Lukiek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lukiek
Datuak
JatorriaMungia, Bizkaia
Musika motarock alternatibo
Urteak2015
Taldekideak
Josu Ximun Billelabeitia
Antton Goikoetxea
Christian Rodriguez

Lukiek 2015 urtean Mungian sorturiko rock musika talde bat da. Taldea nahiz eta 2015ean jaio, taldekide bakoitzaren proiektu paraleloak zirela eta, taldeak ez zuen bere lehenengoko kontzertua eskeiniko 2016ko bigarren seihilekora arte. Errepertorio propioarekin eta bertsio batzuetaz lagunduta, taldeak Euskal Herriko eta estatuko zenbait hiritako (Leon, Madril eta Tarragona) hainbat leku zeharkatuko zituen Zea Mays, Árida, Belako edo Mahalo bezalako taldeak edota DMA australiarrak eta Tijuana Bibles eskoziarrak bezalako nazioarteko taldeak teloneatzera iritsiz. Hainbat jaialditan baita parte hartu dute; hala nola, Kutxa Kultur '17, Basque Fest '18 eta Bilbao BBK Live '18.[1] Josu Ximun Billelabeitiak (ahotsa eta gitarra), Antton Goikoetxeak (baxua eta koruak) eta Christian Rodriguezek (bateria eta koruak) eratzen dute taldea.

Musika mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lukiek musika estilo baten sailkatzea ez da erraza musika mota askotatik edaten duen taldea baita. Grunge soinu gordinak, erritmo psikodelikoak, rock klasikoaren influentziak, post-punkaren soinu bitxiak edota gaur egungo traparen autotunea aurkitu ditzakegu haien abestietan besteak beste. Dena den, rock alternatiboan aritzen den taldea da Lukiek.

Lukiek #1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko irailean kaleratu zuten Lukiek #1 taldearen lehen diskoa. Horrekin batera, 25 kontzertuko bira bat planifikatu zuten eta oso harrera ona eduki zuen. Haien jarraitzaileak kontzertu oro ugaritu egiten zirela ikusi zuten. Pandemiak behartuta, taldeak ezin izan zuen bere album debuta aurkezten jarraitu. Hala ere, taldearen aktibitatea ez zen bertan behera geratu: abesti berriak konposatzen hasi ziren, kontzertu puntualak eskaini zituzten Bilbon eta Donostian. 2020ko irailean Santana 27 aretoan eskainitako emanaldia nabarmenduz, 250 sarrerak agortu baitzituzten. Osasun-larrialdia hasi zenetik taldeak eskaintzen zuen lehen kontzertua izan zen.[1]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lukiek #1(2019, autoekoizpena)[2]
  • Lukiek #2(2021, Atico Stereo)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Ático Stereo. (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  2. «Lukiek» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-25).
  3. «Lukiek» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.