Lankide eztabaida:Zemoriya

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Zemoriya, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Kaixo Zemoriya! Lehenik eta behin, zorionak Donostiako ikastolen inguruan egiten ari zaren artikuluagatik. Badut galdera bat: Ikasbide ikastola sortu zen 1968an, eta gero Lizeoa Bizkai pasealekuan; Lizeo hori Barandiaran Lizeoa izena zuena da? Ibaetan egon zen, Santo Tomas lizeoaren ondoa. Segi horrela! --Xabier Cañas (eztabaida) 08:02, 7 ekaina 2016 (UTC)

Xabier Cañas, barkatu eztabaidan sartzeagatik, baina Bizkaiko Pasealekuko ikastola Santo Tomas Lizeoa izan zen, gero Ibaetara aldatu zena. Erreferentziarik ez dut, baina zuzeneko testigantza da. - --Joxemai; (erantzunak) 08:04, 7 ekaina 2016 (UTC)
Eskerrik asko, Joxemai! Ikasbideko ikastolako ikasleak batxillergoa Barandiaren Lizeoan egiten zuten eta horregatik iruditu zait agian Lizeo hori zela. Gero arte!--Xabier Cañas (eztabaida) 08:08, 7 ekaina 2016 (UTC)

Kanpo loturak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Zemoriya! Wikipediaz kanpoko loturak kanpo loturak izeneko atalean doaz. Atal hori guztietan azkenekoa izan ohi da eta 3 edo 4 lotura baino ez dira jartzen. Donostiako ikastolen artikuluan ez du zentzurik guztien kanpo loturak jartzea, bai ordea, egongo balitz, guztiak biltzen dituen helbide bat (Gipuzkoako Ikastolen federakuntzarena, adibidez). Ikastola bakoitzaren artikuluan zilegi da azken atal horretan webgunea jartzea. Segi horrela!-Xabier Cañas (eztabaida) 22:06, 3 uztaila 2016 (UTC)

Kaixo Zemoriya: Zure azken edizioan atalak nola sortu ez dakizula aipatzen duzu. Agian tutorialeko atal hau baliagarria izango zaizu, bestela galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 09:57, 25 abuztua 2016 (UTC)