Leticia Gaspar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leticia Gaspar

Bizitza
JaiotzaBilbo1982ko urriaren 25a (41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakartista eta ikertzailea

Leticia Gaspar Garcia (Bilbo, 1982ko urriaren 25a) artista eta ikertzaile euskalduna da. Sari ugari jaso ditu, bai eta sorkuntzarako, egoitzarako eta ikerketarako bekak ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leticia Gaspar Bilbon jaio zen. UPV/EHUn egin  ditu ikasketak. Arte Ederretan lizentziatua eta doktorea da, eta hainbat ikastaro, tailer eta mintegietan parte hartu du. EHUko beka baten laguntzaz hamarkada bat aritu da ikerketa lanean, eta ondorioz, bere doktorego tesia osatu eta defendatu du 2020ko hasieran.[1]

Bere tesia “Estereotipos sexualizados asociados a las mujeres en las representaciones pictóricas desde principios del siglo XX hasta principios del siglo XXI” deitzen da. Tesi horretan Leticia Gasparrek pinturan emakume biluziak edo sexu-jarrerak  nola irudikatzen diren aldi horretan aztertzen du. Tesia pinturetako eduki sexistei buruzko hausnarketa kritikoa da. Horretarako, lanen lagin zabala jaso du, eta analisi konparatibo bat ezarri du, emakumeak pinturan nola irudikatzen diren eta zer estereotipo lotzen zaizkien aztertzeko.[2]

Leticia Gaspar diziplina anitzeko artista da, eta pintura, argazkigintza, ilustrazioa eta komikia erabiltzen ditu, nahiz eta azken aldian pinturan zentratu bere lana. Bere pintura lanak hondakinetan, eraikinetan edo dendetan oinarritzen dira. Ez du paisaia-zentzuan margotzen, baizik eta eraikin edo denda bakar batean zentratzen da. Gasparrek ez du kopia bat sortzeko interesik eta, oro har, bere arreta erakarri duten irudi edo ideia partikularretatik abiatzen da bere prozesu artistikoa. Hortik abiatuta, eszena osatzen du.[3]

Bere lan plastikoak hiri-ingurune garaikidea aztertzen du, pintura-baliabideen erabilera, argiaren erabilera, konposizioa eta kolorea bereziki azpimarratzen dituen figurazioa erabiliz.[4]

Bekak[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lana hainbat museo eta udaletxetan dago ikusgai. Banakako eta taldeko hainbat erakusketetan parte hartu du.[6]

Banakako erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeko erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 baino gehiagotan parte hartu du  (Espainia, Portugal, Italia, Serbia, EEUU, Alemania), euren artean,

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003 eta 2018 artean 100 lehiaketa baino gehiagotan lortu ditu sariak. Aipatzeko batzuk:

  • XX Bienal Internacional de arte de Cerveira, erosketa, (2018)
  • Alcalá Hiriko Ikusmen-arteak XLVIII Sarietan 1. Saria (2017)
  • "Tomelloso hiria" XLIX. Pintura eta Marrazketa Lehiaketan eskuratze-fondoa (2017)
  • 1. Saria LXXIV José Camarón Nazioarteko Arte Lehiaketan, Segorbe (2017)
  • Pintura eta Kirol Eskulturaren VIII. Bienalean eskuratzea, Burgos (2017)
  • San Fernando Gaztelua Arte Plastikoen XXXV. Lehiaketa Nazionalean eskuratzea, Bolaños (2017)
  • 3. Saria paper gaineko VIII. Nazioarteko Arte Sarian Bartzelona Olinpikoa Fundazioa (2017)
  • 3. saria Carlton Hotelaren VII. Arte Lehiaketan (2017)
  • Ohorezko domina Arte Plastikoetako XXVI. Lopez Villaseñor Sari Nazionalean (2017)
  • Medina de Pomar Hiria XXIII. Pintura Lehiaketa Nazionaleko 1. Saria (2016)
  • 2. Saria Eduardo Ruiz-Golluri X. Sarian (2016)
  • Errioxako XXXII. Arte Gaztearen Erakusketako finalista (2016)
  • 1. Saria Art Nalón arte plastikoen XXIII. Lehiaketa Nazionalean (2015)
  • Errioxako Legebiltzarreko IX. Pintura Lehiaketan hautatua (2015)
  • Ertibilen aukeratua. Bizkaiko Foru Aldundia (2014)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://gestion-servicios.ehu.es/ikertuRS/fichaCurriculum/13677. .
  2. «Leticia Gaspar: “Emakumea objektu eta pasibizatu bezala irudikatzen duen imajinarioan bizitzen ohitu gara”» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  3. (Ingelesez) «Leticia Gaspar : contemporary Spanish Painter - Singulart» www.singulart.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  4. LETICIA GASPAR GARCÍA | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  5. (Gaztelaniaz) «CV» leticia (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  6. (Ingelesez) «Leticia Gaspar: painting figurative expressionism (artist)» VirtualGallery.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]