hau bideratzeko aire bidezko garraiobideetan argazki kamera jartzen delarik. Honek arkeologia edota geología bezalako ikerketa eremuetan lagundu ohi izan du, lurraren dimentsioak eta materialak ikerturik. Arkeologian, lur azpia analizatzeko erabiltzen da, induskatzeko beharra izan gabe. XXI. mendearen hasieratik, aireko argazkigintzak hegazkin eta helikopteroen bidez, aurrerapen izugarriak pairatu ditu. Bestalde, argazkigintza orbitalak irudiak garaiera handitik ateratzea bideratzen du, tresnak sateliteetan kokatuz.

Argazkigintza digitala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XXI. mendeko argazkilari bat.

1981an, Sonyk ezagutaraztea eman zuen irudientzako karga moldatuta zuen kontsumoko lehenengo kamera, Sony Mavicaren filmatzeko beharra ezabatuz. Mavicak irudiak diskoan gordetzen zituen bitartean, irudiak telebistan bistaratzen ziren eta kamera ez zen guztiz digitala. 1991an, Kodak-ek ezagutaraztea eman zuen DCS100, merkatuan eskuragarri zegoen lehenengo reflex kamera digital bakarra. Nahiz eta bere prezioak argazki kazetaritzarako eta argazkilaritza profesionalerako ez zen beste erabilpenik galarazten zuen, merkataritzan argazkigintza digitala jaio zen.

Irudigintza digitalak irudi elektronikoen sentsore bat erabiltzen du irudia datu elektroniko multzo bat bezala grabatzeko, film aldaketa kimiko gisa baino. Desberdintasun garrantzitsu bat argazkigintza digital eta kimikoaren artean, argazkigintza kimikoak argazkiaren manipulazioari eusten diola da film eta paperezko argazkiak direlako, irudi digitala berriz, euskarri oso maneiagarria den bitartean. Desberdintasunak honek irudia maila bateraino prozesatzen uzten duela da filmekin oinarritutako argazkigintzan zaila den bitartean eta komunikazio potentzialak aplikazio desberdinetan baimentzea ahalbidetzen du.

Argazkilaritza digitala nagusi da XXI. mendean. Munduan ateratako argazkien % 99 kamera digitalen bitartez egindakoak dira, gero eta gehiago telefono adimendunen bitartez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Argazkigintza Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.