Edukira joan

Likofron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Likofron
Bizitza
JaiotzaKalkis, K.a. 320
HeriotzaK.a. 280 (39/40 urte)
Familia
AitaLycus of Rhegium
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraktragedy writer (en) Itzuli eta idazlea
Lan nabarmenak
KidetzaAlexandriako Pleiadea

Likofron Kaltzisekoa (antzinako grezieraz: Λυκόφρων ὁ Χαλκιδεύς), K.a. III. mendeko olerkari greziar bat izan zen. Eubea uharteko Kaltzis hirian jaio zen.

Antzinako Egipton bizi izan zen, Ptolomeo II.a Filadelfoa faraoiaren gortean eta Alexandriako Liburutegiko liburuzaina izan zen. Olerki eta tragedia ugari idatzi zituen. Arato Solikoarekin eta Teokritorekin batera, Pleiade tragikoaren partaide izan zen.

Bere lanetatik, Alejandra izeneko olerki bat baino ez da mantentzen (Priamoren alaba zen Kasandraren beste izen bat dena), 1474 bertso ianbikoz osatua. Troiari gertatuko zitzaizkion kalte guztien iragarpen luze bat da, eta Alexandro Handiari erreferentzia eginez amaitzen dena, misteriotsua eta ia ulertezina den estilo batean idatzia.

Olerki honi buruz asko hitz egin zuen antzinatean Joan Tzetzesek.