Lansana Conté

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lansana Conté

(2001)
Gineako presidente

1984ko apirilaren 5a - 2008ko abenduaren 22a
Louis Lansana Beavogui (en) Itzuli - Moussa Dadis Camara (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDubréka (en) Itzuli1934ko azaroaren 30a
Herrialdea Ginea
HeriotzaKonakry2008ko abenduaren 22a (74 urte)
Hobiratze lekuaLansanya (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Henriette Conté (en) Itzuli  2008)
Kadiatou Seth Conté (en) Itzuli  2008)
Hadja Asmaou Baldé Conté (en) Itzuli  2008)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta Erresistentziaren kidea
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Lurreko Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaUnity and Progress Party (en) Itzuli

Find a Grave: 32410688 Edit the value on Wikidata

Lansana Conté (Dubréka, Ginea Frantsesa, 1934ko azaroaren 30a - Konakry, 2008ko abenduaren 22a) gineatar militarra eta politikaria izan zen, Gineako Errepublikako presidentea 1984-2008 bitartean. Militar batzuekin batera estatu kolpea emanda eskuratu zuen botera, eta polemikaz beteriko hiru hauteskunde irabazi zituen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lansana Conté Dubrékan jaio zen, 1934ko azaroaren 30ean; susu etniakoa zen. Bingervilleko (Boli Kosta) eta Saint-Louisko (Senegal) eskola militarretan ikasi zuen. Frantziako armadan sarturik, Aljeriako Independentzia Gerran parte hartu zuen. 1970ean, portugaldar inbasioren aurka borrokatu zen, eta kapitain mailara goititu zuten horren ondoren. 1980an, diputatu hautatu zuten.

1984ko martxoaren 26an Ahmed Sékou Touré presidentea hil ondoren ondoren, Louis Lansana Beavogui jarduneko presidente izendatu zuten. Apirilaren 3an, ordea, militar talde batek estatu kolpea jo, eta Conték hartu zuen presidente kargua. Gineako Alderdi Demokratikoa estatu-alderdia eta haren erakundeak desegin zituen, preso politiko asko askatu eta ondasunak itzuli zitzaizkien, eta nekazariek salgaietan ordaindu beharreko zergak ezabatu zituen. Alabaina, ez zen demokraziarik ezarri, eta alderdi politikoak debekatu ziren.

1993ko abenduan, presidentetzarako hauteskundeak egin ziren; Conté izan zen garaile, alde txikiarekin ordea. Protestak izan ziren, hauteskunde garbiak ez zirelakoan. Hauteskunde kanpaina eta hauteskundeak berak ere bortizkeria giroan egin ziren, eta hildako asko izan zen. Conté nagusitu zen 1998ko abenduko presidentetzarako hauteskundeetan ere eta, aurrekoan bezala, emaitzen kontra agertu zen oposizioa. 2001ean, konstituzioa aldatu zuen hirugarren agintaldira aurkeztu ahal izateko; hori ahalbidetzeko antolatu zen erreferendumean herritarren % 98k alde bozkatu zuen, baina parte hartzea oso txikia izan zen.[2]

Horiek horrela, 2003an berriz hautatu zuten presidente. 2004an Lounseny Fall izendatu zuen lehen ministro, baina urte hartan bertan uko egin zion karguari, AEBetan zela, Conték ez ziolako behar adina aukerarik ematen herrialdeko ekonomia salbatzeko. 2007an, greba ugariren eta manifestazioen ondoren, Lansana Kouyate izendatu zuen lehen ministro. 2008ko abenduaren 22an hil zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Gineako presidentea hil da, eta armadak Gobernua desegin du. Berria, 2008ko abenduak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  2. Hirugarren agintaldiari eustea lortu du Conték, erreferendumean. Euskaldunon Egunkaria, 2001ko azaroak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]