Rodrigo Semenez Arradakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rodrigo Semenez Arradakoa
Rodrigo-ximenez-rada.jpg
Toledoko artzapezpikua

1209 - 1247
Martín López de Pisuerga Itzuli - Juan de Medina de Pomar Itzuli
Bizitza
Jaiotza Gares1170
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Nafar-aragoiera
Heriotza Lyon1247ko ekainaren  10a (76/77 urte)
Hezkuntza
Heziketa Boloniako Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak latina
alemana
frantsesa
italiera
antzinako gaztelania
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa, historialaria, gudaria, politikaria eta eruditea Itzuli
Genero artistikoa Kronika
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Navas de Tolosako gudua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Firma de Rodrigo Jimenez de Rada.png

Rodrigo Semenez Arradakoa[1] (Gares, 1170 - † Vienne, 1247ko ekainaren 10a) elizgizon eta historialari nafarra zen. El toledano izenez ere ezaguna, Toledoko artzapezpikua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroan Boloniako Unibertsitatean ikasi zuen. Gero Osmako apezpiku (1208) eta Toledoko artzapezpiku (1209) bihurtu zen. Toledon katedral berriaren lehenengo harria jarri zuen. Toledotik itzal handia izan zuen Alfontso VIII.aren eta Fernando III.aren erreinaldietan. Palentziako unibertsitatea sortu zuen. 1212ko Navas de Tolosako guduan Alfontso VIII.ari lagundu zion eta kronikari bihurtu zen. Nafarroaren eta Gaztelaren arteko tentsio handiko garaian, erreinu musulmanen kontrako kristauen aliantza babestu zuen, Gaztelaren gidaritzapean.

1214an erregeak Milagroko gaztelua eman zion, baita inguruko eskualdea ere. 1217an, Honorio III.a aita sainduak gurutzada bat antolatzeko agindua eman zion. Horrela Caceres (1217) eta Requena (1218) eraso zituen baina ezin zituen konkistatu. 1231an, Fernando III.a Gaztelakoa erregea zela, Quesada eta Cazorla hartu ziten. 1238an, Jaume I.a Aragoikoak Valentzia okupatu zuenean, Toledorako aldarrikatu zuen. Lyonen hil zen, Inozentzio IV.a aita saindua ikusi eta bueltan zeudela.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat historia lan argitaratu zituen. Horietan, Nafarroako Eneko Enekoitz erregeari "Aresta" ezizena onartzen dio. Bestalde, Semenez Arradakoak zabaldu zuen indar musulmanen kontrako Clavijoko guduaren istorioa; bertan, Santiago Matamoros soldaduei agertu bide zitzaien lehendabiziko aldiz, etsaiaren kontrako borrokan bihotza emateko. Frogatuta dago gudu hori ez zela inoiz gertatu.

  • De rebus Hispaniae, non Iberiar penintsulako historia 1243 arte azaldu zuen.
  • Hunnorum, Vandalorum et Silingorum Historia
  • Ostrogothorum Historia
  • Historia Romanorum
  • Historia arabum, arabiar-iberiar kultura azaltzen duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodrigo Semenez Arradakoa Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Gorosterratzu, Javier. D. Rodrigo Jiménez de Rada. Gran estadista, escritor y prelado, Iruñea: Imprenta Vda. de T. Bescansa, 1925.
  • (Latinez) Roderici Ximenii de Rada opera omnia (Juan Fernández Valerde edituatua), Turnhout: Brepols, 1992-1993
  • (Gaztelaniaz) José Ramón Castro Álava. Don Rodrigo Ximénez de Rada. Nafarroako gobernua. Iruñea, 1980.
  • (Gaztelaniaz) Francisco Javier Pérez de Rada y Díaz Rubín, Jauregizarko markesa. El arzobispo don Rodrigo Giménez de Rada. Pérez de Rada, Javier. Madrid, 2002.
  • (Gaztelaniaz) Alan D. Deyermond, Historia de la literatura española, vol. 1: La Edad Media, Bartzelona, Ariel, 2001, orr. 152-153. ISBN 84-344-8305-X
  • (Ingelesez) Pick, Lucy. Conflict and Coexistence: Archbishop Rodrigo and the Muslims and Jews of Medieval Spain. Oxbow Books: 2004. ISBN 0-472-11387-9.