Legasako geralekua
Legasa | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Bertizarana, Nafarroa |
Geltokiaren datuak | |
Irekiera | 1916ko maiatzaren 28a |
Itxiera | 1956ko abenduaren 31a |
Nasak | 1 |
Trenbideak | 1 |
Jabea | Nafarroako Gobernua |
Legasa Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geraleku zahar bat da, Bertizarana ibarreko Legasa herrian kokatuta dagoena.
Gaur egun, Bidasoako bide berdearen barruan dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889. urtean onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916. urtean Elizondo eta Irun lotuko zituen bidaiari eta ondasunak garraiatzeko linea hasi zen martxan. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen eta ondasunak zenbaitetan eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa izan zen behin betiko proiektua kudeatuko zuena. Proiektuak Iruñera luzatzeko baimena bazuen ere, luzaketa hau ez zen inoiz eman, eta Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatuko zuena Plazaolako trena izan zen.[1][2]
1920. urtean izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gehiago jaitsi zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren eta bederatzi urte geroago, 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta gutxiagoak zekarren krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetuz. Hiru urte beranduago, 1956ko abenduaren 31an, behin betiko itxi zen trena.[3]
Egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geralekua Irun — Elizondo burdinbidearen 39,7 kilometro-puntuan zegoen, 141 metroko altueran, Doneztebe–Elgorriaga eta Narbarte geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]
Geralekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ BERODIA R. (2007) El Ferrocarril del Bidasoa 1916-1956 Edit. Luis de Uranzu Kultur Taldea
- ↑ MARTINENA J.J. (1998) Navarra y el Tren. Colección Panorama nº25 Ed. Nafarroako Gobernua
- ↑ OLAIZOLA J., PLAZA A., PEREZ AMUCHASTEGUI P. (2004) El Ferrocarril del Bidasoa. Colecciones Rail. Ed. Trea.
- ↑ «Geralekuko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|