Edukira joan

Arraiozko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arraioz
Map
Kokapena
UdalerriaBaztan,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1916ko maiatzaren 28a
Itxiera1956ko abenduaren 31a
Nasak2
Trenbideak2
JabeaNafarroako Gobernua

Arraioz (lehen: Arrayoz) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki zahar bat da, Baztan ibarreko Arraioz herrian kokatuta dagoena.

Gaur egun, Bidasoako bide berdearen barruan dago.

Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889an onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916an hasi zen martxan Elizondo eta Irun lotzen zituen linea, bai bidaiariak, bai ondasunak garraiatzeko. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen baina, zenbaitetan eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa izan zen behin betiko proiektua kudeatu zuena. Proiektuak Iruñera luzatzeko baimena bazuen ere, luzatze hori ez zen egin, eta Plazaolako trena izan zen Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatu zuena.[1][2]

1920an izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gutxiagora murriztu zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren, eta bederatzi urte geroago 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta txikiagoa izateak ekarri zuen krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetu baitzuten. Hiru urte geroago, 1956ko abenduaren 31n, behin betiko itxi zen trena.[3]

Arraiozko geltokia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Irun-Elizondo burdinbidearen 47,3 kilometro-puntuan zegoen, 174 metroko altueran, Oharriz eta Oronoz-Mugairi geltokien artean. Tartea bide bakarrekoa zen eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berodia R. (2007) El Ferrocarril del Bidasoa 1916-1956 Edit. Luis de Uranzu Kultur Taldea
  2. Martinena J.J. (1998) Navarra y el Tren. Colección Panorama nº25 Ed. Nafarroako Gobernua
  3. Olaitzola J., Plaza A., Perez Amuchastegui P. (2004) El Ferrocarril del Bidasoa. Colecciones Rail. Ed. Trea.
  4. «Geltokiko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oronoz-Mugairi Arraioz Oharriz
Irun–Hiria Elizondo