Lizarrieta
Lizarrieta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 441 m |
Mota | mendate eta Natura 2000 sarea |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′N 1°37′W / 43.26°N 1.62°W |
Mendikatea | Pirinioak |
Lizarrieta Nafarroa eta Lapurdi artean kokaturik dagoen mendatea da, Etxalar eta Sara artean dagoena. Gaina 441 metrotara dago.
Natura 2000 Europar Batasuneko sare ekologikoan jasota dago, Batasuneko garrantzizko lekuek eta babes bereziko eremuek osatzen dute sare hori.
Ehiza gunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrun eta Sarako leizeetatik gertu dagoen mendate honetan usoaren ehizan ibiltzen da. Oso lepo bilatua eta aktiboa da usategiko ehiza-garaian. Gailurrean zaintza- eta tiro-postuak daude.
Igotzeko bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugarana eta Bidasoan ibaien arroak banatzen dituen mendatea Nafarroa eta Lapurdi arteko mugan dago:
- Saratik RD-306 errepidea hartzen da eta mendateak 11,3 kilometro ditu, batez besteko malda % 3,3 izanik[1].
- Etxalarretik, berriz, NA-4400 hartu behar da, 12 kilometroko errepidea izanik.
Hegazti migratzaileen pasabidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lizarrietako pasabidea udazkeneko hegaztien migrazioaren ikusteko Pirineoko gune nagusietako bat da, Pirineoko migrazio-lepo nabariena da, guztien artean mendebaldekoena, eta 441 metroko altitudearekin, baxuena ere bada, Ibanteli (698 m) eta Atxuria (756 m) tontorren artean.
Altitude baxuak klima jasangarri bat ematen dio. Organbidexkan egoten diren haize indartsuak ez daude hemen, ez eta Lindus-eko hezetasun handia ere. Baina, batzuetan, hemen ere, hegoaldeko haizeak hegazti migratzaileak gerarazi egiten ditu hainbat egunetan. Eta halakoetan haizea aldatzen denean (iparraldekoa edo ipar-ekialdekoa jarrita), biratu bezain laster ordu gutxitan ehunka mila hegazti migratzaileen fluxua sortzen du.[2]
Populazioaren erregresio handia jaso duen Miru gorri migratzailearen jarraipena egiteko gune garrantzitsua da hau, baina beste hegazti-espezie asko ere ikus daitezke hemen. Belatzak eta uretako espezie asko ikusten dira, bereziki antzarak.[2] Guneak interes handia du hegazti harraparien, kurriloen eta usoen migrazioaren jarraipenean. Gaur egun, CPAL («Comptage, protection et animation à Lizarrieta») elkarteko ornitologoak arduratzen dira behaketa sistematikoa egiteaz. Zenbaketa horien emaitzak eskuragarri daude Frantziako migrazio-atarian. Atari horretan, internautek datu horiek zerrenda edo grafiko gisa kontsulta ditzakete, eta migrazioaren datuak alderatu Frantziako beste lekuetakoekin edo beste urte batzuetakoekin.[3]
Adibidez, 2021eko urriaren 29an, hegazti hauek kontatu zituzten: 3 ubarroi handi, 48 mirotz zuri, belatz gorri bat, 42 pagauso, 1.011 kurrilo arrunt, oilagor bat eta bi hegatxabal arrunt. Urriaren 28an 5.784 kurrilo pasa ziren. Urriaren 14an 618 miru. Urriaren 8an 570 ubarroi.[4]
Hegaztia | Latinezko izena | Zenbat 2020an abuztutik urrira arte[6] |
---|---|---|
Pagausoa | (Columba palumbus) | 402.128 |
Txoloma | (Columba oenas) | 11.788 |
Hegatxabal arrunta | (Alauda arvensis) | 5.043 |
Kurrilo arrunta | (Grus grus) | 5.365 |
Miru gorria | (Milvus milvus) | 3.610 |
Ubarroi handia | (Phalacrocorax carbo) | 2.616 |
Kaioa | [Larus) | 1.215 |
Gabirai arrunta | (Accipiter nisus) | 984 |
Koartza hauskara | (Ardea cinerea) | 559 |
Pirripioa | (Lullula arborea) | 505 |
Hegabera | (Vanellus vanellus) | 386 |
Belatz gorria | (Falco tinnunculus) | 282 |
Belatz txikia | (Falco columbarius) | 102 |
Antzara hankagorrizta | (Anser anser) | 41 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.climbbybike.com: Col de Lizarrieta - Sare[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b (Frantsesez) LPO AQUITAINE. (2016). Observatoire Régional de la Migration des Oiseaux Lindus-2. Bilan annuel - 2016. LPO AQUITAINE, 47 or..
- ↑ Lizarrieta. «Synthèse annuelle - www.migraction.net» www.migraction.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
- ↑ «Synthèse annuelle - www.migraction.net» www.migraction.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
- ↑ «Txoloma» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
- ↑ (Frantsesez) c-pal. «Résumé de la deuxième partie de saison (15/09 - 31/10)» C PAL - Migration (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lizarrietako hegazti-kontaketa, babesa eta animazioa CPAL («Comptage, protection et animation à Lizarrieta») - cpal.migration.fr
- www.migraction.net Hegazti-migrazioen ataria Frantzian.
- Lizarrieta www.migraction.net Lizarretako mendateko hegazti-migrazioen datuak.