Edukira joan

Liber regum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liber regum
Hasiera
Datuak
Idazleaezezaguna (1194 eta 1209 artean)
GeneroaKronika
HizkuntzaNafar erromantzea
HerrialdeaIruñeko Erresuma
Euskaraz
IzenburuaNafar kronikak

Liber regum 1194 eta 1209 artean[1] nafar erromantzez idatzitako kronika da, Iberiar penintsulako historiografiaren antzinentzat jota[2].

Idazle ezezagunak (aditu batzuen ustez Fiteroko monje bat) bere lanean Iberiar penintsulako historia Hasiera liburutik XII. menderaino azaldu zuen. Itun Zaharreko pasarteak aipatu zituen persiar erregeekin lotuak. Erromatar enperadoreen, errege godoen eta Frantziako erregeen berri eman zuen (Filipe II.a Frantziakoa arte, hau orduan Frantziako erregea zela esanez edo «qui agora es rei de França»). Horretarako litekeena da Linage de los reyes d'Espanya erabili izana.

Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik, XIII. eta XIV. mendeetako agiri eta notari-akten moduko nafar erromantzez idatzita zegoen. Latinezko «e» eta «o» xeheak -ie eta -ue diptongo bilakatu zituen, baita yod (noctem<nueit) diptongo ere. Hasierako f- (feito) eta talde jantziak pl-, cl- y fl- (plover eta clamar) mantendu zituen. -kt eta -ult taldeak -it (factum<feito) -uit (multum<muito) eta l+ yod taldea (ly-) ll (filium<fillo) bilakatu zituen. "lor" eta "lures" posesiboak eta «qui» erlatiboa agertzen dira subjektua ordezkatzeko: «pues ovo Adam otro fillo, qui ovo nomne Seth» (Adamek beste seme bat izan zuen, Seth izenekoa). «ne/en» eta «hi/i» lokatiboak ere erabili zituen: «el fo s'end» (handik joan zen) edo «fo hi grand la famne» (gosete handia izan zen). Ezaugarri hauek guztiak ondorengo nafar-aragoieran agertuko ziren, baina baita gaztelaniazko mailegu asko ere[3].

Iturri moduan nahiko inportantea izan zen. 1220an gaztelaniara itzuli eta Cronicon villarense izena hartu zuen. Honek Rodrigo Ximenezen De rebus Hispaniae, Lucas Tuykoaren Chronicon mundi edo Alfontso X.a Gaztelakoaren Estoria de España kroniken iturria izan zen[4]. Portugesera ere itzulia izan zen.

Literatura arloan, kontatzeko mintzaira zabala erabili zuen. Adibidez, hona hemen nola azaldu zuen Ramiro I.a Aragoikoaren heriotza 1063an Grausko guduan Al-Muqtadir Saraqustako taifaren erregea eta Antso II.a Gaztelakoa borrokatzen ari zela:

« Est rei don Remiro fo muit bueno, et ovo muitas faziendas con moros e lidió muitas vezes con ellos e vencielos. Et a postremas vino sobr'éll el rei don Sancho de Castiella con grant poder de moros e con tod el poder de Çaragoza, qui era de moros. Vinieron ad él a Sobrarbe e gastoronle toda la tierra, et él vino ad ellos a batalla e lidió con ellos e matoron lo ý en Grados »

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Deyermond, Alan D.. (2001). Historia de la literatura española. 1: La Edad Media Bartzelona: Ariel, 150 or. ISBN 843448305X..
  2. Ubieto Arteta, Antonio. (1981). Historia de Aragón. II. Literatura medieval I Zaragoza: Anubar, 36-37 or. ISBN 84-7013-186-9..
  3. Pérez Lasheras, Antonio. (2003). La literatura del reino de Aragón hasta el siglo XVI. in: Biblioteca Aragonesa de Cultura. Zaragoza: Ibercaja-Institución Fernando el Católico, 99 - 100 or. ISBN 84-8324-149-8..
  4. M. Serrano y Sanz. (1919). «Cronicón villarense (Liber regum). Los primeros años del siglo XIII. La obra histórica más antigua en idioma español» Boletín de la Real Academia Española (Madril) VI: 192-220..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]