Edukira joan

Lukrezia (Artemisia Gentileschi)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lukrezia (Artemisia Gentileschi)
Jatorria
Sortzailea(k)Artemisia Gentileschi
Sorrera-urtea1625
IzenburuaLucrezia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak100 (altuera) × 77 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
TelesailaQ123967512 Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPalazzo Cattaneo Adorno (en) Itzuli
BildumaPalazzo Cattaneo Adorno (en) Itzuli
Argumentu nagusiaLukreziaren suizidioa eta rape of Lucretia (en) Itzuli

Lukrezia (Lucretia pertsonaiaren latinezko lehen izenaren arabera edo Lucrezia italieraz ) Artemisia Gentileschiren margolan baten izenburua da, 1625 eta 1625 artean egindakoa. Mihise gaineko olio-pintura bat da, Milango Gerolamo Etroren bilduman pribatuan gordetzen dena [1] .

Musikan zein pinturan oso irudikatua da gaia: Sexto Tarkiniok Lukrezia nola bortxatu ostean eta ondoren biktimaren suizidioa. Antzinako Erromako fikziozko pasarte honek, Livio edo Ovidio bezalako egile latindarrek kontatu zuten, eta historiako pasarte bat ere azaltzeko ere erabili zuten: Erromako monarkiaren amaiera eta erromatar errepublikaren hasiera. .

Artista, 1611n bortxaketa baten biktima izan zenez, zalantzarik gabe oso sentikorra zen gai honekin.

Beste lan batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaia gogoko zuen Gentileschik nonbait, beste hiru margolan ere egin baitzituen ondoren, lehenbiziko hau amaitua.

Bigarrena ( 1630 - 1635 ), 21. mendean identifikatua [2] [3] [4] [5], 96,50 × 75 cm-ko mihise gaineko olio-pintura, Lyongo bilduma pribatu batean gordea zegoena. Orduko jabeak Cannesen erosi zuen 1980ko hamarkadan. Identifikazio berriaren ondoren Artcurial enkante etxeak saldu zuen 2019ko azaroaren 13an 4,78 milioi eurotan, Artemisia Gentileschiren lan batek ordura arte jasotako preziorik altuena [6], Europako bildumagile pribatu batek ordaindua [7] .

Hirugarrena ( 1630 - 1635 Nicola Spinosaren arabera edo 1640 - 1645 Riccardo Lattuadaren arabera ), 133 × 106 cm-ko olio-pintura da, jendaurrean inoiz erakutsi ez dena [8], 1,88 milioi eurotan salsd zuen 2018ko urriaren 23a Vienako Dorotheum enkante etxeak, eta Australiako bilduma [9] batera joan zen.

Lehenengo hiru lau hauenen izenburua, Lukrezia da soilik eta bertan erakusten zaigu pertsonaia buruaz beste egin baino lehen. Laugarrena esplizituagoa da, Lukretiaren bortxaketa izenburuz, eta Sexto Tarkinio bortxatzailea agertzen zaigu. Olio-pinturako mihise hau Alemaniako Potsdameko Jauregi Berrian dago ikusgai [1] .


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]