Mahdi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mahdi (arabieraz «Jainkoak gidaturiko ongia» esan nahi du), islamdarrentzat, munduaren amaieran Lurrera zuzenbidea ekarri eta egiazko erlijioa ezarriko duen pertsonaia da. Teologo suni ortodoxoek ez dute onartzen, halakoren aipamenik ez Koranen ez haditetan aurkitzen ez dutelako; xiiten dotrinan, ordea, sineste hau guztiz funtsezkoa da. Xiita gehienentzat mahdia Muhammad ibn al-Hassan al-Askari da, 872an desagertu zen hamabigarren imana.

Politika eta erlijio eraberritzaile askok hartu dute berentzat titulu hori, Ipar Afrikan, batez ere. Horien arteko batzuk hauek dira: Ubaid Allah al-Mahdi (909-934), fatimitar dinastiaren sortzailea; Abdallah ibn Turmart, XII. mendean almohadeen taldea sortu zuena; Muhammad Ahmad Abd Allah, bere burua Sudango mahdi izendatu zuena (1881).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]