Lucio Urtubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau igeltsero anarkistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urtubia».
Lucio Urtubia Jiménez
Anarkismo saileko pertsonaia
Lucio Urtubia Jiménez
Argitalpena
Arrazoia Anarkista
Datu biografikoak
Jaiotza Cascante, Nafarroa Garaia1931ko otsailaren 18a (87 urte)
Datu pertsonalak
Lanbidea igeltseroa
Gaitasuna(k) Utopien bidean borrokatzea
Seme-alabak Juliette Urtubia
Adiskideak Quico Sabaté
Etsaiak Faxismoa, Frankismoa, kapitalismoa eta,oro har, diktadurak

Lucio Urtubia Jimenez (Cascante, Nafarroa Garaia, 1931ko otsailaren 18a) igeltseroa eta militante anarkista da. Europako Ezkerreko talde erradikalekin eginiko lanarengatik, Robin Hooden antzeko pertsonaia adeitsu eta borrokalaria kontsideratzen da. Albert Boadellak esan zuen bezala «Lucio Kixote bezelakoa da, baina ez zen haize-erroten aurka borrokatu, benetako erraldoien aurka baizik».

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucio Urtubia Nafarroako Erriberako Cascante herrian jaio zen, familia oso pobre batean. Aita kartzelan sartu zuten karlista zelako, eta komunista bilakatu zen han. Gero, anarkismoaren berri izan zuenean, ohartu zen bera benetan anarkista zela.

Soldadutza egiten ari zela hasi zen kontrabandoan Espainiak eta Frantziak ezarritako mugan. Bere konpainiako biltegi batetik militantziarako material baliagarria pixkanaka lapurtzen hasi ziren. Baina azkenean ohartu egin ziren militarrak eta Luciok, baimen batengatik etxean zegoela aprobetxatuz, Frantziara alde egin zuen.

Parisen igeltsero zuen lan. Bertan gazteria anarkistekin biltzen hasi zen. Handik, gutxira, bere militantzia ikusirik, Makis gerrilla antifaxistako Quico Sabaté ezkutatzeko eskatu zioten. Hau bere erreferente garrantzitsu bilakatu zen bere bizitzan. Quico atxilotu egin zuten Frantzian; eta Luciok, Quico imitatuz, askatu bitartean, hainbat banku-lapurreta (desjabetzeak) egin zituen.

Azkenean desjabetzeak alde batera utzi zituzten. Izan ere, faltsifikazioekin bankuei dirutza ikaragarriak lapurtzeko gai zirela ohartu ziren. Faltsifikazio oso landuak egitera iritsi zen. Identitate dokumentuak, pasaporteak eta bankuetako txekeak egiten zituzten (batez ere First National City Bank banketxekoak, gaur egun Citibank deitua). Amerikako bankuko txekeekin Estatu Batuak hondoratzeko plana azaldu omen zion Che Guevarari. Justiziak hainbat tira-bira izan zituen bahiketa batean ustezko parte-hartze batengatik eta faltsifikazioengatik. Gaur egun Parisen bizi da.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an bere bizitzari buruzko dokumentala estreinatu zen, Lucio izenekoa. Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi euskal zinemagileek zuzendutako dokumentala.[1]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucio Urtubia Aldatu lotura Wikidatan