Miren Eraso Iturrioz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Eraso Iturrioz

Bizitza
JaiotzaDonostia1960ko maiatzaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOiartzun2009ko abenduaren 17a (49 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitateko Donostiako Campusa
Escola Massana
Bartzelonako Unibertsitatea
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzuzendari artistikoa, dokumentalista, historialaria eta editorea

Inguma: miren-eraso-iturrioz-1960-2009
Miren Eraso, alaba Lide eta Yon semearekin..

Miren Eraso Iturrioz (Donostia, Gipuzkoa, 1960ko maiatzaren 27a – Oiartzun, Gipuzkoa, 2009ko abenduaren 17a) artearen historialari eta sustatzailea, editorea eta dokumentu kudeaketan aditua izan zen.  

Bizialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miren Donostian jaio bazen ere, Oiartzunen bizi izan zen 1985etik, hil zen arte. Gurasoak Tona Iturriotz eta Jose Luis Eraso izan zituen. Bost senideren artean zaharrena zen. Bi seme-alaba izan zituen, Yon eta Lide.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo hiru urteak EUTGn egin ondoren Bartzelonako Unibertsitatean Artearen Historian espezializatu zen (1984).

Zeramika ikasketak burutu zituen Bartzelonako Massana, Arte eta Diseinu Eskolan[1] (1984-1985).

Dokumentazio Kudeaketan espezializazioa egin zuen Pompeu Fabran (1997).

Oteiza eta Abanguardia izan zen bere tesinaren gaia.[2]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986-1989 ikasturteetan, Errenteriako Zamalbide eta Azkoitiko lanbide heziketako institutuetan jardun zuen euskarako irakasle modura. Gero, irakaskuntza utzi eta bete-betean arte munduan murgildu zen. Miren Eraso oso ezaguna izan zen artearen munduan, batez ere 1990eko hamarkadatik aurrera Artelekun egindako lanagatik.[3]

Arteleku[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte munduan aritua eta aditua izan zen, bereziki Donostiako Arteleku zentroan. Liburutegiko bekadun modura hasi ondoren, zuzendari izatera iritsi zen.

1990 urteaz geroztik publikazio eta dokumentazio saileko arduraduna izan zen.[4] 1995etik aurrera, Artelekuk argitaratzen zuen Zehar arte kritikako aldizkariko gidoigile eta zuzendaria izan zen.[5][6][7]

2007tik 2008ra, Artelekuko zuzendari artistikoa izan zen.[8][9]  

2007ko urte hasieran eta 12 magazin dokumentatu proiektuak antolatuta, Johannesburgon egindako Transregional Meeting topaketara gonbidatu zuten.[10] Urte bereko uztailean eta Zehar aldizkariaren editore gisa, Alemaniako Kassel hirian egiten den Documenta 12, arte garaikideari eskainitako erakusketarik garrantzitsuenean parte hartu zuen.[11][10]

Artelekuko programazioaz arduratu zen 2008an, arduradunen esanetan «zentro artistikoaren ibilbidea ezaugarritu duen prestakuntza independentearen eredua garatuko den unean»,[11] baina Gipuzkoako Foru Aldundiak zentroa antolatu eta kudeatzeko moduarekin desadostasun batzuk zirela medio, bere kargua utzi egin zuen 2008an.[3][12]

Euskal kulturari eta arteari lotutako beste ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K6 kultur kudeaketa taldeko[13] sortzailetakoa izan zen 1989. urtean eta artearen historian, dokumentazioaren kudeaketan eta edizio lanetan zen aditua.[14] K6 kultur zerbitzuak Euskal Herriko museo, kultura etxe, erakunde eta abarrei gida-lana eskaintzea zuen xede. Museo ezagunenen artean, Oiasso, Zumalakarregi edo Igartubeiti bezalakoak aipatu behar.

2001ean, Mag.net[15] editore independenteen Europako plataformaren sortzaileetako bat ere izan zen.[16]

Bost urtez (2002-2006) Kulturaren aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin Pamielak antolatzen duen Juan Zelaia saiakera sariko epaimahaikoa izan zen.[4]

Miren Eraso, eskuinean, beste bi aditurekin batera, 2009an, Madrilen, Archival process jardunaldietan.

Carme Ortizekin batera, Espainiako aldizkarien edizioari buruzko ikerketa proiektuetan lan egin zuen, zenbait hedabidetan argitaratu direnak (besteak beste, The Magnet Reader Book[17] eta Desacuerdos[18]).

Miren Eraso zendu zenean, proiektu berritan zebilen lanean: Gasteizko Montehermoso kulturgunearen Mediateka sailean, VIVA. Arte feministaren eta pentsamendu garaikidearen sarea sortzeko proiektuan.[19] Bestalde, Artium, Montehermoso eta Uruguay eta Brasilgo kultur taldeekin elkarlanean Pensar la Edición proiektua burutzen ari ziren, Carme Ortiz eta Mar Villaespesarekin batera. Proiektu honen helburua pentsaera kritikoaren eta arte arloko aldizkari berri bat plazaratzea zen. Proiektuak aurrera egin zuen Mar Villaespesaren zuzendaritzapean.[20] 

Lanaren proiekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaizka Sarasolaren zuzeneko kontzertu batean, Kristinaenea parkean, Donostian, 2008ko apirilaren 30ean. Eskuinetik bigarrena da Miren Eraso.

Artelekuko edizioko arduradun bezala, nazioarteko ekitaldi ugarietan parte hartzea tokatu zitzaion. Hizlari modura, proiektuen aurkezle edo kolaboratzaile lanetan, Europako, Hego Ameriketako, EE.BBetako edo Hegoafrikako hainbat lekutan barrena ibilia zen. Errekonozimendu pertsonala handia eman zion ekitaldia, Alemaniako Kassel hiriak antolatutako Documenta 12, erakusketa izan zen.[10]  

Idatzitako artikulu eta kolaborazio ugari utzi zituen.[21] Baita ere, Laura Esteve, liburuaren egileetako bat izan zen, Mayi Setien Laboarekin batera argitaratua.[22][23]

Konpromisoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararekin eta feminismoarekin konprometitua jardun zuen. Euskaraz arte garaikideaz aritzea erraza ez zen garaian, berak zuzentzen zuen Zehar aldizkarian[24] itzulpenaren bitartez artikulu asko publikatu ziren euskaraz. Feminismoaren gaia ere landu zuen, bai hitzaldiak edo jardunaldiak antolatuz, artista emakumeei presentzia emanez elkarrizketetan eta abar, baita argitalpenetan kutsu feminista txertatuz ere.[24][25]

Heriotzaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pamiela argitaletxeak balioespen hau argitaratu zuen Miren Erasoren ibilbideaz:

Hutsune handia utzi du gure kulturgintzan. Pamielakoengan utzitako oroitzapena beterik dago, adiskidetasunez gain, haren sentiberatasun eta pertsona mailaz, kultur ikuspegi aberats eta zabalaz, erantzukizun zentzuaz.[4]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Escola Massana. Centro de Arte y Diseño.» www.escolamassana.cat (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  2. (Gaztelaniaz) Eraso Iturrioz, Miren. (1989). «Oteiza y vanguardia» Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales (6): 297–336. ISSN 0212-3219. (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  3. a b Miren Eraso Iturriotz. Oiartzungo Udala, 34-36 or..
  4. a b c Pamiela. Miren Eraso gogoan | Pamiela. (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  5. «THE REPOLITICISATION OF SEXUAL SPACE - PDF Free Download» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  6. (Gaztelaniaz) «Zehar - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  7. (Ingelesez) «Artículos y ejemplares de la revista "Zehar" | Revistas, Arena, Artistas» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  8. Berria. «Miren Eraso da Artelekuko zuzendari artistiko berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  9. «Miren Eraso izango da Artelekuko zuzendari artistikoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  10. a b c (Gaztelaniaz) «La escuela abierta: Arteleku» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  11. a b (Gaztelaniaz) «Miren Eraso, nueva directora artística de Arteleku» El Diario Vasco 2007-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  12. Zabala, Juan Luis. «Arteleku, agurraren lezioan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  13. K6, Ane. «Hasiera» K6 Gestión Cultural (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  14. «Miren Eraso Artelekuko zuzendari ohiari azken agurra» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  15. (Ingelesez) «Readers Magnet - Publishing and Marketing Services | Home» ReadersMagnet (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  16. La edición como herramienta de acción e interacción. (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  17. (Gaztelaniaz) «Quiénes somos» PMI Levante (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  18. «Revista desacuerdos | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  19. «Azkuna Zentroak 'ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan' ikastaroaren 6. edizioa aurkeztu du» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  20. «Mar Villaespesa | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  21. (Gaztelaniaz) «Miren Eraso Iturrioz» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  22. (Gaztelaniaz) «Laura Esteve - Eraso Ituttioz, Miren; Setien Laboa, May - Imosver» www.imosver.com ISBN 978-8479074418. (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  23. Mayi Setien Laboa, Miren Eraso Iturrioz, Jule Goikoetxea Mentxaka. Laura Esteve. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 978-8479074418. (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  24. a b «Bilaketaren emaitzak | Artxibo Arteleku» artxibo.arteleku.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  25. «Feminismoa eta artea uztartzen dituzten jardunaldiak abian dira Artelekun» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]