Edukira joan

Liam O'Flynn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liam O'Flynn
O'Flynn musikaria uilleann pipes gaita jotzen. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKill1945eko apirilaren 15a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaDublin2018ko martxoaren 14a (72 urte)
Heriotza modua: birika-enfisema
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, flauta-jolea eta bagpiper (en) Itzuli
Genero artistikoaIrlandako musika
Musika instrumentuaxirolarrua
Uilleann pipesa

IMDB: nm1620838 iTunes: 370512 Musicbrainz: ca0e1bd6-541b-4a47-851f-35750b332783 Songkick: 199434 Discogs: 255447 Allmusic: mn0000227465 Edit the value on Wikidata

Liam O'Flynn edo Liam Óg Ó Floinn, irlanderaz (Kill, Kildare/Contae Chill Dara, Leinster, 1945eko apirilaren 15a - 2018ko martxoaren 14a) musikari irlandarra izan zen. Irlandako gaitaren ("Uilleann pipes") jotzailea izan zen, batez ere.

Bestela, musika ibilbideari dagokionez, Christy Moore, Andy Irvine eta Dónal Lunny musikariekin batera Planxty taldeko kidea izan zen. Urteekin, hainbat artista eta talderekin egin zituen kolaborazioak. Shaun Daveyrekin batera bikote musikala osatu zuen, batik bat.

Euskal Herrian, 1996an jo zuen Getxon "Oskorri" taldearen 25. urteurrena zela-eta, "Gaztelugatxe" abestia hain zuzen ere.

  • Liam O'Flynn (1988)
  • The Fine Art Of Piping (1991)
  • Out to an Other Side (1993)
  • The Given Note (1995)
  • The Piper's Call (1999)

Planxty-rekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Planxty (1973)
  • The Well Below the Valley (1973)
  • Cold Blow and the Rainy Night (1974)
  • After the Break (1979)
  • The Woman I Loved So Well (1980)
  • Words and Music (1983)
  • Planxty (2004)

Shaun Davey-rekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The Brendan Voyage (1980)
  • The Pilgrim (1983)
  • Granuaile (1985)
  • The Relief Of Derry Symphony (1990)
  • May We Never Have To Say Goodbye (2006)

Gaztelugatxe abestia Oskorrirekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an Oskorriren 25. urteurrenean Liam O'Flynn irlandar musikariak lehenengo ahapaldia euskaraz deklamatu zuen, eta bigarrena Oskorrikoek irlanderaz kantatu zuten, E. Béhal eta S. Ó h'Eochagáin lagunek itzulita, honela:[1]

Oskorri taldea
Gaztelugatxe


Euskazko hitzak: Liam O'Flynn-ek gaeleraz:
Seirehun urte inguru

kosta aldean zen gertatu,

itsasgizon zahar batek

behintzat hala zidan kontatu,

enbat itzelak Gaztelugatxen

untzi eder bat zuen hondatzen,

euskaldunontzat barruan

altxor haundiak ei zekartzan.


Igaz udako goiz batez

eguzkiaren lehen printzez

jo nuen itsas barrena

bihotza dardara eginez,

murgildu nintzen ur gardenetan,

arakatu ongi hare-haitzetan,

han zegoen tinkaturik

goroldioak estalirik.


Indar guztioz bultzatzen

altxor kutxa zabaldu nuen,

atzera egin ninduen

uhin haundia altxatu zen,

inor ez zapaltzeko gogoa,

zapalduak ez izatekoa,

hau da gure urguilua

altxor guztien iturria.


Eta hau hola ez bazan

sar nazatela kalabazan,

ipui txit barregarriak

kontatu nizkizuen plazan.

.

.

.

.

.

.

.

.


Maidin Samraidh anuraidh

leis na cead solas don ghrian an lae,

isteach agus sios liom san uisce,

bhí mó chroí i mo bhéal agam.

Chuaigh mé tríd an uisce, geall, glan

a lorg tríd na clocha agus an graineamh

is ainsin a bhí sé leágtha ar bun,

cludaithe le dolusc na farraige


.

.

.

.

.

.

.

.


.

.

.


.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Oskorri & Liam O'Flynn. (1996). Gaztelugatxe. Oskorri & Liam O'Flynn (1996-09-13) (6'03). .