Lydia Zapata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lydia Zapata
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLydia Zapata Peña
JaiotzaBilbo1965eko ekainaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2015eko urtarrilaren 4a (49 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Burmuineko tumorea
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Londresko University College
Cambridgeko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa, arkeobotanikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea

Inguma: lydia-zapata-pena-1965-2015

Lydia Zapata Peña (Bilbo, 1965eko ekainaren 20a - ib., 2015eko urtarrilaren 4a) bizkaitar arkeobotanikaria izan zen. Etnobotanikan aditua, Londresko University Collegen ikasi eta EHUko irakaslea izan zen.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere heziketa akademikoan zehar, Lydia Zapatak doktoretza aurreko egonaldi bat izan zuen 1991n Department of Human Environment-en, Londresko University Collegen. Egonaldi horrek aukera eman zion arkeobotanikan trebatzen hasteko, Gordon Hillmanen ikuskaritzapean, eta ingurumen-arkeologiaren mundu liluragarria esploratzeko, une horretan iberiar historiaurrean ia existitzen ez zena. Lotura estua izan zuen, ia hasieratik, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU), lehenik ikertzaile gisa eta, gero, 2007tik aurrera, irakasle titular gisa.

Doktorego-ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen, eta doktorego-tesia defendatu zuen 1999an, Euskal Herriko nekazaritzaren jatorriari eta paisaiaren eraldaketei buruz, landare-hondakin arkeologikoen azterketatik abiatuta.

"Ramón y Cajal" beka batekin kontratu bat lortu zuen eta EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko Historiaurreko irakasle titular izateko lehiaketa bat gainditu zuen.

Ikasketak eta ikerketak partekatu zituen, egonaldi luzeen bidez, Londresko University Collegeko Department of Human Environment eta Cambridgeko Unibertsitateko Department of Archaeology and Anthropology laborategietako arkeobotanikako taldeekin. Erakunde akademiko horietan bere prestakuntza zientifikoa sendotu zuen.

Ikerketa-ildoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paleobotanikan Europako espezialistarik onenetakotzat jotzen da. Bere ikerketa lerroa Arkeobotanika eta, nagusiki, Antrakologia, Etnobotanika eta Karpologiaren eremua zen.[2] Iza biziraupenaren azterketa, landare-baliabideen ustiapena, landare-paisaiaren bilakaera eta aldaketak, nekazaritzaren jatorria, formak eta hedapena, basoaren ustiapena, landare-kontsumoek populazioen osasunean duten eragina, eta industriaurreko gizarteen azterketa etnografikoak izan ziren ikertzaile gisa aritu zeneko helburu nagusia.

Bere ibilbide zientifikoan eta akademikoan hainbat argitalpenekin parte hartu izana gehitu behar da, bai eta nazioko eta nazioarteko hainbat erakunderekin egindako etengabeko bidaia eta lankidetza zientifikoak ere. Geroago, Europako ikerketa-proiektu bat lortu zuenean, mundu mailako erreferente bihurtu zen bere esparruan. Gainera, bere gaitasun pedagogikoari esker, bere ezagutzak eta lan egiteko modua transmititzen jakin zuen ikasleei eta ikertzaileei, eta horiek Euskal Herriko hainbat eskualde eta herrialdetan Zapatak hasitako lanarekin jarraitzen dute.

Ekarpen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanen zati handi bat Euskal Herriko Historiaurreari eta Kantauriar Eskualdeari buruzkoa izan bazen ere, nazioarteko proiekzioa lortu zuen, beste ingurune askotan lan eginez, Marokon edo Sirian, esaterako. Bere ikerketetan landutako gaien aniztasunak Erdi Pleistozenoarekin hasten den denbora-tarte oso luzea hartzen du, eta horietako askoren helburua Erdi Paleolitoaren eta Neolito aurreratuaren artean zeuden kokalekuak aztertzea izan zen, hala nola, Bizkaiko Ilso Betaio, Arenaza, Kobaederra, Lumentxa, Santa Caterina, Pico Ramos edo Baltzola. Iritegi Gipuzkoan; Peña Parda, Kanpanoste Goikoa edo Kukuma Araban, Mendandia Trebiñun, Mugarduia hegoaldean eta Aizpea Nafarroan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Maestu, Ignacio Barandiarán. (2015-09-15). «Lydia Zapata Peña (1965-2015)» Veleia 0 (32) ISSN 2444-3565. (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
  2. (Gaztelaniaz) IIIPC | Lydia Zapata Peña (1965-2015). (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).