Louis Vierne

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Louis Vierne
Vierne 1910.JPG
Bizitza
Jaiotza Poitiers1870eko urriaren 8a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1937ko ekainaren 2a (66 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Conservatoire national supérieur de musique et de danse
Institut National des Jeunes Aveugles
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Charles-Marie Widor
Ikaslea(k) Nadia Boulanger
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, organista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Conservatoire national supérieur de musique et de danse
Jasotako sariak
Mugimendua musika klasikoa
Genero artistikoa Sinfonia
Musika instrumentua Organoa

Louis Vierne (Poitiers, 1870eko urriak 8-Paris, 1937ko ekainak 2), organojole eta konposatzaile frantziar bat izan zen.

Ia erabat itsu zegoen jaio zenetik. Behin bere familia Parisen bizitzen jarri zenean, 1877an, bere musika ikasketak hasi zituen Institution des Jeunes Aveuglesen, nota oso altuekin lizentziatuz. Beranduago, bere ikasketak, Cesar Franck, Charles Marie Widor, Alexandre Guilmant eta Eugene Gigoutekin jarraitu zituen. Viernek, organo frantziarraren tradizioa luzatu zuen. Saint-Sulpice elizan organojolea izan zen, eta, 1900ean, Charles Vidorrek bultzatua, Parisko Notre-Dame katedraleko organojole titularra aukeratuko zen lehiaketara aurkeztu zen, beste ehundaka hautagairekin batera. Postua lortu zuen, eta hil arte mantendu zuen, Notre Dameko organoarekin bere 1750. ekitaldian ari zenean, 1937ko ekainak 2an gertatua.

Musika lengoaia propio bat garatu zuen, harmonia eta asmakuntza aldetik aberatsa, konplexua kontrapuntu teknikan eta, sarritan, orkestrala kontzeptuan. Bere lanen artean, organoarentzako bere 6 sinfoniak, eta, bereziki, bere 24 fantasiazko lanak eta estilo askeko 24ak nabarmentzen dira; inprobisatzaile ospetsua zelarik. Zenbait ganbera musika eta piano lan ere idatzi zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Vierne Aldatu lotura Wikidatan