Maixux Rekalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maixux Rekalde
Maixux Rekalde.jpg
Bizitza
JaiotzaOiartzun1934ko uztailaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2022ko urtarrilaren 6a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbakezalea eta Euskaltzaleak

Inguma: https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/maixux-rekalde?hizkuntza=es

Maixux Rekalde Urdanpilleta (Oiartzun, Gipuzkoa, 1934ko uztailaren 4a - 2022ko urtarrilaren 6a)[1] bakezalea eta euskaltzailea izan zen. Elkarriko eta Lokarriko presidentea.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magisteritza, kazetaritza eta Enpresa administraritza ikasketak eginak zituen arren, gizartearen aldeko lanetan aritu zen bizitza osoan.[3]Misiolari sekular gisara Txilen 10 urtez eta Ekuadorren irakaskuntzan eta emakumeen formazioan.Txilen egon zen garaiko Pinocheten estatu kolpeari buruzkoak gordin kontatzen zituen. Euskal Herria itzulita, Donostiako eliz barrutiko komunikazioan jardun zuen eta borondatezko hainbat lanetan.[2]

Lokarriren buruzagitzan egindako lanean, ohikoa izan zen Maixux ikustea komunikabideetan kolektibo horrek egiten zituen agerraldietan, bakarka edo beste talde batzuekin, beti ere eskubide zibil, sozial eta politikoen defentsan eta elkarrizketaren alde.[4]

Oarsoaldean hilabetekariaren lehen zutabegileetako bat izan zen Rekalde.[5]

Azken urteak Oiartzungo Petra Lekuona zahar etxean eman zituen, Alzheimerren gaitzak jota.[6]Gaixotasunari aurre egiteko terapiak euskaraz ez egoteak saioei uko egitera bultzatu zuen, orduan ere bere euskaltzaletasuna adierazita. Hizkuntzaren Behatokiak bideoan jaso zuen bere testigantza.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «esquela: Maixux Rekalde Urdanpilleta» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  2. a b Lartzanguren, Edu. «Maixux Rekalde, bakezale nekaezina» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  3. Koska, Susana. (2017-11-22). Mujeres en pie de guerra: Memorias de nosotras. Penguin Random House Grupo Editorial España ISBN 978-84-9069-896-9. (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  4. «Fallece Maixux Rekalde, presidenta de Lokarri y Elkarri» naiz: 2022-01-06 (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  5. a b «Maixux Rekalde Urdanpilleta bakezale eta euskaltzalea hil da» Oarsoaldeko Hitza 2022-01-07 (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
  6. Iraola, Arantxa. «Maixus Rekalde. Planifikatuta utzi zuen: egoitza batera» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]