Lankide:Txikillana/Maafe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikillana/Maafe

Maafe (aldaerak: mafé, maffe, Maffe, kakahuete saltsa, tigadèguèna, Tigh-na-Dege edo tigadene), kakahuetez eginiko saltsa da, Mendebaldeko eta Erdialdeko Afrikan oso ezaguna.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maffe hitza wolof, fula eta mandingo hizkuntzetan erabiltzen da, bambara hizkuntzako "manfi" (= saltsa) hitzetik eratorria.[2]

Maafea Maliko mandinga eta bambara herrietan sortu zen. Mandinga hizkuntzan domodah edo tigadegena esaten zaio (kakahuete-gurin saltsa: "tige" = kakahuetea, "dege "= orea eta "na" = saltsa). [1] [3] Halere, Senegalen domodah beste plater bati esaten zaio, eta maafe izena plater osoari ematen zaio. Alegia: saltsa honekin prestatutako errezetei.[2]

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haragia (yapp), oilaskoa (guinaar) edo arraina (dienne) maffe saltsan egosten da, batzuetan barazkiak gehituz. Aparte egositako arroz kreolearekin laguntzen da (ñaari cin tipoko platera da, beraz).[4]

Maafea Senegaleko eta Gambiako talde etniko askoren platerik gogokoena da. Koloniar garaian kakahuete laborantzaren gorakada izugarriarekin, maafea Mendebaldeko Afrikan hedatu zen, baita hortik kanpo ere, hala nola Kamerunen edo Frantzian .

Errezetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomate eta kakahuetean oinarritutako saltsa batean, arkumea, behikia edo oilasko haragia erregosten da.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Erregosiak]]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b James McCann. Stirring the pot: a history of African cuisine, p132. Ohio University Press, 2009. ISBN 0-89680-272-8
  2. a b Papa Samba Diop, « Mafé, maafé, maffé », in Glossaire du roman sénégalais, L'Harmattan, Paris, 2010, p. 347
  3. Emma Gregg, Richard Trillo. Rough guide to the Gambia, p39. Rough Guides, 2003. ISBN 1-84353-083-X
  4. Les mots du patrimoine : le Sénégal. Éditions de archives contemporaines 2006 ISBN 2914610335. PMC 71887592. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).
  5. «Poulet mafé (à la sauce d'arachide)» www.afrik-cuisine.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).