Jean Chrétien
Joseph Jacques Jean Chrétien (Shawinigan, 1934ko urtarrilaren 11) kanadar politikaria da. Kanadako lehen ministroa izan zen 1993-2004 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parlamentari hautatu zuten 1963an, eta hainbat alorretako ministro izan zen: Ipar Kanada eta Indiar gaietakoa (1968), Industria eta Merkataritza (1976), Finantzak (1977), Justizia (1980), Energia eta Izadi Baliabideak (1982). Fiskal nagusi ere izan zen (1980). Atzerri gaietarako estatu idazkari eta Kanadako lehen ministrorde ere izan zen. 1986an, utzi egin zuen politikagintza, baina, 1990ean, Alderdi Liberaleko buru hautatu zuten, John Turnerren ordez. 1993ko hauteskundeen ondoren, lehen ministro kargua eskuratu zuen. 1997an aurreratu zituen hauteskundeak, eta gehiengo absolutua lortu zuen. Quebecen burujabetzaren aurka nabarmendu izan zen barne-politikan; eta atzerriko gaietan, Estatu Batuek Kubari ezarritako blokeoaren kontra. 2003an, dimisioa eman eta politika utzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Chrétien |