Wikipedia, Entziklopedia askea

Ahate gorrizta

Ahate gorrizta (Netta rufina) anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da, Eurasia eta Afrikako iparraldeko jatorria duena. Ahate hau ahate igerilarien eta urpekarien arteko lotura da.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50 cm-ko luzera eta kiloko pisua gainditzen du. Arrak apartzio garaian hartzen duen lumajea oso deigarria da. Burua kolore marroi batera aldatzen da, luma luze trinkoekin, eta, ondorioz, handiagoak dira. Gainera, haien kizkur-mailaren arabera, haien aldartea jakin daiteke. Begiak, mokoa eta hankak gorri distiratsuak dira eta bularra beltza. Hegan egiten dutenean, hegal-zerrenda zuri zabal bat nabarmentzen da.

Emeak, berriz, lumaje kripta hitzurazkoa dute, buruan gaztainondo marroi bat eta masail grisak. Mokoa gris iluna du, punta zurbilagoarekin eta laranja-arrosa kolorekoarekin. Anatida hauek oso igerilari onak dira, eta horregatik ur azpian denbora luzez egoteko moduko gorputza dute.

Nola sailkatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalien erreinukoa da eta bere filuma chordata da. Hegazti anseriformea da, netta generoko anatidae familiakoa.

Ba al dakizu, txikiak direnean, amaren olatuak partekatzen dituztela? Horrela, lerro zuzen batean jartzen direnean, bakoitzak mugimendu-arrasto bat uzten du atzetik datorrenaren bulkadarako.

1773an, Peter Simon Pallasek ahate mota honi Anas Rufina izendatu zion. Izen hau erabaki zen latines ahate gorrizta bezala itzultzen delako, harraren ileari erreferentzia eginez. Geroago, 1829an, Johann Jakob Kaup Netta izena eman zion. Ahate honek espezie monotipika da, hau da, ez dago subespezierik identifikatuta.

Lerro zuzenean mugitzen.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahate gorriztak munduaren ekialdean daude, Europa osoan bizi baitira, gutxi batzuk afrikan eta gehienak asian; izan ere, mapari begiratuz gero, ikus daiteke espeziearen %70 Kazakhstan eta Indian bizi direla. Europan ez dago puntu zehatz bat non asko biltzen diren, lurralde osoan barreiatua baitaude, mundu osoan dauden 600.000 hegaztietatik 55.000 bakarrik bizi dira Europan, eta, zehazki, Espainian, horien kontzentrazio ona dagoela esan dezakegu. Azkenik, Afrikan ikusten dugu nola bizi diren Marokoren eta Aljeriaren artean, eta beste batzuk Egipton.

Barnealdeko aintzira sakonak, gozoak edo gazietan bizi dira, ibaiez edo urmaelez inguratuak dauden landa zabaletan, baita estuarioetan, ibai-deltetan eta neguan babestutako kostaldeko beste habitat batzuetan ere.

Eurasian eta Afrikakan daude. Kolore urdina non ez dute kumeak hazten, berdean bai.

Migrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espeziea erabat migratzailea da. Arrek eta ez-ugaltzaileek migratzen hasten dira eta lau asteetan zehar uzten diote hegan egiteari ekain eta abuztu bitartean, eta, horren aurretik, muda-migrazio zabalak egin ditzakete, hazkuntza-uretatik nahiko urrun. Behin muda hori amaituta, espeziea neguko kuarteletarantz abiatzen da, eta urritik aurrera bertara iristen da. Espeziea oso taldekoia da eta talde txikietan aurkitzea ohikoagoa den arren, sarritan ehunka indibiduoren kontzentrazio handiak sortzen ditu muda eta negualdi eremuetan.

Nola elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahate gorrizta janaria bilatzen.

Ahate gorrizta espezie orojale bezala identifikatzen den arren, bere elikagai gehienak jatorri begetaletik datoz. Batez ere arrautzez eta ur hondoko beste landarez elikatzen dira. Hauek hainbat uretako animalia txikiz osatuta daude, hala nola zapaburuez, moluskoz, krustazeoaz, larbaz eta arrainez.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkena iristen denean, txori batzuk bikote bila hasten dira. Arrek lumak aldatzen dituzte, deigarriagoak eta politagoak diren batzuengatik. Doministiku bat gogorarazten duten soinuak egiten dituzte emeen arreta erakartzeko. Gero, hegaldi laburrak egiten dituzte eme baten atzetik. Bien bitartean, emea bere etxea eraikitzen hasten da, habia. Batzuetan, eme batzuek habia berean erruten dute arrautza. Normalean, 7-10 arrautza egoten dira habian. Arrautzek ia hilabete bat behar dute irekitzeko, eta hori maiatzean edo ekainean gertatzen da. Horren ondoren, arrak joan eta leku mutu batean kontzentratzen dira lumak aldatzeko, ondorioz, bi astez ezin dute hegan egin.

Zein da haien egoera munduan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegan egiten.

Ahate gorrizta gure lurraldean bizi den ahate mota bat da, Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoaren arabera "mehatxatu gabekotzat" katalogatua, baina ez dago horietako asko, eta eremu jakin batzuetan daude nagusiki. Europako beste leku batzuetan, kopuruak behera egin du, batez ere ekialdean. Araban, Ullibarko urtegia babestea gomendatzen da, ahateak bertan bizi baitira, eta Laguardiako aintzirak zaintzea, gizakiek ez dezaten haien habitata asko oztopatu.

Nondik dator izena?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena nondik datorren ulertzea oso erraza da. Netta-k grekera zaharrean ahate esan nahi du. Rufina izena latineko rufus-tik dator, gorrizta esan nahi duena eta ina atxizkia kokatzen zaio femeninoa bihurtzeko.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahate gorriztaren kontserbazioa mantentzeko, plan ezberdinak sortu dituzte mundu osoan. Adibidez, ahate gorriztak ezin dira ehizatu udaberriko migrazioan.

Ba al dakizu, ahateen ganako fobia existitzen dela eta "Anatidaefobia" dela? Beldur irrazionala da, une jakin batean eta nonbaitetik, ahate bat zuri begira egotea.

Ahate gorrizta nahiko isila izaten da urtearen zatirik handienean baina erreprodukzio garaian dei mota batzuk abesten dituzte. Emeek bi soinu mota nagusi dituzte, mehatxuzkoak eta borroketan sortzen dituztenak. Ar gazteek berriz, ahots gogorra hartzen dute 4-5 hilabete dituztenean.

99 arrautzetatik %87 ahate jaio dira. Hau da %13k arrautzaren barruan hil ohi dira. Arrazoiak ezberdinak izaten dira adibidez, gizakien presentzia edo parasitoak.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen aurkitu daiteke informazio gehigarria: https://www.asturnatura.com/especie/netta-rufina

Ikusteko nola jaten duten ahate gorriztak hemen dago bideo bat: https://www.youtube.com/watch?v=f0UzbOji28o

Hona hemen bideo bat ikusteko nola bizi den ahate gorrizta: https://www.youtube.com/watch?v=nsCiX8DFtrA