Lankide:Leirearriaga/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kopetazuria (Fulica atra) Rallidae familiako hegazti bat da eta mundu osoan zehar aurkitu daiteke ur gezako aintzira eta urmaeletan.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopetazuria uretan
  • Kopetazuriek 33 eta 59 zentimetro bitarteko tamaina dute.
  • Mokoa zorrotza da eta zuria edo arrosa izan ohi da.
  • Lumaje iluneko hegaztiak dira, eta espezie gehienek apainduraren bat dute bekokian, eta askok, zuria isatsaren behealdean.
  • Kopetazuriek behatz luzeak dituzte oinez ibiltzeko. Oin hauek ondo egokituta daude gainazal ezberdinetan korrika egiteko
  • Espezie urtarra da; hots, denbora gehiena uretan ematen du aire zabalean; hori dela eta, ongi igeri egiten dute, baina hegaldi ahula dute.
  • Hamar-hamabi urte arte bizi daitezke, batzuetan gehiago ere bai.
      Entzun!


Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopetazuriaren banaketa munduan zehar

Kopetazuria munduko hainbat tokietan aurki daiteke, batez ere Europan, Afrikako iparraldean, Asian eta Ozeanian. Ur lasaiak eta sakonera txikikoak dituzte gustuko, ur gezatakoak. Ibaietan, urtegietan, urmaeletan eta ureztatze-putzuetan bizi ohi dira.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopetazuria, EAE-ko lurralde osoan aurkitu daiteke, kostaldetik hasi eta Arabako barnealdeko hezeguneetara arte. Euskadiko hegazti gidan azaltzen da eta bertan adierazten da toki zehatzetan eta soilik, tarteka ikusteko aukera dagoela. 2008-2010 bitartean, Ullibarri-Gamboako urmaela kopetazuria ikusteko hezegune garrantzitsuenetariko bat izan zen Euskal Herrian. 2008-2010 urteetan, Kopetazuriaren populazioa Euskal Herrian gehienez 7.447koa eta gutxienez 2.538koa izan zen.

Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopetazuriak elikatzeko modu asko ditu, larrean edota urmael eta ibaien ertzetan jan dezakeelako. Gainera, basahateen antzera, gorputz erdia uretan sartuz, janaria lortzeko gaitasuna du. Batzuetan, urpean igeri egin beharko du sakonera handietan dauden elikagaiak lortu ahal izateko.

Hegazti orojaleak direnez, hainbat landarez, haziez, fruituez eta belarrez elika daitezke. Hala ere, dieta osatzeko, zenbait ornogabe txikien beharra dute, adibidez, intsektuak, barraskiloak edota harrak.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopetazurien ugalketa-aldia apirilean hasten da, eta udara arte irauten du. Urtean 3 ugalketa-aldi ere izan ditzakete, eta bakoitzean 6-10 arrautza grisaxka jartzen dituzte. Haien habiak ibai, laku edo urmaelen ertzean egiten dituzte, uraren gainean. Lehen begiratuan habiak ur gainean flotatzen duela dirudien arren, kopetazuriek bizirik dauden landare urtarrekin osatzen dituzte, horrela, uraren hondoari lotuta dago, aingura izango balitz bezala. Arra eta emearen ardura da bai habia egitea bai txitak elikatzea eklosionatu ondoren.

Kopetazuria arriskuan al dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat kopetazuri aireratzen.

Espezie honen kontserbazioa arriskuan jartzen duten zenbait faktoreren artean pertsonen ekintzak daude. Gizakiak ingurune naturalak suntsitzen ditu, urmelak barne, bai produktu kimikoak isurtzen, bai basoak eta urmaelak suntsitzen etxe bizitza gehiago egiteko. Honek esan nahi du, kopetazuriaren habitata, bere bizilekua, arriskuan jartzen dela. Mehatxu honetaz gain, gehiegizko ehizaren ondorioz, hegazti honen espezimen kopurua asko jaitsi da.

   Ba al dakizu   
Kopetazuriek landare biziak behar dituzte habiak egiteko
   Ba al dakizu   

Hegazti mota izan arren, kopetazuriei ez zaie oso ondo ematen hegan egitea. Bere hegaldia ahula da eta uraren gainean korrika egin behar dute aireratzen lortzeko.







Informazio Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/wiki/index.php?title=Focha_com%C3%BAn

https://www.regmurcia.com/servlet/s.Sl?sit=c,365,m,1036&r=ReP-25071-DETALLE_REPORTAJESABUELO

https://www.ardeola.org/es/volumenes/462/articulos/179-186/