Elizondoko geltokia
Elizondo | |
---|---|
Tren bat Elizondoko geltokian, 1916an | |
Kokapena | |
Udalerria | Baztan, ![]() |
Geltokiaren datuak | |
Irekiera | 1916ko maiatzaren 28a |
Itxiera | 1956ko abenduaren 31a |
Nasak | 3 |
Trenbideak | 5 |
Jabea | Nafarroako Gobernua |
Elizondo Irun-Elizondo burdinbideko tren-geltokia izan zen, Baztango Elizondo herrian zegoena, Nafarroa Garaian. 1916an inauguratu zen, eta 1956an itxi.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889an onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916an hasi zen martxan Elizondo eta Irun lotzen zituen linea, bai bidaiariak, bai ondasunak garraiatzeko. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen baina, zenbaitetan eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa izan zen behin betiko proiektua kudeatu zuena. Proiektuak Iruñera luzatzeko baimena bazuen ere, luzatze hori ez zen egin, eta Plazaolako trena izan zen Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatu zuena.[1][2]
1920an izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gutxiagora murriztu zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren, eta bederatzi urte geroago 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta txikiagoa izateak ekarri zuen krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetu baitzuten. Hiru urte geroago, 1956ko abenduaren 31n, behin betiko itxi zen trena.[3]
Elizondoko geltokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irun-Elizondo burdinbidearen 51,5 kilometro-puntuan zegoen, 203 metroko altueran, Lekarozko ikastetxeko geralekuaren eta amaiera artean. Bide bakarrekoa zen, eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berodia R. (2007) El Ferrocarril del Bidasoa 1916-1956 Edit. Luis de Uranzu Kultur Taldea
- ↑ Martinena J.J. (1998) Navarra y el Tren. Colección Panorama nº25 Ed. Nafarroako Gobernua
- ↑ Olaitzola J., Plaza A., Perez Amuchastegui P. (2004) El Ferrocarril del Bidasoa. Colecciones Rail. Ed. Trea.
- ↑ «Geltokiko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|