Lide Leibar Eraso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lide Leibar Eraso

Bizitza
JaiotzaOiartzun1993ko urriaren 11 (30 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea
(2011 - 2015) lizentziatua
Espainiako Olinpiar Batzordea
(2016 - 2019) master
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea, eskiatzailea, eskalatzailea eta prestatzaile fisikoa
KidetzaErrekaleor

Facebook: lide.leibareraso Instagram: lide.leibar Edit the value on Wikidata

Lide Leibar Eraso (Oiartzun, Gipuzkoa, 1993ko urriaren 11) gipuzkoar mendizalea da. Urteak eman ditu mendiko eskian lehiatzen Euskal Herriko selekzioarekin eta baita Espainiako selekzioarekin ere. Prestatzaile fisikoa izandakoa, pister lanetan aritzen da Formigalen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik mendiarekin gertuko harremana izan du Lidek. Erdigunetik urrun zegoen baserrian bizi izan da 6 urte zituenetik eta horrez gain gurasoak mendizaleak izateak asko eragin zion bere zaletasunean. Lau urterekin hasia zen gurasoekin eskiatzen.[1] Zortzi urterekin eskola-kirola egiten zuen, gero saski baloian jokatzen hasi zen eta 15 urterekin, jada, mendiko eskian.

Ama eta anaiarekin mendiko eski- lasterketaren helmugan

Aita Adolfo Leibar Mendarte da, ama zena, berriz, Miren Eraso Iturriotz. Anaia Yon ere, beti izan da eskiatzaile sutsua eta haren kontakizunak entzunda animatu zen Luz Ardidenen egiten zen “stagera”.[2] Geroztik urte luzez aritu da mendi eskiko lehiaketetan parte hartzen, eta behin etapa hori gaindituta beste bide batzuetatik jarraitu du bere kirol zaletasuna lantzen, hau da, mendia, eskia eta eskaladan aritzen da baina beste era batera.

Bere ikasketak, zaletasunak edota lana medio, leku desberdinetan bizitzea suertatu zaio, tartean Gloucester-ren (Ingalaterra), Erasmus programako ikasketak egiteko. Gasteizen ikasten zegoela Errekaleor Bizirik proiektua.[3] ezagutzeko aukera izan zuen eta bertako kide aktiboa izan zen 2015-2018 urte bitartean.

Formazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolari lotutako ikasketak burutu zituen.[4]

  • Jarduera fisikoa eta Kirolaren Zientzietan graduatua da (EHU). 
  • Goi Errendimenduko Kirol-ean Masterra du Madrileko (COE). Master Amaierako Lanaren izenburua "Mendiko eskiaren alderdi fisiologikoak" izan zen.[5] Lan hau Deporte, Salud y Entrenamiento aldizkarian argitaratu zen 2020an.[6]

Eskola munduko lehen pausoak, Oiartzungo Iturburu udal haur eskolan eman zituen eta behin hiru urte beteta Elizalde Herri ikastetxean burutu zituen unibertsitate arteko ikasketak.

Ordesan

Batxilergoa Koldo Mitxelenan ikasi zuen, Oreretan.

Mendiko eskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteen mendi eskiko Euskal Selekzioa osatu zenean sartu zen Lide mendi eskiko ekipoan. 10 urte eman zituen bertan.[7]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko eskian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2012ko Euskadiko Txapeldun junior eta senior mailan.[8]
  • 2016ko Bikotekako Euskadiko Txapelduna Uxue Frailerekin.[9]
  • 2017ko Bikotekako Euskadiko Txapelduna Igone Camposekin.[10]
  • 2018ko Bikotekako Euskadiko Txapelduna Igone Camposekin.[11]

Beste[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010: Munduko txapelketan parte hartzea. Canillo (Andorra).[12]
  • 2011: 3. Juniorra Espainiko Banakako Txapelketan[8] eta Munduko Txapelketan parte hartzea Claut (Italia).[13]
  • 2013: 2. Juniorra Espaniko Banakako eta Kronoigoera Txapelketan.[14] 5. 6. 7. postua Munduko Txapelketan, banaka, bertikal eta sprint frogetan hurrenez hurren, Pelvoux (Frantzia)[15] eta 1. Seniorra Travesía Andres de Regilen Nahia Quincoces-ekin bikotea osatuz.[16]
  • 2017: 3. Seniorra Euskadiko Banakako Txapelketan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste kirol modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Konpetizioaz haratago mendiaz beste modu batera disfrutatzea ere oso gustuko du. Ibiltari modura mendi ibilaldiak baditu eginak, besteak beste:
  • Transpirenaika[17] zeharkaldia, aita eta osabarekin.[2]
  • Alpetan: Cervino, Mont Blanc, Gran Paradiso, Zinalrothorn
  • Pico Lenin (Kirgistan) 2019. Ez zuten gailurrik egin.[18]
Pister Formigalen
Pister Formigalen

Euskal Herriko Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Selekzioko kide izan zen, 2009-2018ra (2014-2015eko denboraldia izan ezik). Talde giroak asko lagundu zuen hainbeste urtez bertan jarraitzeko. Euskal Herriko Selekzioa bere neguko familia zen.

Espainiako selekzioko kide[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko txapelketetan parte hartzeko, Espainiako Selekzioko kide izan zen 2010, 2011 eta 2013. urteetan.[2]

Entrenatzaile/prestatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal selekzioan aritu ondoren, lehia alde batera uztea erabaki zuen eta 2019tik selekzioko hainbat eskiatzaileren entrenatzaile izan zen. Selekzioko kideez gain beste hainbat kirolari entrenatu ditu 2019-2022 bitarte.[19] [19]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Prestatzaile fisikoa: 2019-2022.[20] [21][22]
  • 2021etik: Pister bezela aritzen da Formigalen (neguko denboraldian).
  • 2023ko udan suhiltzaile lanetan Araban.

Herriko aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[23]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ugartemendia, Unai. (2023-07-25). ««Kirol zaila da, baina aterako dira eskiatzaile berriak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  2. a b c «Mujeres de Pyrenaica: Equipos femeninos de Euskal Mendizale Federazioa-Federación Vasca de Montaña: Lide Leibar Eraso» Mujeres de Pyrenaica 2013-11-06 (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  3. Errekaleor bizirik proiektua. (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  4. (Gaztelaniaz) «'La cima no es para tanto, el camino es lo que importa'» EITB 2021-03-22 (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  5. (Gaztelaniaz) «'La cima no es para tanto, el camino es lo que importa'» EITB 2021-03-22 (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  6. (Gaztelaniaz) Leibar Eraso, Lide. (2020). «Aspectos Fisiológicos del Esquí de Montaña» Deporte Salud y Entrenamiento (Asturias: Consejería de Cultura, Política Llingüística y Turismo. Dirección General de Deporte) 18: 35-41. ISSN AS-3692-2002..
  7. (Gaztelaniaz) «Mendi eskiko euskal selekzioko neskak prest dira denboraldiari aurre egiteko» Blog 2018-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Marc Pinsach y Gemma Arró, campeones de España de Esquí de Montaña» Barrabes.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  9. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/revistadesnivel. (2016-03-20). «Luis Alberto Hernando y Kiko Navarro ganan la Travesía Andrés de Regil» Desnivel.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  10. «Lide Leibar eta Igone Campos garaile, Andres de Regil zeharkaldian» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  11. SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-03-18). «Andres de Regil hitzordua eguraldi gaiztoak baldintzatuta» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  12. (Ingelesez) «CANILLO 2010 ISMF WORLD CHAMPIONSHIPS» International Ski Mountaineering Federation (International Ski Mountaineering Federation): 1..
  13. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/revistadesnivel. (2011-02-18). «Kilian Jornet y Mireia Miró, grandes bazas españolas en los Mundiales» Desnivel.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  14. (Ingelesez) «Anuario FEDME 2013 by FEDME - Issuu» issuu.com 2014-07-01 (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  15. (Gaztelaniaz) Este mes campeonatos del mundo de esquí de montaña y de esquí de fondo – Revista técnica del deporte Sport Training. (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  16. «Mujeres de Pyrenaica» pyrenaica1.rssing.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  17. (Gaztelaniaz) Rojo, Roberto Hernando. (2023-05-19). «Consejos senderismo: Transpirenaica, más que una travesía de montaña» Travesía. (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  18. (Gaztelaniaz) «La expedición al Pico Lenin de Nahia Quincoces» Oxígeno (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  19. a b Ugartemendia, Unai. (2023-07-25). «Urteetan ikasitakoa praktikan jartzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  20. Ureta, By Cristina. «Lide Leibar. Entrenatzaile Pertsonala» lideleibartraining.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  21. «“Belkoainek hogei urte beteko ditu ekainean” - Andoain» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  22. «Hasi saioa Facebook-en» Facebook (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
  23. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]