Machair
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |


Machair edo machar (euskarazko ahoskera: maker) gaelerazko izen bat da, Eskozia eta Irlandako kostaldean ohikoa den lurralde lau eta oparoa izendatzen duena. Kanpoko Hebridak uharteetan erabili ohi da, bereziki. Bi machair mota daude:
- Larre edo belardi hondartsu mota bat, nekazaritzarako ereingarria dena, leku heze eta haizetsuetan egon ohi dena.
- Hondartza baten lursail hondartsua eta zingira baten lursaila egon ohi den lur eremua.
Bi kasuetan, machair lurraldea antzina hondartza izandako lursaila da, gerora itsas mailaren jaitsieraren ondorioz lur garaiago batean gelditu dena.
Machair lursailak emankorra baldin bada, duen oskol kopuruari zor dio, sarritan % 90eko kopurua gainditzen baitu. Haizeak hondar hori lur lehorraren barrenera barneratzen du, eta horrela larreen emankortasuna hobetzen.
Machair lursailek ekologiaren ikuspegitik arreta berezia jaso dute, ekosistema berezi-berezia osatzen baitute. Lore espezie arraroen kokalekua izan litezke, adibidez spiranthes eta orkidea landareak egon ohi dira. Hegazti espezie ugariren bizileku ere izan ohi dira, esate baterako giloi, burugorri, txirri arrunt, bernagorri arrunt eta txirritxo handiak bertan ibili ohi dira. Intsektu bitxien bizileku ere bada. Machair lurralde batzuk galtzeko arriskuan daude, itsas mailaren igoerak eta inguruko hondartzen turismorako eta aisialdirako ustiapenak sortutako higaduraren ondorioz.