Lankide:Mireiagur/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jakintza Musika Eskola Gipuzkoa probintziako hiriburuan (Donostia) kokatuta dagoen musika eskola da. Zehazki, Antiguo auzoan du egoitza. Bere musika eskaintza umeei eta helduei zuzendua dago. Bere baitan solfeoa, instrumentuak eta kanta biltzen ditu.

Jakintza Musika Eskola
Datuak
Fundazioa 1974
Helbidea Mikelete kalea, 10, Antigua auzoa, 20008 Donostia
Koordenatuak 43°31′35.5″N 2°00′03.6″O
Telefonoa/Faxa 943212824
Web orria https://sites.google.com/a/jakintza.org/jakintza-musika-eskola-euskaraz/home
E-posta jakintza@jakintza.org

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an fundatu zen eta Donostiako musika eskola zaharrenetako bat da.            

Haren fundatzailea Jakintza Kultur Elkartea da. Urte batzuk lehenago, elkarte honek Jakintza Ikastola (Donostian ere kokatua) ere fundatu zuen, gaur egun eskola publikoa dena.

Jakintza Musika Eskolak esperientzia zabala du musika-heziketako munduan. Lau urtetatik laurogei urte bitartean diren pertsonei eskaintzen die beraien heziketa. Mundu guztiak bere aukeren eta bere gustuen araberako musika-heziketa lor dezake.

Hezkuntza eskaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epe motz edo ertain batean instrumentua edukitzea ezinbestekoa da baino hasieran instrumentu propio gabe egon daiteke, eskola beran praktikatzeko aukera ematen da eta.

Musika tailerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tailer hau 8 urterekin instrumentu bat ikasten hasteko asmoa dutenei eta musikarekiko sentsibilitatea eta abestea gustuko duten 5, 6 eta 7 urteko neska-mutilei zuzenduta dago.

Zortzi urtetik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hau instrumentu bat aukeratzeko, honekin gozatzeko eta musika instrumentala jarduera aberasgarri eta esker onenetariko bat dela ikusteko momentu egokia kontsideratzen da.

Instrumentu eskaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketa hauek presentzialak izan behar dute; ez dago internet bidezko kurtsorik.

Helduentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurtso hau, musika eta instrumentu bat jotzen ikasi nahi duen edozein adineko pertsonei bideratuta dago, eta baita esperientzia duen pertsonentzat ere.

Kontzertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakintza Musika Eskolak urtero bi kontzertu antolatzen ditu Lugaritz Kultur Etxean, abenduan eta ekainean. Bertan, ikasle guztiek parte hartzen dute. Horrez gain, instrumentu bakoitzak bere kontzertuak ere eskaintzen ditu. Pianoko ikasleak urtero ospatzen den Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu dezakete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://www.educateca.com/centros/jakintzamusikaeskola.asp

https://yellow.place/es/jakintza-musika-eskola-donostia-san-sebasti%C3%A1n-spain

https://sites.google.com/a/jakintza.org/jakintza-musika-eskola-euskaraz/home