MATESA auzia
MATESA auzia Espainian izandako eskandalu politiko-ekonomiko handienetakoa izan zen, frankismo amaierakoa. MATESA (MAquinaria TExtil del Norte S.A.) 1956an sortutako familia-enpresa zen.
Iruzurra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1957an IWER izena emango zion iruteko makina baten patenteak erosi zituen. 100 bat patente garatu ondoren, atzerrian saltzen joan zen. Argentinako industria ministroa Espainiara etorri zenean, nazioarteko zabalpen hori oso urria izan zela geratu zen begi bistan, 1.500 makinatatik 120 bakarrik saldu baitzituzten. Besteak Argentinara bidali ziren, esportatzen zen itxura egiteko eta horretarako ematen zen dirulaguntza kobratu ahal izateko. Hau dena, dokumentuak manipulatuz eta kapitalak ilegalki mugituz egin zuten. 1964. urteaz geroztik, MATESAk legalak ez ziren dirulaguntzak kobratu zituen, zenbait urtetan ia-ia bere finantziazio orokorraren laurdeneraino iritsi zelarik.
1969ko uztailaren 23an egin zuen eztanda; MATESA enpresari salaketa egin ondoren, Juan Vilá Reyes enpresaria eta beste akzionista batzuk atxilo hartu zituzten.
Kalteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1983ko El País egunkariaren hitzetan, iruzur egindako 9.800 milioi pezeta eta bankuari zor zion 1.300 milioiko interesa kobratzeko arduratu zuten batzordeak 6.900 milioi besterik ez zuen eskuratzea lortu eta aseguru etxeetatik kobratu zena izan zen guztia. MATESAri ezin izan zitzaion ezer kobra eta Vila Reyesi ere ezer gutxi.
Epaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vilá Reyesi egotzi zitzaion epzigorra:
- 1967an, Tribunal Especial de Delitos Monetarios delakoak 21.000.000 pezetako isuna jarri zion, 103,5 milioi pezeta atera nahi izan zituelako.
- 1970ean, Tribunal berak 1.658 milioiko isuna eta 3 urteko kartzela zigorra egotzi zizkion. 1971ko irailean, Francisco Francok indultua eman zion, multa kondonatu eta kartzela zigorra laurdenera jaitsiz.
- 1975eko maiatzean, 8.933 eta 590 milioi pezeta ordaintzera kondenatu zuten 2 iruzur egiteagatik eta 417 faltsukeria dokumentu ofizialetan.
223 urteko kartzela zigorra ere jarri zioten eta beste 9.600 milioiko kalte ordainak itzuli behar zituen. 1976ko otsailean, Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen jarritako zigorra.
Vilá Reyes kondenatu bakarra izan zela esan dezakegu, Francoren ministro izandako Mariano Navarro Rubio, Juan José Espinosa San Martín eta Faustino García Moncó indultatuak izan baitziren.
1969an, eskandalua argitara atera zenean, enpresa enbargatu egin zuten. Lanean jarraitu zuen, baina epategiko administratzaile baten pean. 1983an enkantean atera zuten eta aurreko langileak izan zirenek 66.000 milioi pezetan hartu zuten. Enpresa berriko zuzendari nagusia Vílá Reyes izendatu zuten.
Eragin politikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskandalu hau apartekoa izan zen, prentsan izan zuen trataeragatik. Manuel Fraga zen Informazio ministroa garai hartan eta, frankismo garaiko iluntasuna hautsiz, gertatutakoa zabaldu egin zuen. Era berean, ez zen ohikoa izan ikerketa batzordearen osaketa eta egin zuen informe zorrotz hura: Mariano Navarro Rubio, Juan José Espinosa San Martín eta Faustino García Moncó, ministro ohiak eta López Rodó ministroaren gorabeherak kontatzen ziren zehatz-mehatz.
MATESA auzia eta Opus Dei
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren aurrean bistan geratu zen falangista eta teknokraten artean zegoen lehia, frankismoaren zatiketa. Egia esan, Opus Deik bi aldetan banatuta zeuzkan kideak, iruzurra egin zutenean eta ezagutarazi zutenean eta, Vilá Reyesek esan zuenez, bera ez zen Opus Deikoa. Hala ere, Francori ez zitzaion gustatu gobernuan zeuden ika-mikak jendaurrean agertzea eta, fraudea egin zutenak kritikatu bazituen ere, salatu zituztenak ere bai eta Fraga eta José Solís Ruiz apartatu egin zituen gobernutik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Cesar Vidal Libertad Digitalen[Betiko hautsitako esteka]