Logan mendia
Logan mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 5.959 m |
Prominentzia | 5.250 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 60°34′02″N 140°24′10″W / 60.5672°N 140.4028°W |
Honen parte da | Seven Second Summits (en) |
Mendikatea | San Elias mendikatea |
Estatu burujabe | Kanada |
Territory of Canada | Yukon |
Babestutako-eremua | Kluane Parke Nazionala |
Lehen igoera | 1925, A.H. MacCarthy, H.F. Lambart, A. Carpe, W. W. Foster, N. Read eta A. Taylor. |
Geologia | |
Material nagusia | Granito |
Logan mendia (ingelesez: Mount Logan) Kanadako mendirik altuena da eta Ipar Amerikako bigarrena, McKinley mendiaren ondoren, 5.959 metroak izanik. Izena Sir William Edmond Logan, kanadar geologoaren omenez jarri zioten.
Logan mendiak tenperatura hotza da oso: "errekorra" 1991ko maiatzaren 26an -77.5 °C gradukoa da.
Mendigunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Logan mendia baino, mendigunea da. Logan mendiguneko gailurrak hauek dira:
Lehenengo igoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1925eko ekainaren 23an, Albert H. MacCarthy, H.F. Lambart, A. Carpe, William Wasbrough Foster, N. Read eta A. Taylor, kanadiar, britainiar eta estatu batuar espedizio baten kideak, Logan mendiaren tontorrera heltzeko lehendabizikoak ziren.
Izen berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pierre Trudeau Kanadako Lehen Ministro ohia hil zenean, Jean Chrétien orduko Lehen Ministro eta lagun minak proposatu zuen Logan mendiaren izena aldatu eta Trudeau mendia jartzea. Orduan yukoniarren, mendigoizaleen eta geologoen kritikek proposamena baztertu zuten. Hala ere, Lehen Ministroak, Britainiar Kolunbian dagoen Premier Range mendia, antzinako izenaren ordez Mount Pierre Elliott Trudeau izen berria aldatzea lortu zuen.