Le Moniteur universel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Le Moniteur universel
Le Moniteur universel
Mota informazio orokorra
Lehen zenbakia 1789ko azaroaren 24a
Azken zenbakia 1901eko ekainaren 30a
Banatze lurraldea Frantzia
Argitaratze hiria Paris
Hizkuntza Frantsesa
Maiztasuna egunero
Sortzailea Charles-Joseph Panckouke

Le Moniteur universel Charles Joseph Panckouckek 1789ko azaroaren 24an Parisen sortutako egunkari frantses bat izan zen eta, 1901eko ekainaren 30ean, desagertu zen.

Frantziako Iraultza garaian, egunkari garrantzitsuena izan zen eta, denbora luzez, frantses gobernuaren egunkari ofiziala. Napoleonen garaian, enperadorearen erregimenaren propaganda tresna izan zen.

Iraultza garaian, egunkaria Frantzia osora eta baita Europara eta AEBetara ere zabaldu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Batzar Nazionalean sortutako eztabaiden interes handia piztu zuten eta Hugues-Bernard Maretek Batzarraren buletina argitaratzeko ideia izan zuen.

Charles-Joseph Panckoucke (1736-1798) Mercure de France aldizkariaren jabea eta, 1785ean, Encyclopédie ospetsuaren editoreak buletina egunkari handiago baten barnean txertatzeko egokitasunaz konbentzitu zuen, Gazette nationale edo Le Moniteur universel.

Napoleonen garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1799ko abenduaren 2an Le Moniteur egunkari ofizial bilakatu zen. Napoleonek, edukiaren arduradun ziren Hugues-Bernard Maretetaz eta Jean Jacques Régis de Cambacérèsen bitartez, egunkariaren kontrola eskuratu zuen. Napoleonek zorrotz kontrolatzen zuen prentsa eta Armada Handiaren eta Ingalaterraren aurkako artikuluek lege eztabaiden informeen ordea hartuko zuten berehala.

1811ko urtarrilaren 1ean, Gazette National izena kendu eta Le Moniteur universel jarri zioten. Politikaz gain, literatura, zientzia eta artea ere landu zuten haren artikuluek.

1815eko martxoaren 20an Napoleon Elbako erbestalditik itzuli zenean, Le Moniteur berriro bilakatu zen egunkari ofizial. Hantxe iragarri zen Luis XVIII.aren irteera edo enperadorearen etorrera.

1830eko iraultzaren ondoren, behin-behineko gobernuak egin zuen lehenengo gauzetako bat Le Moniteur egunkariaren kontrola hartzea izan zen.

Desagerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1868ko abenduaren 31n, Le Moniteur egunkariaren ordez, Journal officiel de la République françaiseizan zen eta egunkariaren jarraipena independentea izan zen, 1901eko ekainaren 30ean desagertu zen arte.