Lotan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lotan
Ugaritic religion (en) Itzuli
Ezaugarriak

Lotan (ugariteraz: 𐎍𐎚𐎐‎-ltn, Lôtān[1], Litan[2], edo Litānu[3] transliteratuta, "kiribilduta" esan nahi duena) Yam itsasoaren jainkoaren zerbitzaria den itsas-suge bat da. Hadad-Ba'al ekaitzen jainkoak garaitzen du Baalen Zikloan. Lotanen kondaira Têmtum sugearen kondairatik eratorria dela ematen du, Siriako izkribuetan K.a. XVIII-XVI. mendeetan datatuta. Kondaira berbera aurkitzen da Yahwehk bere eskuekin Leviatan itsas-mustroa garaitzen duenean, Bibliako Joben Liburuan eta Is 27:1 bertsetetan aipatzen dena. Lamberten arabera, Isaiasen bertseta zuzenean kopiatua dago Ugaritar testu batetik, hizkuntza horretako bṯn ("sugea") eta hebreerazko nḥš ("sugea") egoki itzulita.

Lotan (ltn) "kiribilduta" esan nahi duen adjektibo bat da, hemen izen propio gisa erabilia[4]; izaki berberak beste hainbat izen posible ditu, adibidez "ihez egindako sugea" (bṯn brḥ) eta agian "suge mugikorra" (bṯn ʿqltn) eta "zazpi burudun boteretsua" (šlyṭ d.šbʿt rašm).

Hadad Lotan hitzen duen mitoa, Yahwehek Leviatan garaitzen duenekoa eta Mardukek Tiamat garaitzen duenekoa Antzinako Ekialde Hurbileko mitologietan garatutako mito errepikaria da, chaoskampf deitzen den mitemaren erakusgarri. Berbera ikus daiteke Zeusek Tifon hiltzen duenean greziar mitologian[5], Thorrek Jörmungandr garaitzen duenean Edda Poetikoan, edo Indrak Vritra gainditzen duenean[6]. Ongia eta gaizkiaren arteko borroka, iluntasuna argitasunaren aurka edo natura eta munstroak garaitzearen adibide dira. Euskal Herrian Mikel goiaingeruak garaitzen du Herensuge, adibidez Teodosio Goñikoaren kondairan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Toorn, Karel van der; Becking, Bob; Horst, Pieter Willem van der. (1999). Dictionary of Deities and Demons in the Bible. Wm. B. Eerdmans Publishing ISBN 978-0-8028-2491-2. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  2. (Ingelesez) Barker, William D.. (2014-11-19). Isaiah's Kingship Polemic: An Exegetical Study in Isaiah 24-27. Mohr Siebeck ISBN 978-3-16-153347-1. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  3. (Ingelesez) Toorn, Karel van der; Becking, Bob; Horst, Pieter Willem van der. (1999). Dictionary of Deities and Demons in the Bible. Wm. B. Eerdmans Publishing ISBN 978-0-8028-2491-2. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  4. Baumgarten, Albert I.. (1981). The Phoenician history of Philo of Byblos : a commentary. E.J. Brill ISBN 90-04-06369-2. PMC 8016911. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  5. Ogden, Daniel. (2013). Drakōn : dragon myth and serpent cult in the Greek and Roman worlds. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-19-955732-5. PMC 795759766. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  6. (Ingelesez) «Indra | Indian deity | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]