Lankide eztabaida:Zizare

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Zizare, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Frantses Wikipediako txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Kontuz, "Lien Web" izeneko txantiloi bat kopiatzen ari zara eta. Gurean ez du ongi funtzionatzen, ez delako existitzen. Galdetu lasai.--Unai (esan) 09:51, 23 Urria 2011 (UTC)

Antroponimia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Zizare. Mixel Labéguerieren izen-deiturak, euskaraz, halaxe dira, eta ez «Michel Labéguerie» (frantsesez).

Panpi Ladutxeren deitura ere Ladutxe da, hala ageri baita Euskal Herri osora zabaltzen diren euskal hedabide guztietan (eta Euskal Herriaren zatiren batera banatzen diren hainbat erdal hedabidetan ere).

Euskal herritarren beste izen-deiturarik aldatu baino lehen, ikus itzazu euskal Wikipediarako onartuak ditugun antroponimiako irizpideak: http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Politikak#Antroponimia_.28pertsonen_izen-deiturak.29

Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-10-31, 10:56

Herritarren izenak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Zizare. Herritarren izenak osorik letra xehez jartzea (mugertar, ziburutar eta abar) euskal wikipedian erabiltzen dugun irizpidea da. Mesedez, ez aldatu orain arte artikulu guztietan berdin agertzen diren eta zuzenak diren xehetasunak, aitzina beste wikilariokin aldaketa hori eztabaidatu gabe. Bestela, artikuluek homogeneotasuna galtzen dute, euskal wikipedia itxuragabetu egiten da.

Izan ongi, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz 2014-05-08, 09:53 (UTC)

Herritarren izenak[aldatu iturburu kodea]

Egun on. Nahi nuen ere zerbait egin homogeneotasunarentzat ere ! Izen batzuk zeuden maiuskulekin ere. Orain badakit nola idazten behar den ! Ondo izan. Lankide:Zizare 2014-05-09, 12:30 (UTC)

Egun on Zizare. Euskarazko wikipedian euskarazko toponimoak erabiltzen ditugu, noski. Horregatik, adi ibili auzoen izenak idaztean, batzuetan "ofizialak" direnak idazten baitituzu eta horiek askotan erdaraz dira. Horrela, "La place" >> "Plaza", "Béhobie" >> "Behobia" eta abar. Milesker. --josugoni (erantzun hemen) 20:22, 12 maiatza 2014 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)