Lesley Gore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lesley Gore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLesley Sue Goldstein
JaiotzaBrooklyn1946ko maiatzaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaManhattan2015eko otsailaren 16a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSarah Lawrence College (en) Itzuli
Dwight-Englewood School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, musikaria, aktorea eta estudioko musikaria
Izengoitia(k)Lesley Gore
Genero artistikoapop musika
DiskoetxeaMercury Records (en) Itzuli

lesleygore.com
IMDB: nm0330753 Allmovie: p27846 IBDB: 78799
Spotify: 08b2PA6eFyugsWAk41eQKZ iTunes: 1252853829 Musicbrainz: 7f565c58-cf5d-441b-821f-c314ddf60c99 Songkick: 549998 Discogs: 254132 Allmusic: mn0000208582 Find a Grave: 142700765 Edit the value on Wikidata

Lesley Sue Goldstein,[1][2] Lesley Gore izenez ezaguna (New York, 1946ko maiatzaren 2a - 2015eko otsailaren 16a), abeslari, aktore, musikagile eta ekintzaile estatubatuarra izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesley Sue Goldstein[3]  Brooklynen jaio zen, New Yorken, klase ertaineko familia judutar batean. Leo Goldsteinen eta Ronny Gorenen alaba da. Aita Peter Panen[4]

jabea zen, haurrentzako bainu-arropa eta barruko arropa egiten zituena, eta ondoren, marka-lizentzien agente lider bihurtu zen arropa-industrian.

2005eko elkarrizketa batean, homosexuala zela adierazi zuen  eta Lois Sasson luxuzko bitxien diseinatzailearekin harremanetan egon zela 1982tik. Berak bazekien homosexuala zela 20 urte zituenetik, eta adierazi zuen musikaren negozioa "erabat homofoboa" zela. Hala ere, "nire bizitza naturalki bizi izan dut eta egin nahi nuena egin dut", esan zuen.

Ibilbidea musikaren munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963–1979: arrakasta komertziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963an "It's My Party"-ren bertsioa Quincy Jonesekin grabatu zuenean, bera bigarren hezkuntzako ikaslea zen oraindik. Abesti honekin izugarrizko arrakasta lortu zuen. Bertsioak milioi bat kopia baino gehiago saldu zituen eta urrezko errekor[5] lortu zuen.

Batxilergoa egin ondoren, abeslari gisa agertzen jarraitzen zuen bitartean, Gore Sarah Lawrence Collegen izan zen, literatura britainiarra eta amerikarra ikasten. Eskolan musika folklorikoa 'chic' gisa goraipatu zen, eta Pop musikari, berriz, 'uncool'-ez iseka egiten zitzaion maiz.

Gorek kontratu bat sinatu zuen Mercury Records-ekin bost urtez. Gore formalki kontratatu zioten Mercuryri seigarren urterako. Denbora horretan, "He Gives Me Love (La La La)", Eurovisioneko Abesti Lehiaketaren irabazle batean oinarritutako bertsio bakarra, # 96ra igo zuen Music Businessen zerrendetan.

1970ean, Crewe Records-ekin sinatu zuen.  Bob Crewe ekoizlearekin bildu zen eta California Nights albuma egin zuen. 2005ean, "Ever Since" diskoa grabatu zuen Gorek, Blake Morgan ekoizle eta konpositorearekin, Engine Company Records etiketarekin. The New York Times, Rolling Stone, Billboard Magazine eta beste hainbat prentsa nazionalen kritikak jaso zituen albumak.

Konpositore bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesley Gorek 1980ko Fame filmeko soinu-bandarako abestiak konposatu zituen. 1996an Grace Of My Heart filmerako abesti bat idatzi zuen, "My Secrets Love".[6]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an, "It's My Party" izendatu zuten Grammy Sarietako Rock and Roll grabaketa onenaren kategorian.

Irrati Publiko Nazionalak (NPR) Lesley Gore Sings Of Mixed-Up Hearts, Goreren bigarren albuma, emakumeek grabatutako 150 album onenetako baten eramaile izendatu zuen. Albumak zerrenda ofiziala galdu zuen (1964orainaldia) 1963an kaleratu zuelako.

Musika konposatu zuen soinu-bandetarako, hala nola 1980an estreinatutako Fame filmerako. Film honetako «Out Of Here On My Own» abestia, Oscar sarietan abestirik onenaren kategorian izendatu tuten. Haren «You Don't Own Me» (1964) abestia, mugimendu feministaren ereserki batean bihurtu zena, 1996an ezagutarazi zuten berriro The First Wife Club filmean.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesley Gore bere bizitzan oinarritutako ikuskizun batean aritu zen lanean, 2015eko otsailaren 16an biriketako minbiziaz hil zenean[7], Manhattanen, 68 urte zituela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Lesley Gore. 2020-04-20 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. (Ingelesez) Lesley Gore. 2020-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  3. (Ingelesez) «Lesley Gore» Biography (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  4. (Ingelesez) Laing, Dave. (2015-02-17). «Lesley Gore obituary» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  5. Murrells, Joseph. (1978). The book of golden discs. London : Barrie & Jenkins (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  6. (Ingelesez) Publishing, Here. (2006-01-17). The Advocate. Here Publishing (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  7. (Ingelesez) Pareles, Jon. (2015-02-16). «Lesley Gore, Teenage Voice of Heartbreak, Dies at 68» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).