Lankide:Naia Zubero/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aldi berean, Eros ume edo gazte argal bat bezala irudikatzen zen eta bikote jainkotiar baten semetzat hartzen zen. Bikotearen identitatea iturriaren arabera aldatzen zen. Natale Contik, eragin handiko mitografo errenazentistak, Kupido/Erosi buruzko kapituluaren hasieran zioen greziarrak berak ere ez zeudela ziur zein ziren gurasoak: Zerua eta Lurra,[1] Ares eta Afrodita, [2]Nix eta Eter, [3]edo Eris eta Zefiro.[4] Gainera, Contik dio Pausanias greziar bidaia-idazleak kontraesanak dituela, batzuetan Eros Afroditaren gurasoa izan zela dioelako, eta beste batzuetan Eros izan zela Afroditaren semea eta baita jainkoen artean gazteena ere.[5]

Latinezko literaturan, Venusen semetzat  hartu ohi da Kupido, aitari erreferentziarik egin gabe. Senekak dio Venusen senarra, Vulkano, dela Kupidoren aita.[6] Zizeronek, bestalde, hiru Kupido zeudela zioen, eta baita hiru Venus ere: lehen Kupidoa Merkurioren eta Dianaren semea zen; bigarrena, Merkurioren eta bigarren Venusena; eta, hirugarrena, Marteren eta hirugarren Venusena. Azken Kupido hori Anteros «elkarrenganako amodioa»ren baliokidea zen, hau da, Erote bat, amodioaren alderdiak irudikatzen dituzten jainkoetariko bat.[7] Kupido alai eta anitzak maitasun eta desira horien adierazpen apaingarriak dira. Ingalaterrako Pizkundean, Christopher Marlowek «Hamar mila Kupido»ri buruz idatzi zuen; Ben Jonsonen Hymenaei ezkontza-maskaradan, «kolore askotariko hamaika amodiok … ezkontza-gelatik salto egiten dute».[8]

Ondorengo tradizio klasikoan, Kupido maizago hartzen da Venus eta Marteren semetzat, eta horien amodio-istorioak Amodioaren eta Gerraren alegoria irudikatzen du.[9] Jatorrizko Erosen eta sexualki kontzebitutakoaren arteko bikoiztasuna Zeruko eta Lurreko Amodioaren kontzeptu filosofikoetara egokitu zen, baita kristau aroan ere.[10]

Ezaugarriak eta gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piero della Francesca egilearen Kupido bat, begiak estalirik eta armaturik (1452/66)
Edme Bouchardon, Kupido, 1744, Washingtongo Arte Galeria Nazionala

Kupido hegoduna da, ustez maitaleak txoriburuak direlako eta iritziz aldatzen dutelako; eta gaztea da, maitasuna irrazionala delako. Gezia eta argi-zuzia dira haren ikurrak, «maitasunak bihotza zauritzen eta sutzen duelako». Ezaugarri horiek eta beren interpretazioa Antzinaroan ezarri ziren, Isidoro Sibiliakoak (K.o. 636) bere Etymologiae [11]lanean laburbildu zuenez. Batzuetan, Kupido begi estaliekin irudikatzen da, itsua balitz bezala deskribatuz: ez hainbeste ikusmen faltagatik (maitatua ikustea amodioarentzako akuilua izan daitekeelako), baizik eta kabestruak balitu bezala eta zentzu arbitrarioan. Shakespearek Uda-gau bateko ametsa (1590. hamarkada) lanean aipatu zuen bezala:[12]

Kupidoren eskultura, Bertel Thorvaldsen egilearena


amodioak ez du ikusten begiez, gogoaz baizik:

Kupido dute noski margotzen hegaldun baina itsurik;

zentzua zer den haren gogoak den gutxienik ez daki:

hegalek eta begirik ezak oldarzorora zuzenki.

Amodioa haurtxo bat dela jo izan da beti berdin,

hain sarri baitu uste ustelez aukeratzean huts egin.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sappho, fragment 31.
  2. Simonides, fragment 54.
  3. Acusilaus, FGrH 1A 3 frg. 6C.
  4. Alcaeus, fragment 13. Citations of ancient sources from Conti given by John Mulryan and Steven Brown, Natale Conti's Mythologiae Books I–V (Arizona Center for Medieval and Renaissance Studies, 2006), vol. 1, p. 332.
  5. Natale Conti, Mythologiae 4.14.
  6. Seneca, Octavia 560.
  7. Cicero, De Natura Deorum 3.59–60.
  8. M.T. Jones-Davies and Ton Hoenselaars, introduction to Masque of Cupids, edited and annotated by John Jowett, in Thomas Middleton: The Collected Works (Oxford University Press, 2007), p. 1031.
  9. "Cupid," The Classical Tradition, p. 244.
  10. Entry on "Cupid," The Classical Tradition, p. 244.
  11. Isidore, Etymologies 8.11.80.
  12. Geoffrey Miles, Classical Mythology in English Literature: A Critical Anthology (Routledge, 1999), p. 24.
  13. Garzia, Juan. Uda gau bateko ametsa. https://eizie.eus/es/publicaciones/ugba2014/ugbaosoa.pdf 9. orr