Lukas Larraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lukas Larraza
Bizitza
Jaiotza Bakaiku1929ko otsailaren 5a (90 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak atleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Lukas Larraza Ondarra (Bakaiku, 1929ko otsailaren 5a) atleta nafarra, krosean espezialista handia izandakoa.[1] Nafarroan federaziorik ez zegoenez, Gipuzkoakoarekin lehiatu zen. Nazioetako Krosean –egungo Munduko Kros Txapelketa– 3 aldiz internazionala izan zen, 1955etik 1957ra, Donostian, Belfasten eta Waregemen (Belgika) jokatutako Nazioetako Krosean. Donostiakoan 44.a sailkatu zen eta taldekako brontzezko domina jaso zuen. 4 aldiz irabazi zuen Mugerza Memoriala (1953, 1955, 1956 eta 1957).[2] Lau aldiz Nafarroako txapelduna izan zen. Bestalde, gogoratzekoa da 1951ko martxoan Altsasun zapatila galdu eta lasterketako zati handiena elur gainean korrika egin behar izan zuenekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.