Tifon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau jainko greziarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Tifoi.
Tifon etruriar horma-irudi batean

Greziar mitologian, Tifon, Tifaon edo Tifeo (antzinako grezieraz Τυφών Typhôn, Τυφάων Typhaôn, Τυφωεύς Typhôeus o Τυφώς Typhôs, de τῦφος tuphos, ‘kea’; latinez Typhon) jainko primitibo bat da, urakan suntsitzaile bezala edo hegodun munstro beldurgarri baten antzera, ehun suge inguru bere izterretan banatuak dituela eta ahotik sua botaz aurkezten dena.

Gearen azken semea izan zen, kasu honetan, Tartarorekin, beheko hustasun leizetsua.

Apolori eginiko Homeroar ereserkiak Delfosen Tifaon munstroa, bere forma minostarrean,Hera arkaikoaren seme bat egiten du, berak bakarrik sortutakoa, Hefestoren munstrozko bertsio bat bezala, Ziliziako leize batean erditua, eta bertan bakandua, Arimoseko lurralde misteriotsuan (Iliada, ii 781-783). Zilizian izan zen non Zeusek antzinako munstroaren aurka borrokatu zuen, garaituz, borroka zail batean. Tifonek, bere garrekin eraso zuen Zeus, denbora baterako garaituz, zurdak moztu eta larruzko zaku batean utziz, korukos delakoa, korukion atronaren, Koriziar kobazuloa jatorri etimologikoa dena. Ziliziako lurraldeak, Anatoliaren hego-ekialdean iparraldeko hititekin harremanetan jartzeko aukera asko izan zituen. Walter Burkertek, istorio honek, Iluyankaren hititar mitoarekin dituen antzekotasun batuk nabari ditu.

Olinpiar jainkoen antzinako etsaia, azkenik, Zeusek garaitu zuen, eta Tartarora bidalia izan zen, edo Etna sumendipean giltzaperatua (Eskilo Prometeo kateatua 370, Pindaro Pitiarrak I. 19-20), non, "bere bizkarraren luzera osoa, ohantzearen aurka zabaldua, honek zauritu eta eztenkatzen duen", edo beste toki sumenditsu batzuetan, non erupzioak sortzen dituena den.

Tifon, beraz, sumendi indarren irudikapen ktonikoa da, Hefesto (Vulcano erromatar mitologian) olinpiar irudikapena den bezala.

Tifonek Ekidnarekin izan zituen semeen artean Zerbero, Ortro, Kimera, Esfingea, Lernako hidra, Ladon Herensugea, Nemeako lehoia, Prometeoren arranoa, Kolkidako herensugea eta Kromioko zerremea daude. Haize bero eta arriskutsuen aita ere bada (grezieratik typhein "kea bota") horregatik, "tifoi" hitzaren etimologia posible bat bezala hartzen delarik, ustez, pertsiarrek طوفان Tufân bezala hartua, eta arabiarrek, Indiako ozeanoan gertatzen diren zikloi ekaitzak barnean hartzeko.

Beranduagoko idazle helenistikoek, Tifon Seth egiptoar jainkoarekin identifikatu zuten, eta ikertzaile erlijiosoek, Sandalfon goiaingeruarekin identifikatzen dute.

Batzuetan, Tifon izeneko bigarren pertsonaia bat aipatzen da, jada aipaturikoaren semea, honen berdin-berdina, eta, orokorrean, erraldoietako bat bezala hartzen delarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tifon Aldatu lotura Wikidatan