Machacado con huevo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Machacado con huevo
jaki eta behiki plater
OsagaiakMachaca eta oilo-arrautza

Machacado con huevo (eusk: 'arrautza machacarekin') Mexikoko iparraldeko janari tipikoa da. Behi-haragi xehetu lehorra, arrautza eta saltsa minarekin egiten da. Dena nahastuta frijitzen da, aurrez berotutako arto-olioz edo batzuetan txerri-mantekaz. Gari-tortillaz lagunduta jan ohi da.

Mexikoko iparraldeko estatuetan (Nuevo León, Tamaulipas eta Coahuila) sukaldaritza tradizionaleko plater nagusitzat hartzen da. Platerak hainbat aldaera ditu inguruko beste estatutan: Sonora, Sinaloa, Chihuahua, Kalifornia Beherea, Hego Kalifornia Beherea eta Durango.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagaiak hauek dira: 2 arrautza, haragi xehetua 30-40 gr, tomate erdia, tipula laurdena eta pipermin (chile) berde bat. Zartaginean olio apur bat jarri ondoren, berotzen utzi eta tipula frijitzen da gorritu arte; orduan tomate pikatua eta haragia eran dira. Osagai horiek ondo nahastu direnean arrautzak gehitzen dira. Azkenean, arrautzak eginda daudenean, pipermin berde pikatua gehitzen da. Haragiak berez gatza duenez ez da gatz gehiago behar.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.