Zea Mays (musika taldea)
- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arto».
| Zea Mays | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Bilbo, Bizkaia |
| Musika mota | rock-pop |
| Instrumentuak | Gitarra Baxua Bateria |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1997 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Gor, Gaztelupeko Hotsak, Bonberenea Ekintzak, Garden Records |
| Taldekideak | |
| Asier Basabe Ruben Gonzalez Iñaki Imaz Aiora Errenteria | |
| Sariak | |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Informazio gehigarria | |
| Gune Ofiziala | |
Zea Mays rock estiloko musika talde bat da, Bilboko Errekalde auzoan 1997an sortua.[1]
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Asier Basabe (bateria)
- Ruben Gonzalez (baxua)
- Iñaki Imaz (gitarra)
- Aiora Errenteria (ahotsa)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997ko udan 7 kantuz osaturiko maketa grabatu eta urte berean Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten. Sariak bultzada handia eman zien eta Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu emateko aukera zabaldu zitzaien. Bilboko pop-rock lehiaketan talde euskaldun onenaren saria irabazi zuten 1998an.
1998ko irailean lehen diskoa grabatu zuten Gor diskoetxearekin: Zea Mays. Mondo Sonoro aldizkariaren arabera, urte hartako Euskal Herriko 10 diskorik onenen artean zegoen.[2] Kontzertu asko eman ostean, 2000ko martxoan bigarren diskoa atera zuten: Elektrizitatea. Urte hartako Euskal Herriko diskorik onena izan zen, Mondo Sonoro aldizkariaren iritziz. Urte bereko irailean bira hasi zuten Herbehereetan.
2002ko uztailean hirugarren diskoa grabatu zuten, Harrobian, oraingoan Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Hori baino lehenago, AEKantuz diskoan Mikel Laboaren kanta baten bertsioa grabatu zuten. 2003ko udan beste bira bat egin zuten Europan barrena: Alemanian eta Holandan jo zuten. Urte horretan, hainbat eta hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. 2004an Festimaden jo zuten[3] eta horren ondoren disko berria grabatzeko geldialdia egin zuten.
Puntako taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005eko martxoan hurrengo diskoa plazaratu zuten: Sortuz, grabitatearen aurka. Arrakasta handia izan zuen eta taldea Euskal Herriko talderik puntakoenetarikoa bihurtu zen orduan. 2006ko abenduan 18/98 taldearen aldeko diskoan parte hartu zuten Astero, ostera hastera kantarekin. Maialen Lujanbio bertsolariaren hitzekin egindako kanta izan zen.[4]
2007an taldeak hamar urte bete zituen. Urte horretan kaleratutako Morphina diskoarekin taldearen ordura arteko ibilbidea laburbiltzen zuen DVDa jarri zuten salgai, hamarkada oso batean eskainitako kontzertuen irudiak biltzen zituena.
Negua joan da ta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean Era diskoak ikusi zuen argia. Taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa zen, zuzenagoa eta positiboagoa. Hain zuzen ere, disko horretan zegoen berehala arrakasta itzela lortu zuen Negua joan da ta abestia. Bideoklipak ere izugarrizko arrakasta izan zuen,[5] Ainhoa Moiuak keinu hizkuntzan egindako interpretazioa tarteko zela.[6]
Ondoren beste bi disko etorri ziren, Da eta Harro.
20 urte eta gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an, 20 urteko ibilbidearen abesti onenak jasotzen zituen bilduma plazaratu zuten, Zea Mays, 20 urte.[1] Urte berean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean, hiru abestiko singlea argitaratu zuten. Disko horretan Elektrizitatea, Gaur eta Negua joan da ta abestiak zeuden.[7] 2019an, Atera izenekoa disko berria plazaratu zuten.
Adarra saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adarra Sariaren 2023ko edizioan, Zea Mays rock taldeak jaso zuen saria. Haren ibilbide «arrakastatsu eta kalitatezkoa» baloratu zuen epaimahaiak, eta diskoetan zein zuzenekoetan parte hartu izan duten kolaboratzaile guztiengatik goraipatu zuten taldea.[8]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zea Mays (1998, Gor)
- Elektrizitatea (2000, Gor)
- Harrobian (2002, Gaztelupeko Hotsak)
- Sortuz, grabitatearen aurka (2005, Oihuka)
- Morphina (2007, Bonberenea Ekintzak)[9]
- Era (2010, Bonberenea Ekintzak)[10]
- Da (2013, autoedizioa)[11]
- Harro (2016, Garden Records)[12]
- Zea Mays 20 urte (2017, Garden Records)[13]
- Zea Mays, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (2017, Garden Records) - 3 abesti[14]
- Atera (2019, Garden Records)[15]
Kolaborazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AEKantuz (2002, Elkar)
- Errekalde Heavy Metal (2003, Errekalde Heavy Metal)
- 18/98+... auzolanean (2006, Gara)
- Ibilaldia 2015 (2015)
- Bilbo Hiria irratia. 20 urtez euskal taupada (2017, Erroa)
- Aspalditik gatoz, urrutira goaz (2016, Bonberenea Ekintzak)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023: Adarra saria [8]
- 2021: Lauaxeta Saria
- 1998: Telebilbao saria Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketan.
- 1997: Gaztea maketa lehiaketa [16]
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen izena arto arruntaren izen zientifikotik (Zea mays) dator.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Uriola.eus. (2017-11-28). «Zea Mays taldearen lan berria 'Zea Mays 20 urte'» Argia (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ «Zea Mays» www.historiasderock.com (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) ERLANTZ. «Historia de la musica Rock - Zea Mays» historiasderock.es.tl (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ «'Astero ostera hastera', Maialen Lujanbio eta Zea Mays bat eginik» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ all_powerful_Oz. «Zea Mays-en 'Negua joan da ta' bideoklipa» Gaztezulo (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ «'Keinu hizkuntza ikastea ez da zaila; gogoa bakarrik behar da horretarako'» Argia 2011-05-05 (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ «Zea Mays. 20 urte» Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 2018-02-06 (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ a b Mateo, Iraitz. «Zea Mays taldearentzat izango da hamargarren Adarra Saria» Gara (kontsulta data: 2023-05-13).
- ↑ Zea Mays – Morphina | Bonberenea. (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ Zea Mays – Era | Bonberenea. (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ «Da» www.badok.eus (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ «Harro» www.badok.eus (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ «Zea Mays 20 urte» www.badok.eus (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ «Zea Mays, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin» www.badok.eus (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ «Atera» www.badok.eus (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2020-11-14).
- ↑ (Ingelesez) Ranum, Peter; Peña-Rosas, Juan Pablo; Garcia-Casal, Maria Nieves. (2014). «Global maize production, utilization, and consumption» Annals of the New York Academy of Sciences 1312 (1): 105–112. doi:. ISSN 1749-6632. (kontsulta data: 2025-04-06).