Sam & Max Hit the Road

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sam & Max Hit the Road
Jatorria
Argitaratze-data1993
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideabanaketa digital eta deskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoaadventure game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa, frantsesa, italiera, alemana eta gaztelania
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows, DOS, Classic Mac OS (en) Itzuli eta macOS
Sarrera gailuasagua
Adin-sailkapenaPEGI 12USK 12
TelesailaSam & Max (en) Itzuli
Software motoreaSCUMM
Ekoizpena
DiseinatzaileaSean Clark (en) Itzuli
GaratzaileaLucasArts
Bestelako lanak
MusikagileaClint Bajakian
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
IMDB: tt0192565 Edit the value on Wikidata

Sam & Max Hit the Road LucasArts bideo-joko konpainiaren abentura grafiko bat da. 1993ko azaroan MS-DOS sistema eragilearentzako bertsioa argitaratu zen eta 1995ean Mac OS sistema eragilearentzako bertsioa. 2002an Windowsrekin bateragarria zen bertsioa argitaratu zen. Konpainia honetako SCUMM motor eragilea erabiltzen zuen bederatzigarren abentura grafikoa izan zen, iMUSE soinu sistema interaktiboa ere bazuen.

1987an Steve Purcell komikigileak sortutako Sam and Max komikiko pertsonaia eta kontakizunean oinarritua dago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sam eta Max txakur batek eta untxi batek osatutako soldatapeko ikerlari parea dira. Samek (txakurra) detektibe on orok erakutsi beharreko zentzu ona irudikatzen du, aldiz, Maxek (untxia) bere itxura xaloaren pean inongo eskrupulurik gabeko psikopata basatia ezkutatzen du, denaz eta denetaz trufatzen da, bere laguna barne. Biek kasurik bitxienak ere argitzen dituen detektibe bikote paregabea osatzen dute.

Egun batez euren bulegora anai siames batzuen jabetzakoa den zirku baten laguntza eskea duen mezua iritsiko zaie: dirudienez, beren zirkuko ikuskizun nagusia den yeti izoztuak ihes egin eta kinka larrian utzi ditu. Une horretatik aurrera bi detektibeek yetia topatu eta kasua konpontzeari ekingo diote, ergelkeria, jazza, umore surrealista eta ekologia bezalako osagaiak dituen abentura batean AEBtan barna bidaiatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]