Lankide:Oihanec9/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emakumeen historia fisika eta kimikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, emakumeek zientzian egindako ekarpena handia izan da. Nahiz eta, egindako ikerkuntzak mundu teknologikorako garrantzitsuak izan, ez dute gizonezkoen aurkikuntzen oihartzun bera izan gizartean. Egindako aurkikuntza zientifikoak aldizkari, artikulu eta publikazio zientifiko bezala onartuak izateko generoaren faktorea dela eta oztopo ako izan baitituzte. Arlo hau egungo ikasketa historiko, kritiko eta soziologikoarentzat lerro garrantzitsua bihurtu da.

Antzinako zibilizazioetan (Antzinako Grezian), emakumeen inplikazioa medikuntzaren arloan eta filosofia ikasketetan onartua zegoen. K.o. I. eta II. mendeetan zehar, alkimiaren protozientzian esku hartu zuten. Erdi aroan, komentuak emakumeen heziketarako leku garrantzitsuak izan ziren emakume ikerlariak hezitzeko aukerak eskeintzen baitzituzten. XI. mendean lehenengo unibertsitateak sortu ziren baina emakumeak hezkuntza unibertsitariotik baztertu zituzten. Karrera unibertsitario bat amaitzen lehenengo emakumezkoa Laura Bassi italiarra izan zen, XVIII. mendean, Italian emakumeen hezkuntzaren eskubidea beste lekuetan baino liberalagoa zelako.

Nahiz eta, genero-rolak oso zehaztuta egon, XVIII. mendean, emakumeak zientziaren arloan aurrerapen handiak egin zituzten. XIX. mendean zehar, emakumeak hezkuntza formaletik batztertuak izan arren, behe-mailako hezkuntza elkarteetan sartu ziren. Honen eraginez, garai hartan unibertsitatean ikasten zuten emakumezkoen kopurua handitu zen eta ordaindutako lanak eskeini ziren zientzian lan egin nahi zuten emakumezkoentzat.

XX. mendeko 1970eko hamarkada funtsezkoa izan zen emakumeak unibertsitatean sartzeko eta hortik lan merkatura salto egiteko. Honek kultura-ereduen aldaketa-prozesuaren hazkundea ekarri zuen, emakumeei ate asko irekiz.

Fisika eta kimikaren arloan izen aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar fisika eta kimikaren arloan hainbat emakumek egin dituzte lan eta aurkikuntza garrantzitsuak. Hona hemen horietako batzuk:

Marie Curie (1867-1934)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Salomea Sklodowska-Curie zientzialari poloniarra izan zen. Bere senarrarekin batera, Pierre Curie, erradiologiaren arloan aitzindariak ziren. Material erradioaktiboak urteetan zehar ikertu zituzten, aurkikuntza handiak eginez zientziaren arlorako. Marie-k bere lanagatik bi Nobel irabazi zituen (Nobel sari bat irabazi zuen lehenengo emakumea izan zen), lehenengoa fisikakoa 1903an eta bigarrena kimikakoa 1911an. 1906an Sorbonako unibertsitatean klaseak ematen haritu zen, bertako lehenengo emakume irakaslea bihurtuz.

Henrietta Leavitt (1868-1921)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrietta Swan Leavitt-ek, astronomo estatubaruarrak, unibertsoa ikusteko modua aldatzen lagundu zuen. Harvardeko behatokitik izarrak neurtzen eta grabatzen, izar baten distira eta Lurraren distantziaren arteko erlazioa aurkitu zuen. Gaur egun, izar bat Lurretik ze distantziatara dagoen frogatzeko erabiltzen den periodo-argitasun erlazioa demostratu zuen.

Lise Meitner (1878-1968)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lise Meitner fisikari austriarra izan zen, erradiaktibitate eta fisika nuklearrean oinarritu zituen bere ikerketak. Bere lanek fisio nuklearraren aurkikuntza ekarri zuten, bonba atomikoa sortzeko bidea eman zuena. 1907an Berlinera joan zen, eta Otto Hahn kimikoarekin kolaborazioak egin zituen. Hahn-ek bere aurkikuntzak argitaratu zituen (Meitner koegile moduan aipatu gabe), kimikako Nobel saria irabaztera eraman ziotenak 1944an.

Ida Tacke (1896-1978)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ida Eva Tacke ikerlari fisiko eta kimiko alemaniarra zen. Bi elementu berri aurkitu zituen renio eta masurium (gaur egungo teknezioa) ondoren, Dmitri Mendeleev-ek taula periodikora gehitu zituenak. Liburu askotan Renio-aren aurkitzailea bezala agertzen da baina masurium (gaur egun tecnecio bezala ezagutzen dena) Carlo Perrier eta Emilio Segre-ri esleitu zaie. Duela urte batzuk, komunitate zientifikoak Tacke-ri arrazoi eman zion, bera izan zela elementu honen aitzindaria esanez. Bestalde, Tacke fusio nuklearraren ideia planteatu zuen lehenengo zientzialaria izan zen.

Dorothy Hodgkin (1910-1994)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorothy Crowfoot Hodgkin, Oxfordeko unibertsitatean kimika ikasketak burutu zituen. Penizilinaren egitura mapatu zuen kristalografo bikaina izan zen eta bere aurkikuntzagatik 1964an kimikako Nobel saria jaso zuen.

Chien-Shiung Wu (1912-1997)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chien-Shiung Wu zientzialari txinatar-amerikarra XX. Mendeko fisikaririk garrantzitsuenetakoa izan zen. Bonba atomikoaren garapenean parte hartu zuen Manhattan proiektuaren barruan. Geroago, paritatearen kontserbazio-legea zalantzan jartzen zuten esperimentuak egin zituen.

Rosalind Franklin (1920-1958)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosalind Elsie Franklin X-izpien kristalografian ikerketak egin zituen biofisiko britaniarra zen. Berak garatutako DNA molekularen irudia garatu zuen bere egitura deszifratzeko funtsezkoa izan zena. XX.mendeko aurrerapen zientifikorik garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen.

Esther Lederberg (1922-2006)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esther Miriam Zimmer Lederberg genetikaren arloan ikerkuntza aitzindariak egin zituen mikrobiologo estatubatuarra izan zen. Genotipoak zelan funtzionatzen duen ulertzeko teknikak garatu zituen. Lederbergen ikerkuntzetan oinarrituz, bere senarra zen Joshua Lederbergek, Nobel sari bat irabazi zuen 1958an.