Lennart Meri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lennart Meri
Lennart Meri 1998.jpg
2. Estoniako presidentea

1992ko urriak 6 - 2001eko urriak 8
Konstantin Päts - Arnold Rüütel
Atzerri Arazoetako ministro

apirila 1990 - martxoa 1992
Olev Olesk - Jaan Manitski
enbaxadore

Bizitza
Jaiotza Tallinn1929ko martxoaren 29a
Herrialdea  Estonia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Tallinn2006ko martxoaren 14a (76 urte)
Hobiratze lekua Metsakalmistu
Heriotza modua berezko heriotza: brain cancerra
Familia
Aita Georg Peter Meri
Ezkontidea(k) Helle Meri
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Tartuko Unibertsitatea
Lycée Janson de Sailly
Hizkuntzak frantsesa
errusiera
Estoniera
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, zinema zuzendaria, diplomazialaria, gidoilaria, itzultzailea, idazlea eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Estonian Academy of Sciences
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Pro Patria Union
IMDb nm0580736

Lennart Georg Meri (estonieraz ˈlennɑr̺t ˈɡ̥eorɡ̥ ˈmer̺i ahoskatua; Tallinn, 1929ko martxoaren 29aibidem, 2006ko martxoaren 14a) estoniar idazle, zinemagile eta politikaria izan zen. 1992tik 2001era bitartean Estoniako presidente izan zen. Estoniar mugimendu independentistaren buru nagusia izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georg Meriren seme zen, Estoniak Estatu Batuetan izan zuen lehenengo enbaxadorea (1940). Estonieraz gain, frantsesa, ingelesa, finlandiera, alemana eta errusiera hitz egiten zituen. Sobietar Batasuneko gudarosteak, Estonian sartu zenean, Tallinn hartu zuen, familiak Estatu Batuetara joaterik izan baino lehen, eta Lennart Siberian erbesteraturik bizitzera behartu zuten, 1941etik 1946ra, aitak kondena betetzen zuen bitartean. Han, beste hizkuntza finougriarrek interesa sortu zioten. 1953an Historian graduatu zen Tartu-ko Unibertsitate Estatalean, eta idazle eta zinemagile gisa hasi zen lanean. Aurrerago, Estoniako zinemagintza konpainia estatalaren zuzendari eta estoniar idazle sindikatuaren idazkari izatera iritsi zen, ''Eesti Rahvarinne'' (Estoniar Herri Frontea) alderdiaren sortzaileetako bat izateaz gainera. Estonian komunista ez zen lehen gobernuan (1990) kanpo arazoetako ministro izendatu zuten, eta bi urte geroago, enbaxadore Finlandian. Estonia Sobietar Batasunetik bereizi ondoren (1991), Errepublikako lehendakari hautatu zuten. 1996ko irailean, berriro hautatu zuten lehendakari, eta kargu horretan jarraitu zuen 2001ean utzi zuen arte. 2006ko martxoaren 14an hil zen, Tallinneko ospitale batean, gaixotasun luze baten ondoren.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1964 – "Tulemägede maale"
  • 1974 – "Virmaliste väraval"
  • 1976 – "Hõbevalge"
  • 1977 – "Lähenevad rannad"
  • 1984 – "Hõbevalgem"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lennart Meri Aldatu lotura Wikidatan