Lily van Angeren-Franz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lily van Angeren-Franz
Bizitza
JaiotzaNowe Miasteczko (en) Itzuli1924ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Alemania
HeriotzaWoerden2011ko martxoaren 7a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Lily van Angeren-Franz (Alemania, 1924ko urtarrilaren 24a2011ko martxoaren 7an) Auschwitz-era biziraun zuen emakume ijitoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neustadtl-en jaio zen, sinti familia batean. Karabana batean bizi ziren eta uda partean Hildesheim-era mugitzen ziren. 1938an naziek Lilyren aita Sachsenhausen-era eraman zuten eta Lily eskolatik kanporatu zuten, Nurembergeko Lege arrazialak zirela eta. 1943ko martxoaren 1ean Lily eta bere ahizpa atxilotu eta Hildesheimeko polizi kuartelera eraman zituzten, eta handik Auschwitz-Birkenau-era. Preso zenbakia tatuatu zioten besoan, Z-561, orduan 19 urte zituen. Tifusarekin gaixotu zen baina ez zuten hil, ohikoa zenez. Ravensbrück-era mugitu zuten eta han arma fabrika batean lan egiten izan zuten.[1][2]

SS-ak antolatutako "Marchas de la muerte" delako batean hegazkinetatik erasotuak izan ziren eta Lily beste emakube romaní batzuekin batera ihes egin eta basoan ezkutatu ziren, Txekia-ko mugara iritsi ziren arte, Porraimos-era biziraun zuen beraz. Gurutze Gorrian lagundu zuen denbora batez eta azkenik, Hildesheim-era bueltatu zen Bigarren Mundu Gerra amaitzean, bere aita, Julius Franz eta bere ahizpa Waltraud bertan zirela entzun zuen eta, bere ama eta bere bost neba-arreba Auschwitz-etik ez ziren bizirik atera.[2][1] Gerora, Holandara mugitu zen.[1]

Ernst-August König-en, Zigenerlager-en nagusia (ijitoentzako barrakoi bereizia Auschwitz) kontrako epaiketan testigantza eman zuen, eta SS-etan lan egin zuten ia guztien izenak gogoratzeko gai izan zen.[2][3]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Martínez, Juan Molleja. (2011-11-14). «Porrajmos: Te Bisterdon Tumare Anava: Lily van Angeren-Franz» Porrajmos (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Las valientes mujeres que condenaron a los nazis responsables del genocidio gitano» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]