Lankide eztabaida:Unai Fdz. de Betoño/2010eko 1. seihilabetea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskerrik asko, Aldiri jauna; tira, hau "eskuz" amaituko dut; okurritu ere ez zait egin lan hau (kazetari bakoitzaren jatorria identifikatzea eta "euskaltzat" jotzea) bot batek burutu ahal zuela. Mezua aprobetxatuta: commons-eko Category:Anglet/Angelu ondo atera da; zelan elebidun liteke Ipar EHko herri guztiena? Honelakoak ere bot baten lana edota eztabaida orokorrago bat zabaltzea da? Eta gero beste "lan automatiko" bat okurritzen zait honekin lotuta; erreparatzen badiozu kategoria horri, "Donaixti-Ibarrerekin" gertatzen zen bezala euskaraz sortutako 2 kokapen mapak ("Angelu" tekleatuta topatzen direnak) ez daude kategoria honetan eta hori munduratzea oso interesgarria litzateke; neure ustez "faseak" hauexek dira: a) Kategoria elebidunak lortzea; b) Dagoena, adibidez kokapen mapa horiek (udalerri guztietakoak daude!) kategoria horietan sartzea. Seguru okurritzen zaizula zerbait; lan automatikoa ez bada, esaidazu eta laguntzeko prest nago, esaterako kokapen mapak dagozkien kategorietan sartzen.--Lankide:Adrar (esan)

Ezer baino lehen, erreparatu zeure eztabaida orriari, azken aldaketan ia dena ezabatu duzula dirudi! Besteaz: Angeluko kokapen mapak kategoria elebidunean sartu ditut; ondo ulertzen badizut udalerriz udalerri proposatu beharko litzateke izen aldaketa, ezta? Ez al dago modurik Ipar EH osoari dagozkion aldaketak proposatzeko? Hala ere, iruditzen zait teknikoki posible izan ala ez, agian "zarata" handiegia sortzen duela horrek. Zer deritzozu? Banan-banako aldaketa proposamenak egitea besterik ez badago, kontua izan daiteke faseka egitea, edo material berria dagoen bakoitzean...Bestela momentuz ezer gutxi egin dezakegu, txiripaz baino (Ahetze) ez dutelako bat egiten euskarazko eta frantsesezko toponimoek...--Lankide:Adrar (esan)
Kar-kar a ze inuxentea naizen. Fale, beste aldaketaren baten proposamena egiten animatzen naizenean (argazkiak commons-en sartu ahala edo denbora lagun) zuzenena delakoan aipatzen duzun hirugarren moduan egingo dut (suposatzen dut hau egin zenuenaren modukoak egiteak balio duela). Pena "elebitasun" aniztasun hori, hegoaldeko herrien kasuetan asko izango dira beste motatakoak eta laugarren bat ere ikusi dut gutxi kontsultatu eta gero, Herrialde Katalanetan: Elche - Elx hutsuneekin; esan nahi baita egokiena litzatekeela mundu mailan (hau bai handikeria) izendapen elebidun guztiak egiteko modu berbera izatea. Ondo ibili.--Lankide:Adrar (esan)

Tanteoekin segitzeko neuk Barkoxe, Sohüta eta Larrainekoak proposatu ditut; azken honek aitzakia eman dit Uztarrozekoa ere proposatzeko; Nafarroa Garaian ere jokoa eman dezake oraindik hemen dagoen "Check the official name" oharrak, horren arabera proposatutakoa erabat ondo dago eta badaude beste batzuk egin litezkeenak. Zelan ikusten duzu kontua, segituko dugu aldaketak proposatzen? Utziko ditugu aste horiek pasatzen eta onartuz gero hirugarren "fase" batean masiboagoak (banan-banan badira ere) egiteari ekin?--Lankide:Adrar (esan)

Bai, guztietan ez dut egin; baina gauza batez konturatu naiz: argazki horretan (eta susmatzen dut euskaldunek igotako hainbatetan) agertzen bada "Category:Uztarroze" eta kategoria hori ez bada sortu (kasua den bezala) gero, dagoen materiala biltze aldera ematen dit nahiko lan izango dela honelako "euskara hutsezko" kategoriak sortzen eta "redirect" egiten (bestela, esaterako aipatzen duzun argazkia ez zen sartuko kategoria berrian, "Category:Uztarroz" horretan daudenak baino ez lituzkeelako berbideratuko (edo agian oker nabil)...Bestalde, neuk ere orain tentuz ibili eta itxarotea nahiago dut, ea komentariorik dagoen.--Lankide:Adrar (esan)
Gaiarekin lotuta, Iruñeko kategoria ez dute kexa bakar bat jarri eta dagoeneko 2 aste pasa dira. Laster aldatu beharko dugu, inork ez badu aurkakorik esaten.--An13sa 10:37, 23 Urtarrila 2010 (UTC)

Hiri Elkargo[aldatu iturburu kodea]

Egunon, Amikuzeko "adrarendredoa" konpondu duzula ikusi dut! Wikipediako goi-maila bermatuta dago zu bezalakoekin. Infotaula hori erabiliko dut besteetan; esperientzia faltaz gain -infotaularik ez dut egin oraindik- oker pentsatu nuen (artikuluren batean horrela ikusta) zuzenean "barruko" txantiloi horiek kopiatu eta egokitu ahal zirela, "infotaula" gehiegi ez egotearren... Beste gorabeheratxo hau baietz konpondu: begiratu Hiri Elkargo; itxura ona du baina "barruan" lerro-salto piloa ipintzea beste erremediorik ez zitzaidan okurritu, bestela taula erreferentziekin-eta batzen zen. A! Eta hobeto "bizt." "biz" baino, ezta? BABn "biz" ikusi eta hala idatzi nuen. Mila esker, txapeldun!--Lankide:Adrar



Eskerrik asko Unai, kontutan edukiko dut hemendik aurrera. Agurrak

Kaixo Unai,

Berria naiz hontan. Commons-en dudan fitxategi bat atxiki dut baina ez dut lortu azaltzerik. ideiarik bai?

Mila esker

Irudia igota dago Commons-era andossus.jpg bezela.

Keba, lasai. Aldatzea pentsatzen nuen, baina ez nuen astirik. Ea aldaketak lortzen ditugun! Ondo segi!--An13sa 14:07, 11 Urtarrila 2010 (UTC)

Uso de Ñ y LL en euskera[aldatu iturburu kodea]

Hola Unai, me gustaría saber cuándo se usan esas dos letras en vasco. La verdad todas las fuentes dicen que forman parte del abecedario vasco, sin embargo no recuerdo haber visto ningún texto en euskera en la que aparezca cualquiera de ellas. Eskerrik asko. --El Mexicano 11:58, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Gracias. Podrías decirme además, qué significan las palabras que citaste? Respecto a ñ como símbolo del castellano, como tengo entendido es una letra de origen español, idioma del que también se introdujo al euskera. Y esto me parece razonable pues el origen de la grafía actual es la geminada -nn- latina que luego tomó una articulación palatal. Un cordial saludo. --El Mexicano 14:55, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Gracias. --El Mexicano 19:49, 18 Urtarrila 2010 (UTC)

Egina - Eskerrik asko abisatzeagatik.--An13sa 16:46, 19 Urtarrila 2010 (UTC)

Nafarroako Erresuma[aldatu iturburu kodea]

Mapak kendu nituen infotaula sartzean eta {{Euskal Herriko historia aurkibidea}} lekuz aldatzean, lekurik ez zegoelako eta gero jartzea ahaztu nuen.--An13sa 20:08, 24 Urtarrila 2010 (UTC)

Commons(ense) falta?[aldatu iturburu kodea]

Aupa Unai eta An13sa. Bai, gaia berotu egin da. Suposatzen dut D. Garazikoa adostu (?) arte ezin izango dugula mugimendu askorik egin baina agian badaude aukera batzuk. / Angelukoa "irabazi" zenez, ez dakit orain berriro zabaldu den ezbaia, ez da gehiegi mugitu (oraindik). Ipar EHn "onartuta" daude Barkoxe, Larraine eta Sohüta. Unai, "redirectak" egingo al ditut? Denbora pasatu egin da. Honelako gehiago egitea (herri txikiak, ez zalapartatsuak) ere posible ikusten dut, proposatuko al dugu dozena bat edo? Nafarroa Garaian momentuz eztabaidarik ez Uztarroze eta Iruñean, zelan ikusten duzue panorama? Nik tentuz egingo nituzke herri txiki batzuetakoak. Nafarroan elebidunak badaude batzuk eta eskapatzen zait ea inoiz egon den kexu handirik (herriez, ez herrialdearen izenaz). Aurrera orduan? An13sa, taktikoki proposamen gehiago egiten baditugu hobeto ez gehitzea because both are officials, euskararen kalterako da...Unai, zure " / " modeloarekin segituko dugu; beranduago beste hainbat kategoria homogeneizatzeko garaia izango da, ondo bidean bagoaz. Eta "irabazten" diren kasuetan uste dut sistematikoki sortu behar ditugula (ez badu izen aldaketak berak sortzen) bi hizkuntzetatiko "redirectak": adibidez Barkoxekoan izen aldaketak egingo luke frantsesetikoa; geuk sortuko genuke (ez badago sortuta) "Category:Barkoxe" eta kategoria elebidunarekiko "redirecta". Ezin inklusiboagoa! Eta kasu bat aipatzearren, behin sortu nuen Ezporogi; orain une egokia da hau eta erdara hutsez dagoena (Ezprogui) elebidun bakarrean biltzeko, bide batez hor dagoena (Girgillaoko armarria) zuzentzeko; zer idatzi behar da hau proposatzeko?--Lankide:Adrar (esan)

Fale, momentuz stand by denerako. Eztabaidaren hasieran komentatzen nuen ea posible zen "blokean" planteatzea Ipar EH osorako elebiduntzea; "batailan" irabazi edo galtzen duzu, edo ebaspen orekatua adostu. Orduan ez ditut "onartutakoak" ere aldatuko, ezta? Horretan daukat zalantza; agian "normaltasunez" dabiltzan aurrekariak biderkatuz bidea zabaltzen dugu: Nafarroan ez da talde makala elebiduntasunean ari dena, itxuraz zalaparta handi barik. Ipar EHn zeuk sartutako Donaixti-Ibarreren gola ere dugu, eztabaidarik ez. Eta EAEn kasu nabariena (bestela orohar euskara hutsezkoak nagusi): [1], honek ingelesezko izena eta guzti du! "Bataila orokorra" garatzeko ideiarik edo datozen urratsak zein izan daitezkeen argitzeko, kontatu nirekin. Zuen aginduetara!--Lankide:Adrar (esan)
Ieup Unai, 3 kontutxo; A: ez dakit zelan zuzentzen den Kategoria baten izena; "Kategoria:Domintxaindar-berroetarrak" eta antzeko besteren bat sortu dut artikuluetan dauden gentilizioak erabiliz baina gero konturatu naiz batzuk ez daudela ondo Euskaltzaindiaren arabera ("Domintxaintar" izan behar; berdin jada sortuta zegoen "Iruriar", "Iruritar" izan behar). Zelan egiten da? B: Ernest Fourneau egin nuen baina kimikaz piperrik jakin ez, laguntza eskatu nuen terminologiari gainbegirada bat emateko baina erantzunik ez. Ezagutzen al duzu wiki-kimikazaleren bat? C: commonsekoaz, agian ez zen hainbesterako. Orain nahiko geldo geratu da; azkenean frantses bana dugu (Angelu eta D. Garazin) esaldi jakobino bana bota eta desagertu direnak argumentuak eman barik eta (neure ustez) borondate txarrik gabeko neerlandar bat eztabaidatik erretiratu dena, "pastel" handia ikusi duenean edo. Ez al zen posible izango "aurrekari" gehiago tanteatzearena? Egunen bat gehiago pasatzen eta gero...--Lankide:Adrar (esan)

Unai eta An13sa, ikusi duzue Angelun estatu-kolpea egon dela. Geu diplomazia osoarekin eta itxaroten eta beste batzuk erabakiak hartzen beste barik. Zer pentsatzen duzue? Ez al duzue uste berriro proposatu behar dela "Category:Anglet / Angelu" izatea? Eztabaida bazegoen eta akordiorik ez. Hau ikusita uste dut kexarik gabeko proposamenetan (Barkoxe, Sohüta, Larrañe, Uztarroze eta Iruñea) aldaketak burutu behar ditugula, baita beste herri (txiki) batzuetan proposatu ere. Ze bestela galtzen segiko dugu: Unai, zeure / Donaixti-Ibarre berriro elebakartzeko proposatzen ari dira, suposatzen dut "Croquant" honek berak (Tibeten alde, nola ez baina "Europako tibetarren" kontra, a ze izurritea). Adostu behar dugu plan on bat, agian Theklanek Donibane Garaziko eztabaidan azaltzen ari dena eta jauzia emango lukeena beste maila batera (orokorragoa, kontzeptuen gainekoa), bestela harroputz bakar batek euskarazko wikilari guztion ordez hartuko ditu erabakiak!--Lankide:Adrar (esan) 19:13, 30 Urtarrila 2010 (UTC)

Arratsaldeon Unai, Croquanti erantzun bat (edo bestela esanda, orokorrago bihurtu den eztabaida horretan ekarpena) prestatu diot baina ez da "teknikoa", "ideologikoa" ("inklusibitatea" bla bla...) da; zeuen (zeu, Theklan, Croquant, Havang) ekarpenak irakurrita ematen du (berriro inozoa al naiz?) arlo "teknikoan" ari zaretela aurrerapenak egiten eta agian bide honetatik segitzea hobeto, ea soluziobiderako aukera ematen duen. Horregatik ez dut bidali, ea zer nahiago/gomendatzen didazun: hobeto esku hartzea edo momentuz neu eta neure ezjakinduria teknikoa albo batera utzi eta ea zeuen artean (jakobinismoa gailendu ezean) adostasunera heltzen zareten? Zuen aginduetara.--Lankide:Adrar (esan) 16:52, 31 Urtarrila 2010 (UTC)
Momentuz itxaron egingo dut, datozen ekarpenetan zer gerta. Neure ustez ondo bideratzen aritu zarete eta ezin dute hainbeste erabili beraien ustezko "commons horrela da". Ez dut berotuko arlo "ideologikoa", "teknikoan" (neu "hotcat" eta hauekin...I get lost) aitzina joateko esperoan. Alimooo!--Lankide:Adrar (esan) 17:06, 31 Urtarrila 2010 (UTC)
Iparraldeko udalerrien zentratu gara, baina badaude Hegoaldeko asko gaztelaniaz bakarri daudenak. nik dozena bat proposamen egin ditut. Bi gauzatxo komentatu nahi nizkizuke:

1. Iruñeko kategoria mugitu beharko genuke 3 aste pasa baitira eta inork ez du ezer esan.
2. Kategoria batzuek gidoia erabiltzen dute euskarazko eta gaztelaniazko izena bereizteko (ikus commons:category:Güesa - Gorza) eta itzulpen zehatza diren kategoria gehienetan gidoia erabiltzen dute baina espaziorik gabe (aurreko adibideari jarraituz, Güesa-Gorza). Nola jarriko ditugu, Güesa - Gorza, Güesa-Gorza, Güesa/Gorza edo Güesa / Gorza? --An13sa 19:01, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

hemen erabilerako buruzko Euskaltzaindiaren araua.--An13sa 20:04, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Put basque if you want but it's lot a work for a little gain. irakurri diot "Vigneron-i"...edo ametsetan nabil? Eskerrak ingelesez ez zenituela ideiak ondo azalerazten. Zein panorama dugu oraingoan? Arratsaldean "gerratxoan" apur batean sartzeko aukera dut baina zeure aholkua entzun nahi dut. Bestalde, Havang-i zerrendatxoa bidaliko diot (uste dut eskatu dizula "Category:Labourd"eko izenen jatorria edo. Ez dakit zein pertsonaia mota den, uste dut good faithez ari dela baina ez dela konturatzen elebakartasunari faboreak egiten dabilela.--Lankide:Adrar (esan) 15:32, 2 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo Unai. Boten inguruan hainbat zalantza sortu zaizkit, zuk bat baduzula uste dut eta asko eskertuko nizuke, ahal baduzu behintzat, argituko bazenizkit. Wikiztegiko artikuluen formatuan hainbat aldaketa egitea otu zait, baina horrek orain dauzkagun 770 artikuluetan aldaketak banan bana egitea suposatuko luke, eta berau oso pisutsua izango litzateke. Horregatik bot bat lan horietarako aproposa dela uste dut. Laguntza orrietan botei buruzko informazioa irakurtzen aritu arren, ez dut oso ondo ulertzen nola funtzionatzen duten (zein programa behar diren, nola erabili...). Metan bota eskatu aurretik zalantza hauek argitu nahi nituzke. Eskerrik asko eta ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 19:25, 30 Urtarrila 2010 (UTC)

Aupa. Zuk aipaturiko linka irakurtzen aritu naiz baina ez dut ia ezer ulertu, nire ingeles maila txarra izateaz gain informatika ere ez baitut askorik kontrolatzen. Beraz, eskuz egingo ditut aldaketak. Eskerrik asko eta ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 18:00, 31 Urtarrila 2010 (UTC)
Windows. --Ikatz erantzun hemen 18:19, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Python bai, baina pywikipedia ez. Aukera asko zeuden eta ez nekien zein zen egokiena. Baina orain zuk jarri didazun linketik jetsi dut. --Ikatz erantzun hemen 18:33, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Python instalatu dut jada, baina ez dakit pywikipedia nola deskonprimatu. --Ikatz erantzun hemen 18:51, 31 Urtarrila 2010 (UTC)
Lehen ere aipatu dizt informatikaz ez dudala ulertzen. Lasai, eskuz egingo dut, ez arduratu. Eskerrik asko guztiagatik eta ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 19:03, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Artikuluetan txantiloi batzuk gehitzea izango litzateke, baina pazientzia asko izan duzu eta ez dizut gehiago molestatu nahi. Eskerrik asko benetan. --Ikatz erantzun hemen 19:14, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Kaixo Unai. Ikusi dut wikiztegian zu eta Ikatz egon zaretela botei buruz hitz egiten, eta Ikatzek botei buruz asko ez duenez ulertzen (ni bezala) eskatu dit nik ere probatzea. Beraz, arazoren bat sortzen bazait, zuri galdetu ahalko dizut? Espero dut asko ez molestatzea. Besterik gabe, geroarte :) Bengoa ; Idatz ezazu emen! 13:28, 1 Otsaila 2010 (UTC) (Ez naizenez hemendik asko pasatzen ahalko baduzu hemen erantzun. Eskerrik asko.)
Kaixo berriro. Egon naiz probatzen, eta ez zait ateratzen: Deskargatu egin det python, pywikipedia eta TortoiseCVS, baina botaren karpeta TortoiseCVS-arekin eskuratzean, hainbat testu agertzen zait, erdia berdea eta bestea gorriz, eta hauxe agertzen zait:

Operación CVS fallida

Consejo Tortoise: CVS intentó crear un archivo nuevo y descubrió que ya existía. Existen varias razones para ello: 1) Creó el archivo localmente y otra persona añadió uno con el mismo nombre al CVS. 2) Su área protegida se ha corrompido (posiblemente debido a la interferencia de programas antivirus). Para resolver el problema cambie el nombre o elimine los archivos afectados y, a continuación, realice una actualización CVS.

Eta ez dakit zer egin. Orain ez dut denborarik, beraz bihar probatu egingo dut berriro, ea zer gertatzen den. Zeozer ba al dakizu konpontzeko? Eskerrik asko (Ez naizenez hemendik asko pasatzen ahalko baduzu hemen erantzun) Bengoa ; Idatz ezazu emen! 17:07, 1 Otsaila 2010 (UTC)

... Beno... ba bai, ondo da. Hori sortu nuen, Enzaiklopedia kontuarekin batera, 0-tik berriro hasteko, baina, programa, instalazioak... edo ez dakit zer gaizki atera zitzaizkidan eta azkenean ez zuen funtzionatu. Baina atzo egon nintzen behin batean intalatu nuen phyton eta pywikipedia bilatzen, baina ez nekien nola bilatu eta non. Beraz, zer egin dezaket? Orain jeitsitako programei izena aldatu? Eta beste gauza bat, hemen, behian 'Descargando el bot' apartatuaren pausuetan, "Elige, usando el explorador de Windows, la carpeta en la que quieres instalar el paquete. Haz un clic con el botón derecho en dicha carpeta" jartzen du, baina, ze karpetari buruz hitz egiten du? Ni karpeta batean jarri dut Python, pywikipedia eta TortoiseCVS programak, eta karpeta horretan egin nuen pausoek esaten dutena. Baina beste karpeta bati buruz hitz egiten du? Eskerrik asko Bengoa ; Idatz ezazu emen! 12:56, 2 Otsaila 2010 (UTC)
Bai, deskonprimitu egin dut. Orduan ze pausuak erabili zenituen bota erabiltzeko? Jada instalatuta daukat python eta pywikipedia deskonprimituta. Zer egin beharko nuke orain? Bengoa ; Idatz ezazu emen! 20:05, 6 Otsaila 2010 (UTC)
Egina. Orain zer gehiago egin behar dut bota ibiltzeko? Bengoa ; Idatz ezazu emen! 20:32, 6 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo berriro Unai. Eskerrik asko eman zenizkidan link-engaitik. Dena jarraitu sut hona arte:

Password for user BengoaBot on wiktionary:eu:

Logging in to wiktionary:eu: as BengoaBot

Should be logged in now

C:\pywikipedia>

Orain zer egin beharko nuke Ikatzek nire eztabaidan esan zidana egiteko? Zerbait replace.py-rekin izango dela suposatzen dut, baina hemenjartzen duena ez dut asko ulertzen, eta ez dakit -start:! jarri beharko nuke eta gero zer ezta ezer. Asko inporta ez bazaizu esan ahalko zenidake? Eskerrik asko :) Beste galderatxo bat: Ordenagailua itzaltzean, eta hurrengoan sartzerakoan beste zerbait egin nahiko banuke bot-arekin, bakarrik C:\pywikipedia> -ra joan eta kodea sartu beharko nuke edo berriro egin login.py-aren guztia? Eskerrik asko, benetan. Bengoa ; Idatz ezazu emen! 19:12, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo Unai, commons:Category:Pamplona/Iruñea poliki-poliki aurrera doan baina irudi gehiegi dira eskuz mugitzeko. Konpon dezakezu? --An13sa 14:39, 1 Otsaila 2010 (UTC)

Aupa An13sa eta Unai; neuk ere Uztarroze aldatu dut eta beste batzuk proposatu, gidoia erabiliz An13saren azkenak bezala. Denbora egongo da homogeneizatzeko, espero dut ez izatea bata bestea baino hobea "redirectak" detektatzeko orduan. Ipar EHko batailatxoarekin zer da egokiena?--Lankide:Adrar (esan) 16:45, 1 Otsaila 2010 (UTC)

Hermuako baserria.JPG[aldatu iturburu kodea]

Unai:

Zu argazkiaren egilea zarenez, baserria San Martin kaleko 1 zenbakidun etxea izango al da? Badakit aspaldian egin zenuela, baina aginduaren deskribapena irakurri eta dudatan egon naiz. Ondo izan. -- Marklar 17:41, 1 Otsaila 2010 (UTC)

Eskerrik asko. Bide batez, bai argazki polita :-) -- Marklar 18:16, 1 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo, Unai. Quisiera pedirte un gran favor. En la Wikipedia húngara queremos destacar el artículo sobre el euskera y pensé colocarle un texto más amplio como ejemplo, con pronunciación. Sería este, copiado del artículo euskera:

"Iberiar Penintsulan bizirik dirauen erromatarren aurreko hizkuntza bakarra da. Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak eta hiztunak galduz. Nafarroa Garaian bereziki, prozesu hori nabarmena da. XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran, hainbat intelektual eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion, Sabino Arana...) nolabait biziberritu zen, abertzaletasunari estuki loturik. Frankismoan (1936-1977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX. mende erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioari dagokionean batez ere."

La verdad no le entiendo mucho, pero creo que es muy representativo. Podrías grabarlo con voz y subirlo a Wikipedia? Eskerrik asko. --El Mexicano 18:19, 2 Otsaila 2010 (UTC)

Muchísimas gracias! --El Mexicano 19:19, 5 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo de nuevo. Sería muy descarado si te pidiera una traducción del texto al castellano? Se me ocurrió ponerla en castellano y en húngaro para que comprendieran. Sólo si tienes tiempo y si no es mucha molestia. Gracias de antemano. Agur! --El Mexicano 18:19, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Muchas gracias! Si quieres, aquí puedes ver cómo me quedó, con la traducción húngara. --El Mexicano 12:29, 12 Otsaila 2010 (UTC)

Arratsaldeon, Unai. Bozkatzea interesatu ezkero, Ingelerazko Wikipedian Larrun mendiaren artikulu izenburua eradaltzeko bozketa hemen hasi da.--Euskalduna 18:28, 2010ko otsailaren 5a (UTC)

Euren ikuspuntua hotz-hotzean tekniko eta neutralki ulergarria egiten zait (nahiz eta euskaldun bezala ados ez egon edota euren aurrean ez onartu). Horiek diotenez Frantziako udalerriak euren izen ofizialak dituzte eta oraingoz behintzat aldaezinak dira, baina Frantziako mendien izenak ez omen dira ofizialak, horregatik Larrun aldatzeko aukera badago (horrek Ipar Euskal Herriko mendien izenak aldatzeko beta eskeintzen digu, bada zeozer). Gero arte. --Euskalduna 19:05, 2010ko otsailaren 5a (UTC)

Gabon. Katalanerazko Wikipediako Gus erabiltzaileak mezu hau utzi dit nere eztabaida orrian eta ni administratzailea ez naizenez zuei idaztea pentsatu dut:

Gràcies a vosaltres per escoltar. Gracias a vosotros por escuchar el rollo que os he metido. Tengo que pediros dos cosas, primera si queréis continuar hablando con nosotros lo hacemos de forma privada, mi e-mail és gnavarrob@uoc.edu y el de Joan Gomà que es nuestro Presidente jrgoma@gmail.com y pediros que el contenido de la pagina de la embajada donde hemos mantenido nuestra conversación no sea de libre acceso como lo es actualmente, te pido de trasmitirlo al resto de tus comapañeros/as. Un cordial saludo Gus.dan 22:25, 6 febrer 2010 (*UTC)

--Euskalduna 22:44, 2010ko otsailaren 6a (UTC)

Nik -file:xxx.txt-ekin egin dut proba eta ez dabil horrela. Lehen bazebilen.--An13sa 12:45, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Loturak deskribapenetan[aldatu iturburu kodea]

Eguerdion Unai. Aldaketa txiki bat egitea eskatzen dizut. MediaWiki:Gadget-HotCat eta MediaWiki:Gadget-refToolbar deskribapen orrietan gadgeten izenetan loturak jarri mesedez. Adibidez, eta hurrenez hurren:

  • HotCat: gadget honek kategoriak gehitu, aldatu edo kentzeko erraztasuna ematen du.
  • refToolbar: gadget honen bitartez erreferentzia garatuak txertatu daitezke.

--Inorbez(erantzunak hemen) 12:44, 21 Otsaila 2010 (UTC)

Ingelesezko Wikipedian proba egiten baduzu ikusiko duzu berdin gertatzen dela. Benetan ez dago arazorik. Badirudi loturan klikatzean kutxa markatu/kendu egiten dela baina berriz hobespenetara bazoaz ikusiko duzu ez dela ezer gertatu. Zuk esan bezala loturan klikatzean ez da hobespenik gordetzen eta fitxa berri batean irekitzeko klikatzen baduzu kutxa ez da markatzen/kentzen.
Bide batez goiko mezuak ([2] eta [3]) itzuli ditut. Ea ondo dauden. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:00, 21 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo Unai Fdz. de Betoño! Ez dakit euskaraz hitz egiten. Cambie "Rei Momo" a "Errege Momo" porque en ingles, español, latin, esperanto, la palabra portuguesa "Rei" esta traducida. En frances tambien, lei "Roi Momo" en un periodico reciente. No quise dañar a la WP vasca. Tengo el acuerdo del primer participante a este articulo (en "eztabaida" de otra WP). Hay algo mal? - Favor dime y gracias de antemano --Dominik 09:50, 22 Otsaila 2010 (UTC)

Muchisimas gracias por tu ayuda - no era cierto si se decia "Errege ***" o "*** Errege" (no logre ejemplos) - Erregea es mejor! Me queda mucho que aprender en la lengua vasca - --Dominik 10:04, 22 Otsaila 2010 (UTC)

Bitartekaritza eskaera[aldatu iturburu kodea]

Aupa Unai; eskaeratxo bat egin nahi dizut, ez zait okurritzen beste biderik tenis-eztabaida bat desataskatzeko. Eman begirada Eztabaida:Victoria uhartea orriari. Ez nago ados An13saren jarrerarekin eta ez dagokion abantailarekin jokatzen ari dela uste dut. Bestalde, uste nuen eta uste dut adibide hori baliagarria izan daitekeela exonimo askorentzat, euskarazko wikipediarako zein commons-en eraman dezakegun euskarazko lekuizenen defentsarako. Ondo izan.--Adrar (esan) 16:49, 22 Otsaila 2010 (UTC)

Fale, presa barik irakurri Eztabaida orri horretan garatzen ari garen argumentuak.--Adrar (esan) 14:30, 24 Otsaila 2010 (UTC)

Milesker, informatuko naiz, ea artikuluan sar daitekeen --Joxemai; (erantzunak) 15:55, 13 Martxoa 2010 (UTC)

Youtuben badago. Ikusten ari naiz oraintxe 8 ataletan banatuta, gazteleraz azpititulaturik. Oso ona! Milesker! --Joxemai; (erantzunak) 16:16, 13 Martxoa 2010 (UTC)

Lankide:OI-B-a.gonzalez01-en mezua(k)[aldatu iturburu kodea]

Mezedez utz ezazu besteen kontuetan sartzeari. Ez dut behar zure laguntzarik nire artikulua osatzeko egin zure lana eta nik nirea. Ez borratu irudiarik, ez editatu ezer, ez eztabaidatu ezer ez dut zure laguntzarik nahi Utz nazazu bakean ! egin zure lana eta pakea eman!

ez dut ulertzen prozesua nahi izatekotan hobbeto azaldu gauzak borratu beharrean.mhp
mezu bat daukazu eztabaidan beste lukurik ez dudalako aurkitu haber erantsuten didazun eta ondo azaltzen didazun zer pauso eman behar ditudan igotzeko estekak barne
irudi hau erabili nahi dut http://commons.wikimedia.org/wiki/File:Taklimakanm.jpg nola egin dezaket nire artikuluan txertatzeko?
mila esker. Zergatik blokeatu zenuen olabideko wikipedia? wikipediako administratzaile bat zara?

Galesko ataria[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon, Unai. Lehengoan Azal Nagusiko "Atariak" atalean "Galesen ataria" gehitzea ahaztu egin zitzaidan. Orain orrialde babestua denez, jarri al zenezaketen hura besteekin batera? Milesker. -Euskalduna 14:10, 2010 martxoaren 19a (UTC)

Gabon. Mea culpa. -Euskalduna 21:59, 2010 martxoaren 22a (UTC)

Kaixo Unai,

argazkiak igo nahiko nituzke artikuluetara baina ez dakit nola egiten den. Azalduko zenidake mesedez.

Eskerrik asko.

Egun on, Unai. Arazotxo bat daukat. Ea zuk badakizun zer egin behar litzatekeen. "Johann Pachelbel" izeneko artikulua sortu dut. uste dut txukuna gelditu dela. Baina orain konturatu naiz badela lehendik "Pachelbel" izeneko artikulu eskematiko eta loturarik gabea. Gainera, bilaketa egitean artikulu zahar horretara joaten zara normalean. Zer egin liteke?Ekain 11:45, 26 Martxoa 2010 (UTC)

Kaixo berriz, argazkiak direla eta, wikipedian beste hizkuntzatan dauden artikuluetatik atera ahal ditut? D. Mencia 15:36, 31 Martxoa 2010 (UTC)

Eskerrik asko :D D. Mencia 17:08, 31 Martxoa 2010 (UTC)

Ba baliteke, bai. Baina orduan katamotza artikuluak Lynx genero osoari egin beharko lioke erreferentzia eta ezin da jarri zenbat pisatzen duen eta, hori espezie bakoitzaren datuak direlako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:49, 8 Apirila 2010 (UTC)

Kaixo Unai. Zure bot-ak wikiztegian egiten dituen aldaketak begiratzen aritu naiz eta ondo daude. Hala ere, horiek ez dira bot-arekin egin nahi nituen aldaketa guztiak. Itzulpen txantiloiaz gain, Jatorria, Izena, Sinonimoak, Antonimoak, Hitz eratorriak eta Esaerak ere aldatu nahi nituen, hau da, giltzak gehitu hauei irudia agertzeko. Ezin baduzu bot-a aldaketa horietarako erabili, lasai eskuz egiten jarraituko dut eta eskerrik asko berriz ere. Ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 19:27, 11 Apirila 2010 (UTC)

== Zalantza ==--Gorritxiki 11:11, 22 Apirila 2010 (UTC)

Kaixo, Unai. Arazo bat sortu da. Estibaliz Sainz orrian, Estibalizek berak bere jaiotza data ezabatu du behin eta berriz. Bere IParen bitartez datu hori ezin dela besterik gabe ezabatu adierazi nion (jakin gabe artean bera zenik) eta aldaketa desegin. Estibaliz bera dela aldaketak egiten dituena aitortu ondoren, jaiotza data kendu egin du berriz, datu hori ez azaltzea nahiago duela esanez. Historialean eta ip horren eztabaidan dago dena. Zer egin? Jaiotza data gorde edo bere ustezko pribattutasuna errespetatu?--Joxemai; (erantzunak) 07:58, 20 Apirila 2010 (UTC)

Nire ustez, entziklopedian badago, pertsonaia publikoa delako da eta bere jaiotza data interesekoa da. Berak bere jaiotza data azaltzerik nahi ez badu, artikulu osoa ezabatu beharko litzateke, pertsonaia publiko moduan relebantea ez dela argudiatuz.--Joxemai; (erantzunak) 08:13, 20 Apirila 2010 (UTC)
Hau aurkitu dut Wikipedia.Biographies of living persons eta badirudi urtea bai jarri beharko litzatekeela. Soluzio ona iruditzen zait, pertsonaren adina baita garrantzitsuena. Zure iruzkinen zai geratzen naiz.--Joxemai; (erantzunak) 08:13, 20 Apirila 2010 (UTC)
Nik uste artikulua ezabatu beharko genukeela ez delako pertsonaia publiko edo ezagun bat.--An13sa 14:35, 20 Apirila 2010 (UTC)

Aupa Unai! Ez dut asmatzen Europako bisonte artikuloaren Iraupen egoerarekin , AG sartzen diot(arriskurik gabe), baina ez dira biribilak agertzen. Beste galderatxo bat; nola egin behar da koadroan "Arrazak" sartzeko, esate baterako betizuaren artikulorako behar dut. Eskerrik asko--Gorritxiki 10:55, 22 Apirila 2010 (UTC)

Hain zuzen hori da arazoa, AG sartzen dut baina ez dit egiten. Arrazarena zera litzateke, behi arrazetan (betizu, terreña, pirineaika...) sailkapen guztia eta gero, arrazaren izena agertzea--Gorritxiki 11:11, 22 Apirila 2010 (UTC).

Erreferentziak:

  • El Pequeño ESPASA hiztegi entziklopedikoa.
  • Blog bat ezagutzen dut, baina ez dut erreferentziarik aurkitu, aurkitzen dudanean bidaliko dizut.

Hurrengora arte!!

http://fr.wikipedia.org/wiki/J._Helton(frantsesez) ez dut nik sortu, egilearen izena agertuko da artikulu horretan. Ikusi ezazu zein den nahi baduzu.

Arratsaldeon Unai. Ea Euskarazko Wikipedian asturiar, espainiar, eta abarren (euskal sagardoa "herenegun" asmatua edota besteei "kopiatua" diogula esanaz gutxiesten saiatzen diren asko) inbidia izango den sagardoari buruzko artikulua gauzatzen dugun eta nabarmendua ateratzen den. Zuk eskeinitako bideoa Sagardoa Euskal Herrian ataleko Euskal Sagardoaren Jatorria sailan jarriko dut. Eskerrik asko eta ondo segi. --Euskalduna (esaidak hemen) 19:43, 2010ko apirilaren 25a (UTC)

Bestalde, posible ahal da Argia aldizkariko honako diaporama hau Wikipediara igotzea? --Euskalduna (esaidak hemen) 19:55, 2010ko apirilaren 25a (UTC)
Ederki. Eskerrik asko erantzuteagatik. --Euskalduna (esaidak hemen) 20:07, 2010ko apirilaren 25a (UTC)
Irudiak bai? Jarriko bazenituzke asko eskertuko nizuke, horiekin sekulako artikulu puska egin baidaiteke. Mesedez jar al zenitzazke lehengo batean sortu nuen Cider from the Basque Country kategoria horren barnean? Eskerrik asko aldez aurretik. --Euskalduna (esaidak hemen) 20:17, 2010ko apirilaren 25a (UTC)
Lastima da, Sagardo Eguneko ospakizunak eta sagardotegikoak ikusgarrienak baitziren. Halere, eskerrik asko laguntzarengatik. --Euskalduna (esaidak hemen) 20:46, 2010ko apirilaren 25a (UTC)


Bai, Unai, nahikoa. Ea datorren aste honetan artikulua amaitzen dudan. Argazkiak asko eskertzen dizkizut. Gabon pasa. --Euskalduna (esaidak hemen) 22:42, 2010ko apirilaren 25a (UTC)

Unai:

Barkatu baina azkarregi ibili naizela uste dut. Veii izeneko birzuzenketa orrialdea sortu eta gero, artikulua ondo begiratu eta konturatu nahiz Veyes gaztelaniazko izena besterik ez dela. Euskarazkoa ez dut 147. arauan topatu, beraz, hobe latinezkoa jartzea? Ezabatuko duzu Veii lekua egiteko eta gero orrialdea mugitu?. Eskerrik asko -- -Marklar 18:36, 3 Maiatza 2010 (UTC)


MediaWikiren itzulpena[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko horren berri emateagatik, Unai. Egia esan, beldur pixka bat ere ematen dit, askoz atseginagoa baita artikuluak zuzenduz eta itzuliz norberaren jakintzak handituz joatea, baina emango dut izena, ea zerbaitetan laguntzerik dudan. Eta egunen batean Zapan edo Kutxin pote bat hartuz Wikipediako bazterren berri zehatzago ematen badidazu, hainbat hobeto, karkarkar. --Xabier Armendaritz 18:17, 5 Maiatza 2010 (UTC)

Bai, hasi naiz zerbait itzultzen. Hala ere, uste dut langintza horretan ez nauzuela maiz ikusiko: horixe da nire lanbidean egiten dudana. Beraz, asper-asper eginda naukate software kodez beteriko halako testuek... astialdian horretan jarraitzeko gogo handirik ez, bada! (Hori bai, primeran etorriko zait atzo bezalako beste sintaxi okerren bat aurkitzen badut.)
Datorren astean, zein egunetan eta Alde Zaharreko zein taberna zulotan? :-D --Xabier Armendaritz 10:39, 6 Maiatza 2010 (UTC)

Kaixo Unai, duda bat daukat, ea lagundu diezadakezun: Nola berbidali daiteke orri bat beste batera? Hau da, artikulu berdina bi morduz idatz badaiteke, nola egin dezaket hori? Eskerrik asko

Trebiñuko korridorea[aldatu iturburu kodea]

Eguraldiaren mapa berriz ere O.o


Europako Hizkuntzen Erreferentzi Marko Bateratua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Unai, Hizkuntzetarako Erreferentzia Sistema Europarra artikuluko eztabaida orrian honako bi eskaera egin ditut:

1. Artikuluaren izenburua aldatzea. Europako Hizkuntzen Erreferentzi Marko Bateratua proposatzen dut.

2. Neuk sortu dudan Europako erreferentzi marko bateratua artikulua ezabatzea.--gorkaazk; Erantzun hemen) Ea asteazkenean Diputazioaren Liburutegian zu ezagutzeko parada daukagun. Mila esker.

__...__

Bale. Eskerrik asko nola ezabatu erakusteagatik. Bestalde, jakina, erreferentzia hitzak a itsatsia du. Euskaltzaindiaren 25. arauaren arabera, beraz, bai Erreferentzi Marko zein Erreferentzia Marko idatz dezakegu:
Hori guztia kontuan izanik, Euskaltzaindiak honako bide hau hobesten du:
1. Bukaeran >ia< duten hitzak lehen osagai edo mugatzaile gisa dihardutenean, >a< hori kenduta nahiz kendu gabe erabili: biologi azterketa, geologi irakaslea, pedagogi berrikuntza, ortografi arauak, erreferentzi puntua, diplomazi falta, bidai agentzia, Filosofi Fakultatea, Euskal Autonomi Elkartea, edota biologia (-) azterketa, geologia (-) irakaslea, pedagogia (-) berrikuntza, ortografia (-)arauak, e.a.
Proposatu dudan izen aldaketarako eztabaida zabalik egon beharko da denbora batean ezta?

__...__

Artikuluaren izenburua aldatzen ez naiz ausartzen. Zeuk di-da egingo zenukeen kontua nik agian hogei minutu eta asmatu ez. Europako Hizkuntzen Erreferentzi Marko Bateratua beraz? Nik ere aldaketa ahalik eta azkarren egitearen aldekoa naiz, gero horrekiko estekak behar bezala uzteko.--gorkaazk;Erantzun hemen)

P.S. Zorionak Unai 2010-05-19an Bilbon egindako aurkezpen bikainagatik. Bi galdera:

1. Erabili duzun diapositiba multzo hori web 2.0 zerbitzuren batera kargatu duzu?

2. Hitzaldian wikipediak filologoak behar zituela aipatu zenuen. Oso nekatuta nengoen eta une horretan ez nengoen oso adi. Zertarako behar dira filologoak? Itzulpenen batean laguntzeko? Estilo kontuak-eta orrazteko? --gorkaazk; Erantzun hemen) 2010-05-20

Beste proiektuak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Unai, euskarazko Wikimediako beste proiektuetan ez naiz ibiltzen, baina ikusi dut Wikiesanak eta Wikiliburuak proiektuetako euskarazko logoak oraindik euskaratu gabe daudela. Bugzillan eskaeran egin daiteke logoa aldatu eta euskaraz jarri ahal izateko, baina aurretik proiektu bakoitzeko Txokoan eztabaidatu behar da. Uste dut zu beste proiektuetan ibiltzen zarela noizean behin, ala? Ahal baduzu komentatu eta logoaren aldaketa egiten saiatuko gara. Ondo izan.--An13sa 11:04, 15 Maiatza 2010 (UTC)

Eguneko aipua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Unai. Egia esan ez dakit hemen erantzun behar dizudan edo nire orrian baina ustez hemen egin behar dut. Egia esan ez nuen Wikiesanak ezagutzen, baina joango naiz egunero jartzen ditudan aipuak horra igotzen (denbora dudanean). Gainera ondo etorriko zaizkit bertako aipuak egun batean faltan baldin baditut. Eskerrikasko! --baltuna (esan)

Aupa arkitekto, zeuretzat kontsulta: Euskal estiloko arkitektura artikulua frantsesezko fr:Maison basque artikuluarekin dugu lotuta; egokiagoa izango ote da fr:Néobasque delakoarekin lotzea? Dirudienez beste hizkuntzetan ez dago halakorik egina baina estilo zehatz honi dagokiona bigarren hau litzateke, ezta? Eta beste kontutxo bat, zelan itzuli Villa hitza?--Adrar (esan) 16:19, 25 Maiatza 2010 (UTC)

Lotura-proposamenak egin ditut (frantsesez konektatu naiz eta hor "Atxarte" naiz, fr-wpn bazegoen Adrar bat lehenago, amazighen bat akaso), horrela hobetzeaz gain umezurtz zebilen fr:Maison basque interwikitu dugu; denboraz azter daiteke ea egokiagorik dagoen, momentuz ez (hor Ipar Euskal Herrian eta "etxe" hitzean zentratzen dira). "Neovasco" kontzeptuaz dagoena ere bilduta geratzen da. Villaz esan batez ere Ipar Euskal Herriko "txabolatxoez" nuela zalantza eta makala ez da; Euskaltermek villa proposatzen du beste barik "Arteak | Arkitektura" eremuan eta txalet " Geografia | Geografia-entitateak | Bizigune iraunkorrak". Elhuyarrek txalet (Heg.) markarekin proposatzen du...Korapilotsua. Orain arte Ipar Euskal Herriaz idaztean Villa estiloko etxea eta horrelako esaldiak erabiltzen nabil, batzuetan funtzionatzen dute, beste batzuetan kargante samarra...--Adrar (esan) 16:56, 25 Maiatza 2010 (UTC)

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo,Capsot 19:58, 9 Ekaina 2010 (UTC)

Gasteizko gertakariak[aldatu iturburu kodea]

Ematen du biok batera sartu ditugula aldaketak, eta horregatik konturatu gabe zuk sartutako zati berria kendu dudala.

Hemen begiratzen baduzu, nik nahita sartu dudana «19. lerroa:» jartzen duen tokitik gorakoa da. Hortik beherakoa, nahi gabe ezabatu dizut, sentitzen dut. Berriz sartu, eta kito.

Bide batez: «ahaldun nagusiak» da hor zuzena, hasierako letra xeheekin. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:59, 17 Ekaina 2010 (UTC)

Gabon! Egia da Zentolen Oreretako inguru bat dela. Zehazki, hor hilerria dago. Baina ez da auzoa, Zamalbide auzoko zatia baizik. Bestelako eduki bat izango balu utziko nuke, baina daukan edukiarekin (baloratiboegia) nik ezabatuko nuke. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 21:07, 21 Ekaina 2010 (UTC)