Lur Santua
Lur Santua[1] izenekoa Mediterraneo Itsasoaren eta Jordan ibaiaren artean kokatzen den lurraldea da, Palestinako lurraldearekin eta tradizionalki Israelgo Lurralde biblikoarekin bat datorrena. Gaur egun, Israelgo eta Palestinako estatu modernoek osatzen dute. Lurralde hau santua da juduentzat, kristauentzat, musulmanentzat[2] eta bahá'íentzat.
Jesus Nazaretekoa, Kristau Aroaren 1 eta 33 urteen artean, bizi izan zen lurraldeari dagokio. Bertan eliza asko aurki daitezke, Jesusen bizitzako zati bakoitzarentzat. Lurralde honetan Betleem, Nazaret eta Jerusalem hiriak nabarmentzen dira, non Jesus jaio, bizi eta hil zen.[2]
Juduentzat Agindutako Lurraldea da, bere erlijiokoek Antzinaroan izan zuten lehen estatua, Yahvek agindua zien bezala. Islamarentzat, munduko hiru hiru sakratuenak Meka, Medinan eta Israel dira, haietan daudelako Mahomak berak izendatu zituen hiru meskita gorenak; Israelgoa, Al Aksa da. Israelen Arrokaren Kupula eta Mahoma ametsetan zaldi baten gainean zerura igo zeneko lekua bertan daude. Arrazoi horiengatik gatazka erlijioso eta kulturalen iturri izan izan da betidanik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdia Aro osoan oso ohikoa izan zen kristauentzat leku santuetara erromez joatea, eta Elizak berak sustatzen zituen bidai horiek. Nahiz eta Lur Santua musulmanen eskutan egon, erromesek hango lekuak bisita zitzaketen. IX-X. mendean, ordea, tribu turkiarrak islamdar bilakatu eta Lur Santuaren konkistari ekin zioten. Denborarekin, erromesaldiak debekatu zituzten.
Urbano II.a Aita Santua berria entzutean sumindu egin zen, Guda Santuaren deialdia egin eta Clermonteko Gurutzada antolatu zen. Bertan bildutako zaldunak Urbanoren hitzekin hunkitu ziren eta Deus Volt ("Jainkoak nahi du") oihukatu zuten. Hilabete gutxitara, behartsu eta nekazari jendetza beraien arma xumeekin Lur Santuaren konkistara abiatu ziren Pierre Aminesekoa etdo Pierre Eremutarraren gidaritzapean. Baina Europatik irten baino lehenago sarraskitu zituzten bizantziarrek eta balkandarrek.
Gurutzada herrikoi hura hondamendia izan zen, baina geroago noble feudalek osatutako beste bat antolatu zen. Europa zeharkatu eta 1099an Lur Santua konkistatu zuten, Turkiaren hegoaldetik Sinairainoko hiriak konkistatuz, beste beste Jerusalem, Antiokia, Donibane Akrekoa, Axkelon, Tiberiades, Edesa eta Tiro. Bederatzi gurutzada gehiago izan ziren, kristauentzat hainbeste arrakasta izan ez zutenak.[2]
Gaur egun Lurralde Santuak gatazka iturri izaten jarraitzen du, 1948an Israelgo estatua sortu zenetik bertako biztanleria palestinarra azpiratuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ a b c «Tierra Santa - Enciclopedia Católica» ec.aciprensa.com (kontsulta data: 2025-08-05).