Maribor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Maribor

Maribor
Ofiziala Maribor
Estatua EsloveniaEslovenia
Eskualdea Drava
Alkatea Andrej Fištravec
Koordenatuak

46°33′N 15°39′E / 46.550°N 15.650°E / 46.550; 15.650Koordenatuak: 46°33′N 15°39′E / 46.550°N 15.650°E / 46.550; 15.650

Maribor non dagoen adierazten duen Eslovenia-ko/-go/-eko mapa
Maribor
Eremua 140 km²
Garaiera 275 m
Posta kodea 2000
Biztanleria 114.487 bizt. (2014)
Dentsitatea 817,76 bizt./km²
Telefono aurrizkia 02
www.maribor.si


Maribor (ˈmaːɾibɔɾ ahoskatua; alemanez: Marburg an der Drau, latinez: Marburgum, italieraz: Marburgo) Esloveniako bigarren hiria da, Drava eskualdeko hiri handiena, 114.487 biztanle ditu. 2012an Europako kultura-hiriburu izendatu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1164an azaltzen da hiriaren lehen aipamena, agiri hartan Drava ibaiaren ertzean kokaturiko Castrum Marchburch gaztelua aipatzen da. Gaztelua bera Piramid muinoan kokaturik zegoen eta azpian hedatzen hasi zen merkatal hiria. 1254 urtean herri foruak jaso zituen. Rodolfo I.a Habsburgokoak 1278an Otakar II.a Bohemiakoaren dinastia garaitu zuenean Mariborrek garapen handia izan zuen bere toki estrategikoagatik.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judutarren auzoaren lehen aipamena 1277koa den arren biztanleria handiena 1410 urtean izan zuen. 1450tik aurrera krisialdi ekonomikoa iritsi zen eta 1496an Maximiliano I.ak plazaraturiko dekretu baten eraginez judutarrak kanporatuak izan ziren. XV, XVI eta XVII mendeetan hainbat setio izan zituen, gogorrenak Otomandar Inperioak egindakoak izan ziren 1532 eta 1683an.

Aipatzeko data 1680koa da, urte hartan Izurri Beltzak hiriaren biztanleriaren herena hil baitzuen. Orduko sarraskia oroitzen duen marmolezko eskultura dago udaletxearen aurrean.

Maribor Estiria dukerriaren parte izanik Austria-Hungariako Inperioaren barnean egon zen XX menderarte.

Mundu Gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900 urtean Mariborrek Marburg an der Drau izena zeukan eta 40.000 biztanle inguru. Hiriko biztanleriaren %82'3a austriar-germaniar jatorrikoa zen eta esloveniarrak %17'3a baino ez ziren, hiriaren inguruko lurretan esloveniarrak ziren nagusi. Lehen Mundu Gerra hasi zenean esloveniar asko atxilotu egin zituzten Austria-Hungariako Inperioaren etsai izan zitezkeelakoan eta komunitate bien arteko liskarrak sortu ziren. 1918an Inperioa desegitean Austriak eta Esloveniak beretzako eskatu zuen hiria. Esloveniarrek irabazi zuten eta austriar soldaduak armagabetu eta Austriara bidali zituzten.

1941eko apirilaren 8an naziek hartu zuten hiria eta esloveniarren kanporaketa masiboak hasi zituzten. Asko kontzentrazio-esparrutara ere bidali zituzten. Hiri industriala izanik Bigarren Mundu Gerraren azken urteetan aliatuen bonbaketa ugari jasan zituen. 29 eraso izan zituen eta hiriaren %47a suntsitu zen. Gerra bukatzean alemaniera-hiztunak kanporatuak izan ziren eta alemaniarren alde egin zuten kroaziarren hilketa masiboak gertatu ziren.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ean Esloveniak independentzia eskuratu zuen eta hasierako urteetan ekonomiak behea jo zuen, %25-eko langabezia tasa honen adierazle. 2004an Europar Batasunean sartu zen eta 2007an euroa eta Schengengo Hitzarmena onartu zituen. Honek ekonomia berrindartu zuen.

2000 urtean Urteko herri alpetarra izan zen eta 2012an Europako kultura-hiriburu izendatua izan zen Maribor.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esloveniaren ipar-ekialdean kokaturik dago Austriarekiko mugatik hurbil. Drava ibaiak inguratzen du herria.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariborrek 11 barruti (eslovenieraz: mestne četrti) ditu. Drava ibaiak Center, Koroška Vrata, Melje eta Ivan Cankar barrutiak eta besteak banatzen ditu. Hona hemen barrutiak:

  1. Center
  2. Koroška Vrata
  3. Ivan Cankar
  4. Magdalena
  5. Tabor
  6. Studenci
  7. Pobrežje
  8. Nova Vas
  9. Tezno
  10. Brezje - Dogoše - Zrkovci
  11. Radvanje

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Maribor)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.4 21.5 26.0 28.0 30.9 34.7 35.8 36.8 31.4 27.2 21.5 20.7 36.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.6 6.4 11.2 15.4 20.6 23.6 25.7 25.4 21.2 15.5 8.6 4.5 15.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 0 1.7 5.8 10.1 15.1 18.2 20.1 19.6 15.4 10.1 4.4 0.8 10.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -21.0 -20.2 -15.2 -5.1 -1.1 3.6 6.3 5.5 -1.0 -5.9 -12.7 -17.6 -21.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.6 -2.1 1.3 5.2 9.8 13.0 14.9 14.7 10.9 6.2 1.1 -2.2 5.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 42 47 64 73 91 119 115 122 103 100 91 66 1034
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 9.5 8.9 11.0 12.7 13.9 14.4 13.1 12.2 10.3 10.6 11.4 11.0 139.0
Eguzki orduak 73 104 136 163 218 222 252 234 179 131 78 64 1852
Iturria: Slovenian Enivironment Agency (ARSO) [1] (1971-2000)

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esloveniako futbol talderik onena bertakoa da, NK Maribor. Esloveniako 13 liga eta 8 kopa irabazi ditu, beste inork baino gehiago.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mariborreko udaletxea: XVI mendeko eraikina, pizkundeko estiloan berriztu zena.
  • Uretako dorrea eta Epaiaren dorrea: Drava ibaiaren ertzeko harresiko dorreak dira, 1555 eta 1540an eraikitakoak.
  • Errukiaren Amaren basilika: "Frantziskotarren eliza" izenaz ere ezagutzen da. XVII Kaputxinoen eliza zan zen eta XIX mendean frantziskotarrek hartu eta Errukiaren Amaren basilika bihurtu zuten.
  • Mariborreko gaztelua: Jauregi itxura duen gaztelu hau XV mendean eraiki zen harresiaren ekialdeko zatia gotortzeko.
  • Betnava jauregia
  • Mariborreko sinagoga: XIV mendean eraiki zen.
  • Munduko mahatsondorik zaharrena: Žametovka du izena eta 440 urte inguru dituen mahatsondoa da. 2004 urtean Errekorren Guinness Liburuan sartu zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Maribor