Hego Kalifornia Beherea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hego Kalifornia Beherea
Coat of arms of Baja California Sur.svg
Administrazioa
Herrialdea  Mexiko
Hiriburua La Paz
Gobernadorea Marcos Alberto Covarrubias PAN
Laburdura B.C.S.
Diputatuak 2
Geografia
Koordenatuak 25° 50′ 46″ N, 111° 58′ 22″ W / 25.846111111111°N,111.97277777778°W / 25.846111111111; -111.97277777778Koordenatuak: 25° 50′ 46″ N, 111° 58′ 22″ W / 25.846111111111°N,111.97277777778°W / 25.846111111111; -111.97277777778
Mapabcs.PNG
Azalera 73.922 km²
Demografia
Biztanleria 637.026 biztanle (2010[1])
Dentsitatea 8.62 bizt/km²
www.bcs.gob.mx
Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalifornia (argipena)».

Hego Kalifornia Beherea[2] Mexikoko 31 estatuetako bat da, ipar-mendebaldean kokatua. Mugakide ditu hego eta mendebaldean Ozeano Barea, ekialdean Kaliforniako golkoa eta iparraldean Kalifornia Beherea. 73.922 km²ko azalera du [3] eta 2010ean 637.026 biztanle zituen[1]. Hiriburua La Paz da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaliforniako penintsularen hegoaldean dago. Mendi kate batek zeharkatzen du estatu osoa, eta horren ondorioz sortaldeko kostaldea oso malkarra da. Topografia horren eta euri urritasunaren ondorioz ez da sortzen ur laster iraunkorrik. Klima basamortukoa da; bero handia egiten du, eta urteko batezbesteko prezipitazioa 100-200 mm artekoa da behealdeetan; leku garaiak apur bat hotzagoak eta hezeagoak dira.

El Vizcaíno Biosfera erreserba da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliabide naturalen eta komunikazioen faltak asko mugatu du estatuaren garapena. Nekazaritza da jarduera garrantzitsuena (kotoia, garia, artoa, alpapa), lurpeko ura landak ureztatzeko erabiliz garatu dena. Arrantza, garrantzitsua izan bazitekeen ere, ez da asko ustiatu. Zilar, burdin eta magnetita meategiak daude, baina bide azpiegituren falta dela eta ezin izan dira ustiatu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hego Kalifornia Beherea Aldatu lotura Wikidatan