Lotte Eisner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lotte Eisner
Bizitza
Jaiotza Berlin1896ko martxoaren  5a
Herrialdea  Alemania
 Frantzia
Heriotza Paris1983ko azaroaren  25a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerak poeta, zinema-kritikaria, historialaria eta idazlea
Jasotako sariak
IMDb nm0252151

Lotte Eisner (Berlin, Alemania, 1896ko martxoaren 5a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1983ko azaroaren 25a) zinemagilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki-kritikaria zela hasi zen zinemaren inguruko lehenengo lanetan, eta 1927an, Film Kurier zinemagile-taldeko kide bihurtu zen. Alemaniako garai hartako zinemak espresionismoaren eta errealismo sozialaren bidea hartu zuen. Urte haietan ezagutu zuen Fritz Lang zinemagile handia.

1934an, naziak nagusitu ziren Alemanian, eta Eisnerrek, judua izaki, ihes egin behar izan zuen Frantzia aldera. 1939an hasi zen Parisen lanean, eta Bigarren Mundu Gerran han-hemenka ibili zen naziak atzetik zituela. 1945. urtetik aurrera ekin zien berriro zinema-lanei, eta liburu baliotsu batzuk idatzi zituen (L'Écran demoniaque, 1952).

Lotte Eisnerren obrak eragin handia izan zuen, 1960 inguruan, Volker Schloendorff, Werner Herzog, Rainer Fassbinder eta Wim Wenders alemaniar zinemagile gazteengan, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]